Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguerdiko bazkariarentzat, Antso Handia menu berezia adelatuko duten Mauleko 10 jatetxeetara joan daiteke jendea edo kirol zelaian bertan ogitartez hazi. Berria - Kultura 2004-07-04
Ospetsuek meza, mintzaldiak eta Herriko Etxearen kontu adelatu bazkaria zeuzkaten egitarauan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 45. orr.
Trikotatzen eta josten, pastetxak adelatzen, elkarteen alde juridikoen sakontzen eta zergak ez ordaintzeko baliatzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 29. orr.
Espainiera horren pipita gaztelania izango da; baina gero hispanitateko herrialde guztiek, bakoitzak bere izpiritua gehituz, denen artean mintzaira berri bat adelatuko dute. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.
Bitxia da, esate baterako, La leyenda de Jaun de Alzate-n, adibidez, euskal arima eta mitologia nola germaniartzen duen, Ortzi eta Thor berdinduz, bertute nietzschearrez adelatuz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.
Pastoral emanaldiaren osteko afaria, azkenik, Zuberoako ikastolek adelatutakoa izan behar luke. Berria - Kultura 2006-03-21