Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebasle 1 iz lapurra.

Lapurreta txikiak eta handiak zigor berbera badu, argi dago ebaslea ahalik eta lapurreta handiena egiten saiatuko dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Orduan ebasle edo kinki batzuk, besterik gabe, lapurtzera etorri dituk hona.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.

Bi ebaslek tiroz josi zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 52. orr.

Gizonen tribuak aztergai dituen zientzia, hala nola lapurrak, ebasleak, iruzurgileak, ergelak, eroak, inozoak eta etnologoak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.

Ebasle baten plantan Place Monge arte laster eginez. lasterka abiatu dira ebasleen ondotik, bainan alferretan hauk auto batean sarturik lekuak hustu dituzte laster.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 148. orr.

Polizia ikerketa lanetan ari da eta ebasleek erreskatea eskatuko dutela uste dute.  Berria - Kultura   2004-08-24

Ez dezaket orobat uler nola ustezko grina batek justifika dezakeen hatsapen horiek traditzen dituen emakumea, diruaren grinak ebaslea, edo mendekuarenak hiltzailea justifika lezakeen bainoago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

Kartzelatik atera eta Otsabiden ostaler plantatu zen Xarles elizetako ebasle ohia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin eta berriz azaltzen baitzitzaizkion lapur multzoak eta ebasle andana, denak ere bere perla beltza ostu nahian,  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Drogazale botika-ebasle bat banintz bezala ohildu ninduten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Harresiko kosketan mordoka "ipuzcoano castillanoak" hilotzik, batipat ganadu ebasleak, hegazti harraparien jaki gozo dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Etorri zaigu bere piparekin, beti lodi, beti berdin, Belgikako zoko batean emazte ebasle bat bilatuz.  Herria   2001-02-22

Sekula emakume gazte batek izan duen bihotz-ebasle ospe handiena lortu zuen Barbarak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Ttipi eskola-emaile, Ttipi isil-gordezale, Ttipi sekretu-ebasle.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ondoko asteetan dinamita ebasle saldoak ez zuen ezer susmagarririk. antzeman.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

5 (izenondo gisa)

Ugazaba, ospe txarra bereganatu nahi ez duenez, morroi ebaslea kalera bidaltzearekin konformatuko da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus