Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Loreak atondu zituen ostera, baserritarrak eskopeta muntatzen zuelarik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.
So egin zidan zorrotz, eskuak erretiratu nituen arte, isilik gelditu zen, ilea atondu ere gabe, isilik, baina madarikatu ninduen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.
Zetazko bata gerrian lotu, ile nahasia apur bat atondu, eta atea ireki du. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 156. orr.
Abraham bera bizi-bizi joan zen ikuilura, eta, zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion; honek berehala atondu zuen. Elizen arteko biblia Has 18,7
Beretzat tunika zirtzil eta latz bat atondu zuen, eta uhala kendu eta soka bat hartu zuen gerrikotzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 508. orr.
Etxe bat atondu zioten, bertan gaua igarotzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.
Tira, Um Husain, atondu iezaiezu etxea, nahiz eta hauen mailarako eskasegia izan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.
Zeren ohea emakume baten eskuek baizik ezin atondu dezaketen moduan ikusten baitzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 363. orr.
Gero orbela bordako zoruan hedatu dute, eta, minutu batzuen buruan bi lagun etzanda egoteko moduko tokia atondu dute. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 17. orr.
Maindirea atondu nion kokotsaren parean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.
Emakumeak keinu adeitsua egin, eta maindirea atondu zion kokotsaren azpian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.
Ganbarako leihoetako batera urreratu nintzen, eta hura zabaldurik, eguzkiaren goiera neurtzeko atondu nuen astrolabioa, horrexetarako da-eta, beste zeregin batzuk ahaztu barik, tresna miragarria. orain sei erakusketa-solairu atondu dituzte, arranpen bidez lotuak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.
Goebbelsen eta Henry Forden arteko premiazko bilera atondu beharko zuten New Yorken, hasteko, lehorreratu bezain prest. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 24. orr.
Lana egiteko atondu dituzun fitxa guztiak ongi begiratu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.
Borrokarako atondu genizkion gazteluek eta oholezko hesiek, ontziaren beraren gorputzarekin batera, belarena egiten baitzuten, oihalezko edozein zapik baino sendoago. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 176. orr.
Mastan atondu berria zen garabiaren beso luzea karelaren parera agertu zen eta harexeri begira lotu nintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.
Makina du, eta beharbada ezin izango zenuke eskifaiarik ez armarik egokiro atondu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.
Finean, den-dena nik atondu eta xedatu bezala.Egungo Ilustratuek dioskutenez, Herder, Humboldt, Victor Hugokøøø, "mende erromantikoak" atondu omen zuen Euskal Herriaren irudia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Denen artean berehala prestatu eta atondu zuten gosaria. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 96. orr.
Delmonico jatetxeko zerbitzariburua mahaia atontzen ari zen Graustark-entzat eta Bohemiako Errege Itsuarentzat eta Enrike Printze Nabigatzailearentzat eta... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.
Amak zizpuru egin zuen eta mahaia atontzen hasi zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 96. orr.
Kafea aipatu zuen, baina mahaia atonduta zeukan bazkari itxurazko bat egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.
Mahaia atondua dago, alfonbrak zabalik: jan eta edan ari dira denak. -Zutik, gudalburuok, prestatu babeskiak! Elizen arteko biblia Is 21,5
Mahaia atonduta zegoen ordurako, esne beroa katiluetan, azukrea, eta esertzeko hurreratu zen, baina hiru katilu kontatu zituen, hiru koilara, eta eseri beharrean leihorantz joan zen berbarik esan gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.
Gainerakoak zutik daude, nola ari diren begira, beraientzat mahaia atondu arte. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.
Mahaia atontzen ziharduen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.
atondu behar (4); atondu dituzte (4); atondu duen (4); atondu dute (11); atondu duten (3); atondu nituen (4); atondu zioten (3); atondu zituen (6); atondu zuen (21); atondu zuten (6); handiz atondu (3)
ondo atondua (4)
atonduko dituzte (3); atonduko du (3)
ondo atonduta (3)
urdaiz atondutako janariak (4)
atontzen ari dira (6); atontzen ari zela (4); atontzen ari zen (6); atontzen hasi (3); atontzen zituen (6); mahaia atontzen (3); parkea atontzen (4)