Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arto jorratzaileak, sagardogileak, ardo mingarra zoanetarik mahaietara ekarleak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 130. orr.
Barkoxeko erretorari eliza bortan kantatü zeitzon bertset mingarrak, aitzinetik hontürik zütüan. Herria 2002-10-31
-Zer behar nuke jakin? -Joanttoren doinua oraino mingarra zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.
Behiala jakin arazi zidan, ahots mingarrez: [...]. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.
Bere atsegina mingarra da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.
Eguargiarekin, erien hots mingarrak isildu egin ziren, edo ontzietan orduantxe abiarazi zituzten beste zereginen harrabotsaren azpian galdu ziren, batek jakin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 73. orr.
Odola usnatzen zuen, ezkaratzaren garbitzeko plantatzen zenean, jariakor, mingar eta karats. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.
Aita zerura beha bermatu zen, oharraren mingar arina ezpainetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.