Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akomeatu, akomea(tu), akomeatzen da/du ad konpondu, egokitu, adostu.

Hemeretzigarren mendeko Eskualduna-tik egundaino, Iparraldeko kazetaritza irakurleentzat egina izan da; idatzitako euskara ongi akomeatu du, jendeak irakur eta konpreni dezan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Hemeretzigarren mendeko Eskualduna-tik egundaino, Iparraldeko kazetaritza irakurleentzat egina izan da; idatzitako euskara ongi akomeatu du, jendeak irakur eta konpreni dezan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Jauffretekin ere ongi akomeatu zela bederatzi urtez, ezin uka.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 87. orr.

Zuzendari literarioak esan zuen, Ongi da, eta espero izateko ziren hitzak esatera akomeatu zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 159. orr.

Batek prezioa goititu nahiz, besteak apalarazi, ez zen errex akomeatzea edo adostea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Bere biziarekin akomeatu dira.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Fedeaz duda izpirik, sofritzea sinestea baitzen eta bat bestea: akomeatzen zitzaizkidan biak xarmanki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Aurten, RPR eta UDF alderdietakoak ezin akomeatuz ari dira, zerrenda bat bakarra ala bi presentatuko dituzten ezin trenkatuz.  Herria   2001-07-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akomeatzen ahal (3); ezin akomeatuz (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus