Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Historiak irakasten digu iparrorratza aurkitu baino lehen lau aldiz saiatu zirela Afrikako itzulia egiten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.
Iparrorratzak mundua zabaldu zuen, nolabait esateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
Iparrorratzak unibertsoa ireki zuen; merkataritzak, aldiz, berori gizarteratu du. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.
"Iparrorratza ekarri dut", esan zuen Mikelek esploratzaile jarrera hartuz eta bere motxilatik kutxatxo bat atereaz. planoa eta iparrorratza hartuta, hor abiatu dira lurralde miresgarriaren bila. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Letoizko iparrorratz txiki bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.
Inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.
Ez al zekizkien iparrorratzaren lau muturrak? galdetu zion. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 165. orr.
-Zuzenean iparraldera -esan zuen Ronek, aginte-koadroko iparrorratzari begira-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.
Juanek esnatu orduko esan zuen bezala, iparrorratzean North East twenty one norabidea aurkitu, eta hari jarraitzeko eskatu zigun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 170. orr.
Iman bat ipar orratz bati hurbildurik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.
Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Gauza ezezagunez betetako kaos honetan funtzionatzen ez dakien iparorratz ero bat da egia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.
Garai hartan, nabigatzaileak behartuta zeuden itsas bazterrari jarraitzera; horixe zen, nolabait esan, haien iparrorratza. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.
Paperetatik irteteak, ordea, iparrorratzik gabeko marinel bihurtzen zuen askotan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.
Ez zuen beste gairik izan, ahotik jaurtitzen zituen hitzek beti norabide bera hartzen baitzuten, deabruaren azpi-jokoak eta jukutriak iparrorratz. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 39. orr.
Susmoa bainuen aski nuela urrats bat haratago egitea, bihotzaren iparrorratzak markatzen zidan norabidean doi, zeru oskarbiko eguzki haiek guztiak neure egiteko... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.
SEPIri iparrorratza eman diote: pribatizazioa. Berria - Ekonomia 2004-12-18
Gure iparrorratz magnetikoa prezioen egonkortasuna baino ez da. herria¬
Halako lan bat noraezeko iparrorratza da, nora ezean ez ibiltzeko. Berria - Harian 2005-05-04
Martxoaren 7an galdu zuen iparrorratza, Racingen aurka Ronaldok min hartu zuenean, eta hiru txapelketako uretan ito egin da. Berria - Kirola 2004-04-13
Literaturaren gai klasiko eta betierekoak omen direnak dira liburu honetan ere ardatz, iparrorratz. Berria - Kultura 2004-01-24
Beste eskuan, berriz, gaileta bat zeukan, iparrorratz-kutxaren ondoko apal batean kokatutako kafe kikaran busti berria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.
iparrorratz magnetikoa (3); iparrorratzik ez (3); iparrorratzik gabe (4)