Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elastikoak eta galtza motzak zeramatzaten mutil guztiek, eta cricketeko txanbra irekiak eta gizonezkoen galtza luze grisak neskek, behealdea lotzeko kateorratzak jarrita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.
Urrezko erloju bat eskuturrean eta ilargi erdi baten itxurako kateorratz bat durbantean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Emazteari musu emateko makurtu zen eta, ustekabean, alkandoran kateorratz bati antzeman zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.
Kate-orratzak, eraztunak, esku-muturrekoak banatzen ikusi zituen zaharrak. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.
Abasek belarritakoei eta perlekiko katekorratzari lotu zien begirakunea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.
Baina harridurak goia jo zuen urre artean zer eta bere kateorratzeko harribitxi gorria topatu zuenean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.