Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mingots 1 izond behazunarena bezalako ahogozo ez-atsegina duena. ik karats; mingar; mikatz; garratz.

Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Asentsio ur mingotsa edaten duten bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 233. orr.

Gaitzaren sorburuak amore eman eta gorputz ustelduaren humore mingotsa bere gordelekura itzultzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Era berean, larumindunak gauzak hori dakuski, eta mihia behazun horitan bustirik daukanak gauza gozoei zapore mingotsa aurkitzen die.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 218. orr.

Itsas haizearen zapore gazi mingots ezaguna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

Amak prestaturiko afari gozoari dasta mingotsa hartu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Erre usain gogor mingotsa, erretako gorputzen usain lodi itsaskorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Kirats mingotsa, kanfor ukitu bat zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.

Paperaren hezetasun mingotsa nabaritzen nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 213. orr.

Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie [...]; gizakiontzat, berriz, ez dago haren hostoa baino mingotsagorik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Batari gozo zaiona besteari mingots bazaio, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.

Azken tantaraino edan behar dugu gure patuaren kaliza mingotsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 103. orr.

Gainera, pozoia bezain erantzun mingotsa eman zien: [...].  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 26. orr.

Porrotaren fruitu mingotsa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Negarra irentsi egiten genuen, edabe mingots bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

2 irud/hed samina.

Guztietariko jolasak, jokaerak eta izaerak hausnartzen dira: onak, bigunak, ederrak, gozoak, alaiak eta baita ere txarrak, gogorrak, lizunak, mingotsak eta itunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 15. orr.

Heriotzaren lagun diren negar mingotsak eta hileta beltza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 129. orr.

Esauk garrasi handi mingotsa egin eta esan zion: -Bedeinka nazazu neu ere, aita.  Elizen arteko biblia   Has 27,34

Indigenek barne erbeste mingotsean segitzen dute, eta horretan hilko dira.  Berria - Mundua   2004-07-04

Bizimodu latz haren bozkario mingots guztiak ezagutu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Bazterrak nahastea egotzi dio PSOEri, gainera: «adierazpen gozoak eta abisu mingotsak tartekartzen ditu, eta ia zoratu gaitu».  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Nahigabe saminak eta desilusio mingotsak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

Baina, segidan, amarekin nengoela sentitu nuen isolamendu hura nagusitzen zait, bakardadezko tristura mingots hura.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Latza da haren jardunbidea, eta mingotsa gertatuko zaio bere bakartasuna!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Irriño mingots baten kimua ezpaineratu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Idazkia ironikoa zen, sumina eta mingotsa.  Berria - Harian   2005-11-05

Komedia mingotsak ziren lan horiek, umorearen ondoan gizarte gris baten argi-ilunak erakusten zituztenak.  Berria - Kultura   2004-06-05

3 (adizlagun gisa) ik mingoski.

"Lau pikari albaniarren soldata", erantsiko zidan, mingots, berrogei urte geroago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

-Ohituta nago -erantzun dit mingots samar.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 240. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) mingostasuna.

-Ez harrotu neronek neure buruari prestatu diodan edariaren mingotsa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 101. orr.

Karmin zapore gozoa eta malkoen mingotsa biak batean izango zituela pentsatu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Bitartean, bidaiari guztiek hain ondo ezagutzen dituzten abiatu nahi eta ezineko minutu horien mingotsa dastatzeko aukera izan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Desira konplitu gabeen mingotsari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hortik semearen kontaerari darion gozo-mingotsa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

· Gero eta galdera gehiago egiten zuen Norak, gero eta bihotz-mingotsago erantzuten zion aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irribarre mingots (7); irribarre mingots bat (4); tristura mingots (3)

zapore mingotsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus