Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partaidetza (489 agerraldi, 22 liburu eta 328 artikulutan) 1 iz parte hartzea, partaide izatea.

Are harroago, bertze inoren partaidetza gabe egina nuelako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Mila esker zuen partaidetzagatik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

-Eta hori dena, gure partaidetzari esker!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 292. orr.

ELA eta LABen partaidetzarik gabe kontseilua «hankamotz» sortu zela esan zuen asteazkenean Joseba Azkarraga Lan sailburuak.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Foroan uste zuten multinazionalen partaidetza hori estrategia bat zela, Goi Bileran protagonista ziren gizarte mugimenduen jarduera eteteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Enpresak antolatzeko paradigma edo eredu berrian langileen motibazioa, atxikimendua, partaidetza eta elkar-lana oso kontzeptu garrantzitsu bilakatu dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Batetik enpresarioak, irabaziek errentan duten partaidetza areagotu nahian, eta bestetik langileak [...] soldatek errentan duten partaidetza handitu nahian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

-Gizartearen kohesioa eta partaidetza: gizarteko sektore guztiek dute zeregina iraunkortasunerako prozesuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Horiek, ordea, ez ziren etorri (partaidetza idatzia eta bideoz grabatua izan zuten).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Eta guzti-guztiek partaidetza zuzen eta bidezkoa izatea eginkizun komunean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 109. orr.

Inplikatuen borondatezko partaidetza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Sadetarren etxean antolatzen ziren orgia hauek bere emaztearen konplizitatearekin egiten ziren, eta apaiz baten partaidetzarekin: Durand aita, Montpellierko monasterio bateko priorea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

Atributua batzuetan subjektu baten atributua da, beronek hura beste batekin partaidetzan daukanean ere, berarengan berezitasun-seinale izan ez arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

Hori ez dela sekula lortuko gizartea osatzen duten agente guzti-guztien partaidetzaz ez bada.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik beherago 6.

Parlamentuaren partaidetza gobernuan, askatasun erlijiosoa sinesmenetan eta hiritarren eskubideak politikagintzan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 216. orr.

Repsol-YPFren %14,12 du kontrolpean La Caixa kutxak, bere partaidetza elkarte ezberdinetan sailkatuta duen modua aldatu ondoren.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Horretarako, ezinbesteko ikusten du gobernamendu lokalerako zein globalerako partaidetza printzipioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.

Erabakiak hartzeko faseetako partaidetza prozesuetan eta ingurumen politikak aplikatzeko faseetan aurrera egiten baitu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Deszentralizazio eta partaidetza maila garaiagoak: enpresa-erabakietan garrantzitsua da deszentralizazioa areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Partaidetza hitzarmen hori hiru mintzairetan idatzia eta izenpetua izan da: euskaraz, espainolez eta frantsesez.  Herria   2005-05-19

Apustu negozio hori dirutza galtzen ari zen, baina hori ezkutatzeko gezurrezko partaidetza sare bat sortu eta kontu liburuetan zorra ezkutatu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte Siriakoaren geruza aberats eta sofistikatuagoaren herodianismoa, zeini gizarte-partaidetza emateko prest baitzegoen gutxiengo menderatzaile helenikoa, judaismoaz gain beste erlijio nagusi siriako batzuen erreklutatzeak orekatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea «serio» aztertzen ari da Izar berritik kanpo dauden ontziola publikoak talde berean bildu edo ez.  Berria - Ekonomia   2004-09-21

4 (ekonomian) partizipazioa.

Garai hartan, J. Baptista Lda-n gerenteorde gisa aritzen zen, eta enpresako bazkideek etengabe bultzatzen omen zuten partaidetza bat hartu eta gerente lanak beregana zitzan, lau halako soldatarekin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 54. orr.

1989an, Guatemalan eta Hondurasen, biztanleriaren %20 pobreenak herrialdeko errenta osoaren %2,1 eta %2,7ko partaidetza zuen, hurrenez hurren, eta biztanleriaren %10 aberatsenak, berriz, errenta osoaren %46,6 eta %47,9a, hurrenez hurren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Negozio txikientzat, partaidetzazko sozietateak osatu ziren: sozietate horietan pertsona batzuek, gehienetan familia berekoek, partaidetza ez transferigarrizko kapital bat osatzen zuten, eperik gabe eta erantzukizun mugagabea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Negozio garrantzitsuenei zegokienez, kapital ekarpenak epe jakinekoak eta partaidetza transferigarrizkoak izaten ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

BBK-k azpimarratu zuen eragiketa hori bere partaidetzak kudeatzeko planaren barruan kokatu beharra dagoela.  Berria - Ekonomia   2004-03-26

Bertan, besteak beste, akzioak, enpresen partaidetzak, edota enpresen zorrak (obligazioak, bonoak edo letrak) negoziatzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Urtean egin dituen partaidetzen amortizazioen ondorio direla argudiatu du bankuak.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Jaunok, zuen enpresan partaidetza bat izateko ohore handia egin didazuen gau honetan, neska maitagarri hau aurkeztu nahi dizuet, nire emaztea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Errusiako Jukos petrolio taldeak gas erauzgailu bateko partaidetza saldu du, 357 milioi dolarren truke.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

Azkarateren hitzetan, zuzeneko partaidetza osoa besterenganatuko du Jaurlaritzak, konpainiaren kapitalaren %3, beraz.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Akziodunen artean, Bilbao Bizkaia Kutxak du partaidetzarik handiena, %33,13koa.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Elkartearen kanpo ordezkaritza ereman, proiektu berriak landu irratien garapenerako, partaidetzak negoziatu, txostenak osatu...  Herria   2001-10-11

5 partzuergoa.

Galdera gako horri erantzuten saiatzen ari dira egunotan Sydneyn (Australia) Garapen Garbia eta Klimarako Asia-Ozeano Bareko Partaidetzaren goi bileran.  Berria - Gaiak   2006-01-12

6 partaidetzazko ik gorago 2.

Harreman eta partaidetzazko gobernu baten esparruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

Partaidetzazko demokraziaren ideiak herritartasun ideia sendotu nahi du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Negozio txikientzat, partaidetzazko sozietateak osatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus