Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konpondu, konpon, konpontzen 1 du ad hautsia, hondatua, erabili ezin zela zegoen gauza, erabiltzeko eran jarri edo antolatu. ik atondu; akomeatu; adelatu.

Teilatua konpontzea zen lehenengoko lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Etxea Endreri esker konpondu genuen, oso mailegu moduzkoa lortu baitzigun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Elizako dorrea konpondu eta ibai gaineko zubia birreraikitzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 74. orr.

Sarrerak eta gelak konpondu eta ateak ipini zizkieten. bertako bentaren batean logelak hartu eta autoa konpondu artean oporretan geundelako itxurak egitea.  Elizen arteko biblia   1 M 4,57

Baliteke garajeko ate automatikoa konpondu behar duen teknikoa izatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

-Itoginak izango dira teilatuan, konpondu egin beharko ditugu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.

-Ezin dut traste madarikatu hori konpondu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta.  Elizen arteko biblia   2 Erg 20,1

Wittgensteini iruditu zitzaion konpondu zituela jada filosofiaren arazo guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

-O, Simsbury eta biok auzitegira jo gabe konpondu dugu kontua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Baina bagenuen beste kontu bat konpondu beharra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

Lanekoa konpondu behar nuen, astelehen goiz hura ere libratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.

Huts hori ezin da konpondu odola lasterrago zirkularaziz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.

Gatazka hau konpondu ahal izateko nola sortu zen ulertu behar zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

Kaltea konpondu nahian ari naiz, Edith.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Badakizu nork konpondu zigun bizimodua, kolpetik?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Badakizu Ubanbe nolakoa den, borrokarekin konpondu nahi izaten du dena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Beti izaten da konpondu beharrekoren bat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 109. orr.

Arimak horrelako altxorra galtzen utziko balu, konpondu ezinezko kaltea izango litzateke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

3 (inpertsonala)

Eta horrela konpondu zen kontua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 384. orr.

-Konpondu al dira zure arazoak?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

Gauzak ez ziren konpondu; aitzitik, txarretik okerrera joan ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 118. orr.

Eure artekoak gizon moduan hantxe konpon genitzan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 159. orr.

Dilema hori oso modu burutsuan konpondu da gizakietan eta beste animalia askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Erregulazio-mekanismoak huts egiten duenean, bada, taupada-markagailu bat jarrita konpon daiteke arazoa, baina hori baino arazo larriagoak ditu jende askok, eta horiek ezin dira konpondu bihotza bera aldatuta ez bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

-Uste dut auzi hau onez onean konpon daitekeela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 493. orr.

Hartara, dena berez konponduko zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

• 4 da ad. eguneroko kontuetan edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu; aritzeko edo zerbait egiteko, aipatzen diren bideei askietsirik jardun.

Eta ohean ere ez ginen konpontzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Gaizki konpondu ziren beti.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 32. orr.

Ez daukazu harekin ondo konpondu beharrik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.

Nire iritziz, ez zaigu interesatzen Amerikarekin gaizki konpontzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 213. orr.

Biok bikain konpondu gara elkarrekin, Kristo Jauna inolako kontrakotasunik gabe zerbitzatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Baina aurrerantzean zoragarri konponduko gara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Petrushka laster asko konpondu zen Grigorirekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

Konpon zaitez berarekin, bada, eta utz nazazu bakean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.

Ez dakigu nola konpondu zen hango eta harantzagoko herritarrekin hitz egin eta elkar ulertzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Baserritarra, berriz, lurrarekin konpondu behar, bizimodua aterako bazuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

-Konpondu zaitezte zuen artean...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

Hor konpon dadila Gercourt jaun hori, ez naiz ni joan haren xerka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez dakit nola konponduko naizen, idazten denean ez baitu erraza izan behar egunerokotasuna eta norberaren iritzia atez kanpo uztea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 9. orr.

Ondo konponduko zara ni gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 205. orr.

5 hor konpon "hor konpon hadi (zaitez, dadila...)"-ren laburpena, norbaiten jokaera edo arazoekin, edo zerbaiten ondorioekin zer ikusirik izan nahi ez dela adierazteko erabiltzen dena.

Hor konpon, ez naiz orain denbora alferrik galtzen hasiko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.

Hor konpon eliza eta hor konpon gurutzea; esbastikak salbatuko du mundua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

-Hor konpon polizia! hori besterik ez balitz!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 89. orr.

Hortaz, hor konpon portugaldarrak, molda daitezela beren indar nazional urriekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 79. orr.

Tragotxoren bat edan eta hor konpon dena!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Fabrikak eta bulegoak itxi, eta hor konpon.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Bi errublo eta erdi bakoitzeko; nahi ez baduzu, hor konpon!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 157. orr.

Horratik, hemen gelditu nahi baduzu, hor konpon.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 28. orr.

Baldin bazekien, ongi, ez zion inori ere kalterik egingo, baina ez bazekien, hor konpon marianton.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 88. orr.

· Baliteke, orobat, irakasleon egitekoa gure jakinduria gelan deskargatu eta horrenbestez hor konpon egitea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus