Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Californiara egindako bisitaldi batean aspaldiko adiskide min judu batekin egin zuten topo kalean. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 65. orr.
Eta gero, haien ondoan, aspaldiko gertakari harrigarri batzuk ere gogorarazten dizkigu: uholde nagusia, Babelgo dorrea... Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.
Badago amets bat, aspaldiko ametsa, haur nintzenekoa, oraindik ahantzi ez dudana. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 54. orr.
Big Joe aurkitu eta handik oso gutxira, bazirudien bat-batean ahaztu eta barkatu egin genituela aspaldiko gaitz eta ezinikusiak oro. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.
Hasieran halako ezinikusi moduko bat sentitu zuten bata bestearekiko, baina hura aspaldiko kontua zen, eta orain egiazko adiskidetasunak lotzen zituen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 276. orr.
Erretore ordeetan bazela neska bat, BZ, nire aspaldiko ezaguna, eta harekin hitz egingo nuela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 141. orr.
Ea handik agertzekoa den, aspaldiko laguna duela, eta berarekin egon nahi lukeela. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 57. orr.
Etxeko primuari izen hura jartzea -don Justo- aspaldiko ohitura baitzen Justoetxen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 43. orr.
Berriketen berriketek eta hutsalkerien hutsalkeriek nindukaten, aspaldiko nire lagun zaharrek, eta haragizko soinekotik tiraka esaten zidaten marmarka: "Uzten al gaituk? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.
Kronologiaren arabera txukun ordenaturiko administrazio paper arrunten artera lerratuak ziren oso aspaldiko paper arrotz batzuk. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
Aspaldiko garaiak gogora ekartzen dituenean, aurpegia piztu egiten zaio Cenoni. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 134. orr.
Urrutiko, aspaldiko ametsa zirudien orain basamortuko isiltasunak Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 126. orr.
Mende-hasierako antropologoen lanean oinarriturik (Bronislaw Malinovski eta Richard Thurnwald-en lanetan bereziki), Polanyik erakusten du nola, industria-iraultza arte, merkatuaren erakundeak, nahiz eta aspaldikoa izan, bigarren mailako eginkizuna baino ez zuen izan aldian aldiko zibilizazioetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Denboraren buruan oraino gertatzen da itsasoak hola ondartzarat ekartzea aspaldiko lehergailu horietarik bat edo beste. Herria 2004-03-18
Andre Ageda, emakume ahula, fanatikoa eta gaixobera, oso nortasun eskasekoa, aspaldiko neskameren baten mende egoten zen beti etxeko gauzetan, eta aitorlearen mende berriz auzi espiritualetan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.
Tartean, aspaldiko letra bat. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.
Bizkar lodiko liburuak, urrezko letretan inprimatutako hitzak eta aspaldiko gauza agurgarrien itxurakoak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.
Kontraesan zentzugabe hau aspaldiko mendeetatik datorren eliz legeen eta lege zibilen arteko talka etengabearen ondorio da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Hitzaldi hura jasotzen duen liburuak, aspaldiko susmo bat, anormala naizela, egiaztatu egin dit. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.
-Ez dakit... aspaldiko kontuak dira... Ahantzi dut. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 130. orr.
Beste aspaldiko problema bat ekarri zion horrek Matiasi burura. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 147. orr.
Baina aitaren jario hunkigarrian babestu ordez, zotinak erdi gorde eta, aspaldiko arrangurak gogoan, aurre egin zion erresumin ozpindu batez: Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Horretarako, aspaldiko testu eta tradizio desberdinak bildu, eta kate jarraitu baten itxurapean aurkezten ditu, herriak ordurako erakunde eginak eta zehatzak balitu bezala. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.
Aspaldiko garaietara joan beharrik ez dago, ordea, adibideak aurkitzeko, dela egiazko pasadizoetan oinarrituta, dela umore ukitu batez asmatuta. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 167. orr.
Ez da konturatzen apurka-apurka dena andeatuz eta hondatuz doala, bizitzako ibilbide aspaldikoak ahitua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.
Haien atzean, erdi ezkutaturik, gaur dekadentetzat dauzkagun frantses-estiloko txalet aspaldikoak, beren harrizko fatxadaz eta arbelezko teilatuaz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.
Rubén Daríok zioen Homerok nahitaezkoa zuela bere aurreko Homeroren bat, eta Homeroren aurreko Homerok beste bat, eta ez gara oraindik iritsi animaliek eta landareek hitz egiten omen zekiten garai aspaldikoetara... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.
Philomène eta Dominiqueren eskuinean ziren soinulariek dantza bururatu zutelarik, hara joan zen, eta, mikroa eskuetan hartuz, gazteek dantza herrikoi aspaldikoak erakutsiko zituztela esplikatu zuen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 120. orr.
Hark hala ulertu zuen eta ez zen izan bien adiskidetasun aspaldikoa galtzeko arriskurik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.
- Zer zabiltza hemen, aspaldikoa? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 99. orr.
-Motel, aspaldiko! -egin zuen oihu ikaskide ohiak, Andresengana hurbilduz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.
- Manu, aspaldikoa! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 139. orr.
-Zer, ez al dugu ezer esan behar, edo? Aspaldikoak! Baneukan gogoa zuekin egoteko! Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 226. orr.
Aspaldi-aspaldiko partez, erantsi beharko dut; izan ere, orain arte, gogoan dudala behintzat, bi liburu besterik ez ditut lapurtu nire bizitza osoan, biak ere karrerako lehen urtean nengoela eta txakur txikirik ez neukala, datu hori barkagarri baldin bada. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 51. orr.
Guk dakiguna da, aspaldi aspaldiko mintzaia zaharra dela gutartean eskuara. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 176. orr.
Aspaldi handiko hileta elizkizun hartan gertatutakoa etorri zaio gogora. «Bizia lo», 2003 - 46. orr.
Aspaldi handiko gaitza duk: izpiritu noble xaloak bidean galtzen hasi zirenekoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.
Aspaldi handiko urteetan nagusi dabilkigun politika eta ekonomia doktrinari neoliberalismo izena eman zaio. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.
Gaztetxo baten pare bizi-poztu nintzen, aspaldi handiko partez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.
Ojiba hauetarik zenbaitek zaharberritze ez aspaldiko eta, esan dezadan, inteligente baten zantzuak dauzkate. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.
Honek, neskalaguntzera joandako mutila harrika hartzeko ohitura ez aspaldiko hura dakar gogora; badirudi Erdi Aroko justiziaren aztarnak dituela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.
Forentsea, hots, minutu bat lehenago solaskide zuena, hor zen beti, apez-funtzionarioarekin oraingoan, baina ez aspaldiko ikaskidearen kalpar trinkoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.
Basamortu zuri horretan hainbat gauzak gidatu ahal zaitu, baina ez urruneko sorlekuak ez aspaldiko ume denborak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.
Ez hain aspaldiko Dinosaur Land hartan behin rattlesnake hura kalitzera behartua izan zenean, ez zuen gehiago bakartasunaz sufritzen: bizian txertaturiko elementu garrantzitsua bihurtu zitzaion nehor gutxik hain luzaz paira zezakeen mina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.
Orobat zuen gogoan, ordea, Swann zaharrak bezala bizipoza ia ezkutatu beharra sentitzen zuen garaia, ez hain aspaldikoa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 130. orr.
Guztiekin prestu eta atsegin jokatu zuen, ez hain aspaldiko traizioa airean lurrindua iduri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.
Halakoxeak omen ziren ez hain aspaldiko haiek, ordubetearen jiran, Aste Santuko arratsetan, eliza ilunduan, kortinak ere botata, santuak zapi morez tapatuta, ezeri begiratu ezinik [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.
15 herrialdetan ateratako argazkiak dira San Telmokoak, "ez oso aspaldikoak". Berria - Kultura 2006-02-19
Autobuseko leihatilatik begira, Dabidekikoa gertatu zenez geroztiko garai ez oso aspaldikoaz oroitu naiz, eta Gasteizko Marañón kafetegian ebaki bat eskatu, eta leiho ondoko mahaian esertzea atsegin izaten nuela, handik oinezkoei erreparatzeko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 305. orr.
Naomi Klein idazle eta globalizazioaren kontrako ekintzaile kanadarraren esaldia aspaldiko egia da Nigerian. Berria - Mundua 2006-02-10
Hala ere, ezagun zaigun adibide-multzo bat aipa daiteke erakusteko egiptologo ospetsu honek zerturiko proposizioa benetan aspaldiko egia historikoa dela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.
Liburuan barrena azalduz joan daitezkeen pertsonei eta gauzei buruzkoak, baina baita ideiei buruzkoak ere, nahiz eta, puntu honetaz denaz bezainbatean, goganbehar naizen aspaldiko egiak asmatzen ibili ez ote natzaizun usu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
Alde Zaharreko kaleetan barna egin genuen (nire) aspaldiko parteko manifestazio hura oso kopurutsua izan ez bazen ere, itzela izan zela aitortu behar dut. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.
Aspaldiko parteko irribarrea desagertu egin zitzaion, supituan Samsa bilakaturik berriro. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.
Ez nuke hitzaurretxo hau amaitu nahi aspaldiko partez berriro irratian jarduteko aukera eman didatenei neure esker ona agertu gabe. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 14. orr.
Etxera deitu beharrean herriko kartzelara deitzen zuen lagunarenaz akordatu da, aspaldiko partez. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 157. orr.
Irakasleon kontaduria sentimentala eramaten zuen eta pozik zegoen nonbait aspaldiko partez zerbait ganorazkoa, zerbait berria, deskubritu uste zuelako. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.
Asteleheneko partidan Ibarrola atseginez ikusi dugu aspaldiko partez. Herria 2003-11-20
Euskarri posturako, Denoueixek Xabi Alonso eta Mikel Aranburu ditu jokatu ezinik, eta, hortaz, Alkizarekin batera, aspaldiko partez, baliteke Borisek jokatzea. Berria - Kirola 2004-05-23
Kazetari lanaren morrontzarik gabe bisitatu du aurten, aspaldiko partez, Laxaro Azkunek azoka. Berria - Kultura 2004-12-08
Aspaldiko partez telebistako programa batean hartu dut parte, duela gutxi. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 129. orr.
Bularretako zuria jantzi zuen aspaldiko partez. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 44. orr.
Eta guk, aspaldiko partez, geure burua eder ikusi genuen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.
Pentsatzeko gai izan banintz, eskertuko nizkion animo hitzak Iñakiri, aspaldiko partez zuzentzen zizkidan lehen hitz bero eta lagun gisakoak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 166. orr.
Gu denak ere bozkariotan gituk, hemen, Oilandoiko baselizan elgar ikusten baituzue aspaldiko partez. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 170. orr.
Orain egun batzuk, aurreko atala idatzi baino lehen, Itsasondon izan nintzen, aspaldiko partez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 121. orr.
Duela bi urte senarra galdurik eta semealabak handituak izanik, aspaldiko partez libertatez goxatzeko denbora etorri zaiola. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 33. orr.
Gertatu zen North East twenty two hura, edo Baffinek geroxeago adierazita-ko North East twelve delakoa, Artikoko erbiz beteta zegoela, eta, aspaldiko partez - ordurako hilabete baino gehiago generaman espedizioan -, haragi errea jan genuela ia gauero. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 170. orr.
Batetik, aurreko soka luzearekin eten nahi izan zuelako, aspaldiko partez, berrogeialdia bai gutxienez iparrarekin, hego haizea ere sartu zuelakoz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.
Aspaldiko partez, guztiz bakean nengoen neure buruarekin, eta baretasun horrek samintasunik gabeko gogoetak eragiten zizkidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 327. orr.
Aspaldiko partez aterpe gozoan zegoela sentitu zuen Txitxikovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.
Zurbil nengoen aspaldiko partez, historia zen dagoeneko baserritar musugorria. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.
Athleticek badaki zer den golak lehenengo minutuetan jasotzea, Realak azkenekoetan partidak galtzea, eta orain aspaldiko partez Osasunak UEFAtik kanpo geratzea zer den Aguirrek esan zuen atzo. Berria - Kirola 2004-05-11
Morientesek, lehenengo, berarengan konfiantza izan ez zutenei mendekua hartu, Europan golegile onena bilakatu, eta orain aspaldiko lagun zaharrari besarkada eman nahi dio: belarri handiko harribitxiari, alegia. Berria - Kirola 2004-05-26
arteko aspaldiko (4)
aspaldiko adiskidea (5); aspaldiko adiskideak (12); aspaldiko adixkide (4); aspaldiko afera (5); aspaldiko aldarrikapena (4); aspaldiko amets (4); aspaldiko ametsa da (4); aspaldiko ametsa gauzatu (3); aspaldiko ametsa zen (3); aspaldiko argazki (3); aspaldiko asmoa zen (3); aspaldiko auzia (4); aspaldiko bat (3); aspaldiko bere (3); aspaldiko beste (4); aspaldiko bi (9); aspaldiko denbora (3); aspaldiko denboretako (3); aspaldiko denboretan (18); aspaldiko denboretatik (3); aspaldiko disko (3); aspaldiko egitasmoa (3); aspaldiko egun (12); aspaldiko egunetan (5); aspaldiko egunik (6); aspaldiko eria zen (4); aspaldiko eskaera (6); aspaldiko etsaia (3); aspaldiko euskaldunen (3); aspaldiko ez (3); aspaldiko ezagun bat (5); aspaldiko ezaguna (15); aspaldiko ezagunak (19); aspaldiko ezinikusiak (3); aspaldiko eztabaida (4); aspaldiko filma (3); aspaldiko garai (7); aspaldiko garaiak (4); aspaldiko garaiei (3); aspaldiko garaietako (4); aspaldiko garaietan (12); aspaldiko gauza (4); aspaldiko gauzak (4); aspaldiko gertakari (3); aspaldiko gure (5); aspaldiko handiena (3); aspaldiko hura (4); aspaldiko ideia (3); aspaldiko istorio bat (3); aspaldiko istorioa (4); aspaldiko ixtorioa da (4); aspaldiko kantu (6); aspaldiko kantuak (4); aspaldiko kezka (3); aspaldiko kontu (5); aspaldiko kontua da (15); aspaldiko kontua zen (3); aspaldiko kontuak dira (9); aspaldiko kontuez (3); aspaldiko lagun bat (8); aspaldiko lagun bati (3); aspaldiko lagun zaharra (3); aspaldiko laguna zen (3); aspaldiko lagunak dira (3); aspaldiko lagunaren (3); aspaldiko lagunek (3); aspaldiko lagunekin (3); aspaldiko lagunen (5); aspaldiko lan (4); aspaldiko lehergailua (3); aspaldiko leloa da (3); aspaldiko liburu (3); aspaldiko mendeetan (5); aspaldiko mendeetatik (3); aspaldiko nahia (3); aspaldiko nire (3); aspaldiko ohidura berme (5); aspaldiko ohidurari (3); aspaldiko ohitura bat (3); aspaldiko oroitzapenak (3); aspaldiko partez aste (3); aspaldiko partez berriro (3); aspaldiko partez ez (3); aspaldiko partez lehen (3); aspaldiko proiektua (4); aspaldiko urte haietan (3); aspaldiko urteetako (3); aspaldiko urteetan (39); aspaldiko urteotan (5); aspaldiko urtetan (39); aspaldiko usaia (10); aspaldiko xedea (5); aspaldiko zure lagun (3)
baina aspaldiko partez (3); baita aspaldiko (3); batean aspaldiko (3); bere aspaldiko laguna (4); beren aspaldiko (5); da aspaldiko partez (5); dago aspaldiko (4); den aspaldiko (3); dira aspaldiko partez (4); ditu aspaldiko (4); donostia aspaldiko (5); du aspaldiko partez (6); duela aspaldiko (3); dugu aspaldiko (4); dugun aspaldiko (5); dute aspaldiko (4); edo aspaldiko (13); ene aspaldiko (7); ere aspaldiko (12); ez aspaldiko (9); ez hain aspaldiko (4); gaude aspaldiko (3); ginen aspaldiko (4); gure aspaldiko (15); haren aspaldiko (3); honek aspaldiko (3); hori aspaldiko (7); horiek aspaldiko (3); hura aspaldiko (3); iruñea aspaldiko (4); lagun aspaldiko (3); nahiz eta aspaldiko (3); nire aspaldiko (12); nonbait aspaldiko (3); nuen aspaldiko (6); oso aspaldiko (10); zaie aspaldiko (3); zen aspaldiko partez (3); zion aspaldiko (4); ziren aspaldiko (6); zituen aspaldiko (5); zuen aspaldiko partez (5); zure aspaldiko (3); zuten aspaldiko (6)
arazoa aspaldikoa (4); aspaldikoa baita (3); aspaldikoa dela (7); aspaldikoa delako (3); aspaldikoa du (5); aspaldikoa ere (4); aspaldikoa izan (4); aspaldikoa zen (9); aspaldikoa zuen (4); da hain aspaldikoa (3); ere aspaldikoa (5); hori aspaldikoa da (4); oso aspaldikoa da (5)
aspaldikoak dira (7); aspaldikoak direla (4); haiek aspaldikoak (3); oso aspaldikoak (5)