Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afrikako kostaldean kortsario lanetan zebiltzan itsaslapur musulmanek. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.
Baina zein zen maltzurkeriarik gabeko eskua itsaslapur eta beltz-tratularien herri hartan? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.
Gudukak zirelarik pizten erresumen artean, erregearen manuz itsas gizonak bilakatzen ziren itsas lapur; saratar asko bide horri ziren jarraiki. Herria 2003-02-20
Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.
Atxiki ninduen itsas lapur begibakarrak paparretik, eta irriz erran zidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 523. orr.
Emakumea Sidonen jaioa zen; itsaslapur batzuek bahitu, eta Eumeoren aitari saldua zioten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.
Itsas lapurren atzaparretarik libratu gintuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.
Lehen greziarrak itsaslapurrak ziren denak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.
Itsaslapurren uhartea baitzen Hispaniola. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.
XXI. mendeko piratak dira, zientziaren izenean, eurenak ez diren baliabide genetikoen jabe egin nahi duten itsaslapurrak. Berria - Gaiak 2004-05-30
Beste batzuk, ordea, langile "autonomo" gisa aritzen ziren [...] eta kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.
· 1570etik aurrera iparraldeko merkatari-itsaslapurrek sistematikoki ostu zituzten Mediterraneoko herrialdeak, haien aberastasunak beretuz eta, haien produktuak imitatzen eta faltsutzen baitzituzten, industria hondoratuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.