Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lapur 1 iz lapurtzen duen, lapurretak egiten dituen pertsona. ik ohoin; ebasle.

Lapurrak sartu dira berriro, baina oraingo honetan egiazko lapurrak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Bizkaian eta Nafarroan ere egin zituen ebasketak ustezko lapurrak.  Berria - Kultura   2004-07-15

Gauzaina berehala ohartu zen balizko lapurra hilik zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Autobideko lapurren afera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Lapurraren ibilerak.  Berria - Kultura   2004-11-19

Han topatu zuen lapurren gordelekua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Lapurren buruzagiak, harkaitzera iritsirik, ezpata zorrotik atera, eta ohiko araoa ahoskatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 98. orr.

Zer esan didate, gauean lapurrak ibili direla edo...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

"Oihuka hasi zen: harrapatu lapurra!  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Gaizkile eta lapurrak atxilotzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.

Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera!  Elizen arteko biblia   Lk 22,52

Baina Jaunaren eguna lapurra bezala ustekabean etorriko da.  Elizen arteko biblia   2 P 3,10

Lau polizia, lapur baten atzetik zebiltzela aitzakia eginez, hotel batean sartu ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Koldarrak, alprojak eta lapurrak izatea aurpegiratzen zieten batzuek besteei.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

-Lapurrak zarete zuek, bai, lapur galantak!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

Hire familian lapurrak dituk denak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Federicoren herrian denak lapurrak ziren, eta amorruaren eta lapurretaren senak jota zeuden.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

2 (izenondoekin)

Auzo horretan, garai hartan, lapur arloteak eta jendilajea bizi zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Zure seme hori lapur zital bat da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

-Lapur zikin bat besterik ez da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Baina abokatu guztiak lapur hutsak dira...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Hemengo guztiak lapur edo litxarrero hutsak dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Lapur arruntak zarete; horratx, zer zareten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Lapur galanta, Berlino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

3 (izenondo gisa)

Lehengusu gizagaixoak, lehengusu lapur eta zelatariak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 197. orr.

Anaia lapurrak, zatozte gugana; anaiak gaituzue eta ogi ona eta ardo ona dakarzkizuegu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 626. orr.

Hura bezalakoxea baitzen: lapurra, maltzurra, arlotea, zaharra, zinikoa, betizua eta bere gisa ibiltzen zena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alan Ladd nahiko ospetsu bihurtua zen bere lapur lanak zirela medio.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Piratez betetako lapur-habia hura suntsitu eta bertako jendea kateekin lotuta ekartzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 129. orr.

Arabiarrek, lapur-herria, sarri egiten zizkioten irainak eta bidegabeak elkarri.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 134. orr.

Erreportajea egiten hain ongi ezagutzen dugun autobideko lapur bandaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Urtero lapur-talde moabdarrak Israelen sartu ohi ziren lapurretara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 13,20

Lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Lapur-sail baten antzera, zelatan dago apaiz-taldea.  Elizen arteko biblia   Os 6,9

Benetako lapur-txistu basati batek urratu zuen epaiketa-aretoko aire geldoa. intertestualitatea deitzen zaion lapur-zaku hondorik gabea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Lapur-harrapatzaile trebea izan baino lehen gobernuaren aurka zegoen jendea harrapatzen, salatzen eta atxilotzen zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 123. orr.

Lapur-jendeak zituan, eskekoak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 87. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baso-lapur guztiak udal zerbitzura jarri baitzituen alkateak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Hamabi Tauletako legeak onartu egiten zuen gau-lapurra hiltzea, bai eta egunezkoa ere, ihesi zihoalarik aurka egiten bazuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 260. orr.

-Hilotz-lapurrak ere interesatzen zaizkit.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Berdin emazte-lapur alemaniar edo hari-laukote konpositore trebeak izan?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Zaldizain trebe egin zen, eta turkoen aurkako gerra gaiztoaren kariaz, zaldi-lapur eta gerlari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 193. orr.

Francisco medikua da, eta goiz batean auto-lapur bilakaturik esnatu zen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.

Ez dit ardura zer den Hussein: polizia, militarra, banku-lapurra, unibertsitaria, noraezean dabilen zoroa...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 133. orr.

Erru guztia denda-lapur horrena duk.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.

Ihes egitea lortu zuen, baina guardiek deskubritu zuten nor zen bihotz-lapur hura.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Emakumezale amorratu eta bihotz-lapur gaiztoaren ospea zeukan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Dionisio I.ak, botere-lapur eta tiranoa baitzen, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 32. orr.

Izen-lapur arriskutsu bat dabil hirian.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 163. orr.

6 bide-lapur ik bidelapur.
7 itsas-lapur ik itsaslapur.
8 lapur-zulo (orobat lapurtzulo g.er. eta lapurzulo g.er.) lapurren zuloa, lapurretak gordetzen dituzten zuloa.

-Lapur-zulo honetan?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 279. orr.

Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue.  Elizen arteko biblia   Lk 19,46

Lapur-zulotzat ote daukazue niri sagaratua dagoen tenplu hau?  Elizen arteko biblia   Jr 7,11

Wall Street lapur zulo bat dela sinestea baliagarria da lapur arrakastagabe guztientzat, zerua iristeko esperantzaren ordez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus