Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mikatz 1 izond mingotsa.

Min egiten zioten piku mikatzak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.

Mundua belar mikatzak baino mingotsagoa da zorioneko ezti hartatik behin bederen gozaldia izan dutenentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Te mikatza zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 58. orr.

Kakao-ale hutsez egindako hautsa oso mikatza da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Aza-zopa mikatzaren usaina.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Gaiztoari lore mikatzaz erantzun behar zaiok.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Arimaren erdian hauspeatzen zitzaion ardo mikatz baten meia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Izerdiaren zapore mikatza aurki da Inaxioren ezpain-ertzean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Eta leuna zakartzen edota mikatza eztitzen ote dian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

Aviron-eko jokolariek gustu mikatza zuketen ahoan errugbiako partidatik etxera sartzean.  Herria   2001-05-03

Zapore mikatz eta iraunkorra.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 53. orr.

Txapelketak zenbait kontutan bertsolariengan utzi zuen aho-zapore mikatzak eragin zituen bertsolarien arteko lehen bilerak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

Pazientzia sustrai mikatza duen arbola dela, baina fruitu ezinago goxoak ematen dituena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.

Porrotaren zapore mikatza ahosabaiari itsatsita gelditu zait betiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Loaldi laburraren ostean geratu ohi den ahogozo mikatz hori kentzearren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Basaran heldu gabearen usain gero eta mikatzagoa zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

2 irud/hed

Askoz mikatzagoa zen Martin, Martin Gonzalez Saragueta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Gazia zen, ordea, gazi eta mikatza, neure irabazpiderik ez izatea, gurasoen etxean eta haien karitateari esker bizi beharra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.

Orduan ez zen ardo goxorik izan ordea, hitz mikatz eta eztabaida garratza baizik. Zorion mikatz batek betetzen ninduela sentitu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 48. orr.

Atsegin makur eta aldi berean mikatz batez ohartu nintzen nola zurruntzen zitzaion gorputza lagunaren izena ene ahotik aditzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Maitasuna deitzen zioten eta berak inoiz dastatu ez zuen eromen mikatz hura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Ni harritu egiten nintzen haren umorearekin, ez baitzen (nirea zen bezala) batere garratza, ez mikatza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Geroztik halako zinismo mikatz bat geratu zitzaion gaiari zegokion guztian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.

Nahiz eta gertaera asko oso mikatzak izan, samurtasun handiko nobela da.  Berria - Kultura   2006-03-15

Oso gogoan zuen, eta biziagotu baino ez zitzaion egin oroitzapen mikatz hura erresonantzia magnetikoan tumore bat ageri zela esan ziotenean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Non bilatzen diozu irtenbidea egoera mikatz honi?  Berria - Kirola   2004-05-04

Banituen adiskide minagoak, hobeto ezagutzen nindutenak, nirekin hainbat une gozo eta mikatz igarotakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.

Malkoak ezkutatzeko denborarik gabe, ihes egin zuen jauregiko babes mikatzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Eritasun hauek oso mikatzak dira.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

3 (izenondo elkarketan)

Halako sentsazio gozo-mikatz bat, Andreasen maitasunak eta Hesterrenganako errukiak aldi berean irabiaka sortua. maitearekin zorionaren eta etsipenaren zorabio gozo-mikatzak bizitzeko txoko bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Izerdi usain sarkor-mikatzaz eta urduritasunaz gainezka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 160. orr.

Atariko pasabidean barna galdu nituen begitik, zapore mikatz-eztia gelditzen zitzaidala ezpainetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

4 (adizlagun edo predikatu gisa)

Esku-atzea daukat zuretzat! -esan zion Kernan andreak, mikatz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 239. orr.

Angelek barre egin zuen, mikatz, burlaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Garratz eta mikatz agertzen direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Etorkizun hurbila beltzenago begitantzen zaio, mikatz du gogoa, ehiztarien jostailu dakusa oraina.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

Hurbiletik ikusita gauzak erabat aldatzen ditun, morboak duen zapore gazi-gozo hori mikatz bihurtzen dun.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.

5 (izen gisa) mikaztasuna.

Ezin aurkituz orduko mikatzaren eta oraingo gozoaren arteko lotunea neskaren begitartearen ortzadarrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Etsipenak uzten duen mikatzaz. Gizonak patxadaz hitz egiteari ekin zion, lasai, mikatz izpirik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

· Zer esan, inoren gozo-mikatzak zelatatzea lanbide duen gizon bati?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.

6 (izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean)

Kafearen mikatzak tonu indartsuagoan berba egiteko adorea eman zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 35. orr.

Orduko hartan poliki-poliki edan zuen, garagardoaren mikatza zintzurretik behera lerratu bitartean su eta gar emana gogoetei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Umeek asko leundu zioten gerraostearen mikatza.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Adarjotzearen makurra eta amesgaiztoaren mikatza!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Goitikaren mikatza nabari duzu aho-sabaian.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 149. orr.

Zin horrek ederki gozotu zituen despedidaren mikatzak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gozo mikatza (3); mikatza da (5); porrotaren mikatza (3); zapore mikatza (6)

gozo mikatzak (3); zapore mikatzak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus