Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orratz 1 iz altzairuzko ziri moduko atal mehe-mehea, mutur batean punta zorrotza eta bestean haria sartzeko begia duena, josteko edo ehuntzeko erabiltzen dena. ik jostorratz.

Ama, orratzaren begitik haria sartu eta galtzerdi, galtza eta kamiseta zulatuak josten ari zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.

Wendyk ezin zuen haria orratzean sartu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 118. orr.

Ilar zuri haien erdian, ordea, bizar egiteko lama bat aurkitu zuen, baita josteko orratz eta haria ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Bizarra egiteko tresnak, hortzetan erabiltzeko zotzak, orraziak, [...] eta josteko orratzak, den-denak Mihurubikoarenak zirela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 261. orr.

Jostun txukuna da orratzarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 82. orr.

Rosiek orratz batez josi zituen arrosak bere larruzko berokian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

Orratz baten begian sartuko luke bala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 171. orr.

Auto baten alarma, belarrietan orratza bezala sartzen zelarik, geldigabeko uluan ari zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Begietako nerbioak orratz ikustezin batez ukitu balizkidate bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Masailean milaka orratz ikusezinen ziztadak sentitzen nituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Milioika orratz iltzatu zitzaizkidan zangoetan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 149. orr.

Une horretan orratzak zulatu balu bezala egin zuen jauzi Duselek: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 120. orr.

Une horretan, gustura ziztatuko zukeen orratz zorrotzez bere mihi ergela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Aterabideen ugariak orratz bat lastategian aurkitzea baino zailagoa bihurtzen zuen aurkikuntza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 69. orr.

Orratz bat besterik ez naiz, lastategi bateko orratza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Nolatan desager daiteke pertsona bat orratz edo txanpon baten gisara?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 298. orr.

Esaldi hutsala zen, puxika bat bezalakoa, orratz batekin lehertu eta barruan deus ez dagoela konturatzen garena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.

Orratzak baino hariak luzeago izan behar du eta laga egiozu mutikoari ibiltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

2 iskilinba.

Orratz batekin postala aulkiari josi eta kopiatu egiten dut.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.

Idatzi genuen kleraz kartoi puska baten gainean, eta orratz batez horman itsatsi genuen kartoia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 87. orr.

Itsas aingirak, xerrak markatzeko balio duen orratz beltzarekin ziztatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Baita paperezko orri-sortatxo bat ere, paperak letoizko orratz batez elkarri loturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Panpina baten bihotzean orratz batzuk sartuta. adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 216. orr.

Tximeleta urdin txiki bat zegoen han orratz batez zeharkatua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Eta hortxe geratzen zara, begirada horren pean, bere gorputzean zehar orratz batez apainduta legokeen zomorro baten gisan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 140. orr.

Jantziak probatzeko orduan gure amak orratz asko izaten zituen ahoan, eta gero bezeroen jantzietan sartzen zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Sudur hegalean kolorezko orratz-mutur borobil bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Norak orratz-kutxa zabaldu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Orratz-kutxako doinua bukatu egin zen, inork kutxa brastakoan itxi izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Orratz-punta bat zeru-lurren luze-zabalarekin konparatzen bada.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

4 metalezko ziria, mutur bat puntaduna edo zorrotza duena, hainbat erabilera dituena. (puntu egiteko)

Emakumeak irribarre egin eta mataza desegiten zuen, besterik ez, eta behin belarrian sartu zuen orratz luzearen punta kamutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

Lena pilota bat eta bi orratz emaiten dauzkitzut, zer trikotatzen duzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 111. orr.

Astelehen batean puntua egiteko orratz pare batekin itzuli nintzen gurasoenetik, bukatu gabe geratu zen jertse bat egiteko uda batean erosia.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Astelehen batean puntua egiteko orratz pare batekin itzuli nintzen gurasoenetik, bukatu gabe geratu zen jertse bat egiteko uda batean erosia.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Hona ni, ez dakit zer orratz lan zorabiagarri baten mehatxupean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

5 (apaingarria)

Laukiekiko gorbataren gainean orratz errubidun bat agerian zeukalarik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 150. orr.

Korbata koloretsua, eta urrezko ttattar-orratz bat korapiloari eusten, eta marrazki bat korapiloan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Zamarraren sakelan zeramatzan urrezko bi erloju, zintzilikario bat, bi gorbata-orratz eta lau eraztun brillantedun.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 141. orr.

Lepoaren aurrealdean itsatsirik zeukan orratz handian irlandar ezaugarri bat ageri zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean, arrano-sudur kakoak airea ebakitzen zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

Sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Gau-soinekoak eta ile-orratzak, kizkurgailuak eta aurpegirako kremak eta ezin konta ahala oinetako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

6 (medikuntzan erabiltzen dena)

Zain horietatik, orratz batez ziztaturik odol tanta bat hartu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Larruko ileak atzerantz orraztu beharko dizkio orratzak zaina aurki dezan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 280. orr.

Autoklabea eta orratzak behar bezala zaindu ezean, infekzioren bat hartzeko moduan zaude.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 118. orr.

Uilek dardara egin zuen, ikusirik orratz handi haiek gizonaren haragian sarturik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Xang doktoreak orratz batzuk sartu zituen Uilen hankan, kotoi esterilizatu batez garbitu ondoren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Orratz xiringa txiki batzuk ikusiko dituzu, injekzioaren momentua erakusteko marraztuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 179. orr.

Kontsulta gisa erabiltzen zen sarrera txikian, bi ohe xume zeuden, orratz poltsa bat, alkoholetan bustitako kotoi puskak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Esku gaineko azalean sartuta ditut bi orratz eta hortik bideratzen dute seruma odolera zuzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

Orratzen bidez akupuntura puntuak ziztatzea da terapia horren muina.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

7 (erlojuarenak)

Esfera lausotuaren azpiko bi orratz geldituek zortziak eta hamar seinalatzen dituzte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

Zozotuta begiratu zuen orratz fluoreszenteetara: 6'55 a.m.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.

Detonagailua kargarekin ez batu azken momentua arte, eta erlojuarekin ere kontua izan, orratz handia kendu eta txikia utzi borne elektrikoarekin kontaktua egin dezan. 'Orratz bat falta da!' esango dizute, erloju erailea erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 337. orr.

Minutuen orratzak ikara egiten du eta 5: 46an geratzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

Horma kristaltxo haien guztien ttiki-ttaka aditu nuen, horietako bakoitzaren barrenean segundo orratz koloretsua mugituko balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.

Leihoan gurpilak, gurpiltxoak, erloju orratzak eta erloju koadranteak zeuden.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

8 (neurgailuean eta kidekoetan)

Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

Hain zuzen ere, bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Orratzak ehun eta hogei kilometro orduko abiadura markatzen du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Belt Parkway inguruan zoazela gas-pedala sakatzea orratza hirurogeita hamarretik gora igoaraziz, doi-doia egunsentia baino lehentxeago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Ponpak hutsik ponpatzen segitzen zuen, eta orratza atmosfera heren baten inguruan zabu-dantzan zebilen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Mendebalderaegi zoaz, Fred -erantsi zuen, aginte-koadroan zegoen orratz bat seinalatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Erdian egonik pisu-orratza bezala,  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.

9 (trenbideetan)

Bi tren horiek elkarren ondotik igaro behar zirenak ziren nonbait, baina, halako batean, trenbide-orratzak mugitu zituzten, eta elkarren kontra jo zuten bete-betean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 19. orr.

Aldeak txikiak izan daitezke, baina guztiz ere bestelako ondorioetara eraman, trenbide-orratzen aldaketarekin gertatzen denez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

Dakidana, anitz urte iragan zituela han, Tres Arroyos-en trenbideetako orratz zuzentzaile egon zela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 132. orr.

10 (disko biragailu eta kidekoetan)

Gailuaren orratzak diskoko ildo espiralean grabaturiko gorabeheretan aurrera egin ahala, korronte elektriko bihurtzen dira orratzari eragiten zaizkion presio-aldaketak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Orratzak diskoan egiten duen eztul txiki horrek ez du batere ukitzen melodia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

Bildumako diskorik zaharrena da, Pathé disko bat, zafirozko orratzerakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Gramolako orratzaren krakatekoak atera ninduen erantzunik gabeko galdera haietatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Gramofonoaren orratzak diskoko ildo hutsean jirabiraka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

11 irud/hed

Masta gainean antena parabolikoa jirabiraka ari zen, Bisibilitatea zero, eta kapitaina pantailako zirkulu kontzentrikoei begira, argi orratz fina bueltaka ari zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Eguzki printza baten orratz distiratsuak zeharkatuko zuen gorputz txiki hura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.

Bidean bisuts zuriak ehun mila kristal orratz zoragarri aurpegira bidalita zizta egiten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Elur orratzek itzelezko mina eginen dizute, eta haize izoztuak arnasa ostuko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.

Bere orratz-takoidun zapatak nire izterrarteko angeluan/egingo lukeen efektua imajinatzen saiatzen naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 158. orr.

Elektrodo-orratz bat garunean sartu eta korronte elektriko txiki bat emanez gero, korronte horrek ikusirudiak sorraraziko ditu eremu batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Hala ere, orratz-aseguru automatikoa ere badauka. Katedralaren orratzak zerumugan ostentzen dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Artzain Onaren dorre-orratza erdian, Atotxako dorrea apur bat ezkerrerago.     «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Eskuin aldean, Santiago katedraleko punta-orratza.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 78. orr.

Orratza, ojibak, beiradurak eta arbotanteak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

Korrika joan ginen belar malgu saltariaren eta arroken orratz zulatzaileen gainetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

Ateraldi horietariko batean, Ansabereko orratzetan goiti ari zirela, kabroi horrek irtenune llabur batean abandonatu zuen gure alaba.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

Mendi zoritxarreko hura, eguzkiaren sartzean harkaitz orratz bat bezala zutitua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

12 pinuaren familiako zuhaitzen hosto estu, luze eta puntaduna.

Koniferoak dira zuhaizti ia denak, orratz jeneroko hostodunez beterik, egundoko zabaleroko eta luzeroko oihan itxi berdeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Hostorik ez baitute, hostoen ordezko milaka orratz muttur baizik, xortenaren alde banatan-.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

Bere ahotsa pinuetako orratz hezeen artera erori zen, bertan hiltzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Malfoy, Crabbe eta Goyle zakar pasatu ziren arbola ondotik, izei-orratzak alde guztietara barreiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

Pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

13 iparrorratza.

Ontziburuak ez zidan orratza kutxatik hartzeko betarik eman, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.

Karta zabal-zabalik zetzan mahaira jo nuen, astrolabioak esandakoa haraxe aldatzeko, orratzaren bitartez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.

14 buru orratz ik buru.
15 etxe orratz ik etxe.
16 gari-orratz ik gari 15.
17 haize-orratz kanpandorreetan-eta kokaturik, haizearen norabidea adierazten duen tresna, metalezko atal birakor batek osatua.

Lehenbizi asmatu zuten meteorologia alorreko tresna, haizearen norabidea, haizeen nondik norakoa seinalatuko zuen haize-orratza izan zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.

Eta, jakina, haize orratz bat ere behar zen, eta hari loturik, anemometroa, haizearen abiada neurtuko zuena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

Katua zitzaion haize-orratz, katua euri-iragarpen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

18 ipar orratz ik iparrorratz.
19 kate-orratz ik kateorratz.
20 orratz-buru

Hamabi aldiz piztu zuen gailua, kale osoan geratu ziren argi bakarrak urrutiko bi orratz-buru txiki haiek izan ziren arte: berari begira zegoen katuaren begiak, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

Etil merkaptanoa (mofetak duen substantzia kirastsu bat) oso kontzentrazio txikian detektatzen da: orratz-buru baten neurriko tanta bat aski litzateke Houstongo Astrodomoko milioi bat metro kubikoak usain horretaz betetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Haren bi begi beltz zanpatuak, orratz-buruak ziruditenak, begira zeuzkan, adi-adi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

21 orratz harri iman harria.

Jakiteko ea diamantea egiazkoa den, hartzen da orratz-harria, hau baita orratza bereganatzen duen marinelen harria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

Diamantea egiazkoa eta birtuteduna baldin bada, orratz-harriak ez du orratza bereganatuko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

Bidaiaz aspertua / Jakoberen makila // bi globo / orratz harria / esfera bi / eta astrolaboa / badakartza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 165. orr.

22 orratz zain ik orratzain.
23 orratzetik hari1 adlag ipar buru batetik bestera. ik beherago 25.

Denen buru, zer erranen ote du Sirven-ek? Zernahi gauza badakiela, denak salatuko ote ditu orratzetik hari?  Herria   2001-02-15

Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

24 orratzetik hari2 adlag ipar gai batetik bestera igaroz.

Solas batetik bertzera, orratzetik hari, bakoitza zertan ari den kondatzera heltzen dira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 95. orr.

Eta orratzetik hari, lagun batekin zerbait proiektu lantzea erabaki genuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 130. orr.

25 orratzetik harira ipar orratzetik hari, buru batetik bestera. ik gorago 23.

Lasserre departamendu buruak, esku aldaketa horren esplikatzeko orratzetik harira.  Herria   2005-06-23

Abokatak alabaina, orratzetik harira irakurri duenean "Natura 2000" araudia, ez du nihun giza eskubideen aipamenik aurkitu.  Herria   2003-02-20

Lasserre departamendu buruak, esku aldaketa horren esplikatzeko orratzetik harira.  Herria   2005-06-23

26 paparreko orratz ik orratz 11.
27 sorgin orratz ik sorgin.
28 tximist orratz ik tximistorratz.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus