Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Posta-mutila hil, mandoak eraman, gurdia hustu eta bidaiariak atrakatu dituzten ohoin batzuek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.
Hiriko ospitaleak aterpe ematen zien Donejakuera joaten ziren erromesei, baina erromes horiek berak larrutzen bide-lapur eta ohoinek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.
Orain preso politikoen inmoralitatea erakutsiko die preso sozialei, ohoinak eta trafikatzaileak besterik ez omen diren hauei. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 85. orr.
Zeren nehor ez bailitzake ausart erratera zuzena dela, gizeraileak, ohoinak eta lapurrak ez gaztigatzea erabaki lezakeen bakea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 113. orr.
Eta politiko horiek nehongo bandil eta kriminalekin nahastekatuak dira, merkatu beltzero, ohoin, proxeneta, pederasta, Sorbonako erakasle, industria-gizon, ofizier, deputatu, apez, lastaira beretan aurkitzen dira, mahai beretan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.
Soldaduek eta ohoinek dena eraman zuten berekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.
Zeren Kristo bi ohoinen artean guritzifikatua izan baitzen, eta ohoinetarik batek eman zion bere arimaren argi guztia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.
Natura zoragarria da; amestiek behar duten bezain basa, ohoinek behar duten bezain zakarra. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 88. orr.
Ohoin fama zeukaten ordea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.
Ohoin bizimodua ohizkoa bilakatu zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.
· Bat-batean gogoratu zen, ikaraz, oren bi lehenago zaldi-pikatzailetik eliza-ohoinen gradora hupatu zela, kalizari pott lizuna eskaini zion unean hain zuzen ere. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.
ohoin atrebituak (4)
ohoinak sartu (3)