Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.
Indiako limoiak (hindiz ninbu) ttikiak dira eta oso garratzak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Gerezi gozoak gorriak dira/eta garratzak horiskak; gerizondo garratzak berandu/loratzen dira, gozoak goizago. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 40. orr.
Madarikazioa dakarren ur garratza. Elizen arteko biblia Zen 5,18
Txistor xaxtar hari esker errazago sartuko zen ardo garratza. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.
Barraren kontra jarri, zinegotzi baten eta abokatu baten artean, eta garagardo garratz bat edan nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.
Esnea hartzituz lortzen den edari garratza eta gasduna da kefirra, jogurtaren antzekoa. Berria - Gaiak 2004-08-29
Ezein janari edo edari ezin da aldi berean gozoa eta garratza izan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 342. orr.
Bi eskola-ume, hamabi xentimoren "goxoki garratzak" erosi zituztenak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Bafada garratz batek zulatu zizkidan sudur-eztarriak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Eskuetan oraindik sexuaren usain garratz eta sarkorra. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.
Ke garratza, sarkorra, trinkoa, gozoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.
Ahoaren bi aldeetako tolesdura garratzak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.
Hortzak garbitu zituen ahoko zapore garratza ezabatzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.
Ozpinaren zaporea zuena, minkorra eta garratza.... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.
Malko garratzak zerizkiola. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 39. orr.
Zerk larritzen hau horrenbeste, hilkor hori, horren negar garratzari ekiteko? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.
Beste 17 ekaitz garratz ageri dira 150 urte horien artean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
Tragoan hustu zuen, aurpegian keinu garratz bat marraztuz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 173. orr.
Oihua, oihu garratz zorrotza. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.
Oihu garratzak izango dira Jaunaren egunean. Elizen arteko biblia So 1,14
Gitarra doinu garratz, baina hala ere ederrak, entzuten ziren tarteka. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.
Hil zorian erruki eske isuritako hitz garratza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.
Ikusi zuen Jaunak israeldar guztien atsekabe garratza. Elizen arteko biblia 2 Erg 14,26
Eta hor hasi zen hitz garratzez gaitzesten liberalismoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.
Hitz gozoen ondotik irainik garratzenak irten ziren haren ahotik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.
Aipamen garratzak egin ondoren saltzailearen egoismoaz eta diru-goseaz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 138. orr.
Sasi errezko usain garratz bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Gaur egungo giro politikoa garratzagoa da. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Ez zen nehondik ere ados Paristik heldu ziren manu garratzekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.
Porrot argi eta garratza. Berria - Mundua 2004-09-07
Gorrotoz eta urrutiminez oratutako sentimendu garratza nigan azkartzen ari zela nabaritu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
Eztabaida garratza piztu bazuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Gurasoek gero eta harreman garratzagoak dituzte seme-alabekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 201. orr.
Sekretu garratzen bat gordetzen duk hik. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 55. orr.
Bere bekoki altu eta begi urdin garratzekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.
Une batzuetan argitasun garratzez ikusten dut dena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 302. orr.
Nire nahigabea, nire nahigaberik garratzena, bekatutik datorkit. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.
Mila jostorratz herdoildu aldean, leihorik gabeko begirada, zafrada garratz bat bihotzean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.
Alertzea [...] bere zukuaren mikaztasun garratzarengatik pipirik eta zomorrorik ez hartzeaz gainera, suarekin ere ez da pizten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.
Zitroin berdea bezain garratza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.
Ozpina bezain garratzak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.
Baina, eskuaz xukatzera egin gabe, ezpainetara erortzen utzi zituen, malkoen garratzak egoera are garratzagoa gozatuko ziolakoan-edo. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.
Taldeburuaren manua bete, eta listuaren garratza irentsi behar izan nuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.
Heineken botilen kristal berdeak ez du keruaren garratza ostentzen atetzarraren goma lirdingak klik egiten duenean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
Zaporearen gazi-garratza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.
Gerraren garratza ala amodioaren gozoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.
-Ikusten duzuenez, botiken garratza baino ez dut dastatzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.
Edipo ahots bikoa zen, txokolatearen gozo-garratza bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Zaporearen gazi-garratza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.
Eta goragalea sentitu nuen, azkar, garratz, higuingarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 203. orr.
-Aukera-aukeran etorri zaizu dirua, nonbait -aipatu zuen, garratz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 142. orr.
Bada jende bat, pentsatu zuen Ruche jaunak, garratz, ergelkeria barra-barra ematea baino merezi ez duena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 326. orr.
–Barre egiten duzu! –erantzun zion garratz samar Erresuma Batuko herritarrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.
Garratz mintzo zen, bisai-ozpin, nagusi batek menpekoari errieta eman behar dioneko baldintza gutienekoak betez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Gaur ere garratz kexatzen naiz, nekez eusten diet neure aieneei. Elizen arteko biblia Jb 23,2
Lilyk bortitz eta garratz aldarrikatu nahi zuen Pauli laguntzeko zeukan gogoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 101. orr.
Eta hortzak garratz sentitzen baitituzu ahoan, limoi bat jan duzunean bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.
Eta arnoa ezpainetaratu nuen, eta haren gozoa garratz egin zitzaidan bat-batean... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.
ahots garratz (4); ahots garratza (3); barre garratza (3); bezain garratza (4); eta garratz (19); eta garratza (15); eztabaida garratza (3); garratz bat (23); garratz batek (7); garratz baten (4); garratz batez (5); garratz eta (26); garratz hartan (3); garratz samar (3); garratz samarra (4); garratza da (5); garratza egin (5); garratza eta (9); garratza hartu (3); garratza hartu zuen (3); garratza izan (7); garratza zen (7); garratza zuen (3); gozo garratza (4); hain garratza (3); hitz garratza (3); irribarre garratz (3); ke garratza (3); usain garratz (4); usain garratza (3); zapore garratza (10)
ahots garratzez (3); baino garratzagoa (5); eta garratzago (4); eta garratzak (6); eztabaida garratzak (3); garratzak eta (3); garratzak izan (3); garratzak izango (3); garratzak izango dira (3); garratzen artean (3); garratzen bat (5); garratzez eta (5); gaztigu garratzak (3); gero eta garratzago (3); hitz garratzak (6); istorio garratzak (3)