Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaiotza 1 iz mundura etortzea, amaren sabeletik irtetea. ik jaiotze.

Samuelen jaiotza eta haurtzaroa.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,19 tit

Gure haurraren jaiotzari buruz ere galdetu diot, ea nolakoa izan zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

Zelanok ez du zehazten jaiotzako data.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Jaiotzaren data, heriotzarena, eta hilobitik altxatzekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Euskaltzale, kulturgile eta artistaren jaiotzaren mendeurrena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 187. orr.

Mozarten jaiotzaren 250. urteurrena.  Berria - Gaiak   2006-05-07

Haren jaiotzaren egunean hasiko dira ospakizun nabarmenenak.  Berria - Kultura   2006-01-06

Ilargiak gidatzen baitu jaiotza, Saturnok, aldiz, heriotza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

Ugalketa eta sexualitatea bereiztea, jaiotzak kontrolatzea, esperma izoztuz emakumeak "artifizialki" ernaltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Munduko leku askotan oraindik heriotzak eta jaiotzak erregistratzeko sistemak ez dira behar bezain taxuzkoak.  Berria - Gaiak   2006-02-11

Bere haurtxoaren jaiotza ospatu zuen.  Berria - Kirola   2004-04-18

Jaiotzatik heriotzara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gehiago aldatu da nire jaiotzatik gaur arte Jesusen jaiotzatik nire jaiotza arte baino.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

Idazkeraren aurkikuntzatik oro da aldatu: ezkontzak, jaiotzak, heriotzak, horiek guztiak erregistrora doaz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 77. orr.

Sorkuntza artistikoaren misterioa jaiotza naturalaren misterio berbera da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 146. orr.

Jaiotza biologikoaren ondoren.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 119. orr.

Platonek muga ipini nahi zien behartsuen jaiotzei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Orain arte lehen eta hirugarren jaiotzei buruz hitz egin dugu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

2 irud/hed

Ikusi besterik ez, esate bateko, hortzen jaiotza nolako liluraz bizi dugun oraindik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Delikan, oraintxe Bizkaia oraintxe Araba den lurretan -idatzi du azkenik bere kuadernoan-, Nerbioi ibaiaren jaiotza ikus daiteke.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 54. orr.

Gure unibertsoaren jaiotza, [...] hasierako hutsaren baitako energia-fluktuazio batzuen ondoriotzat hartzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Munduaren sor-denboraren eta itsas-lehorren lehen egunaren eta eguzkiaren jaiotzaren ondoren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.

Jaiotza horretan Jainkoa da Aita, jainkozko sortzez izan ere, eta ez beste inolakoz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Respublica Christiana baten altzotik sorturiko zibilizazio sekular baten jaiotza beldurgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Biologia molekularraren jaiotzak berak ongi ilustratzen du ezinezkoa dela eremu berri bateko ikerkuntza antolatzea, hura "planifikatzea", esaten den moduan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 28. orr.

Giza irudimenaren sorkari baten jaiotza, ezerezaren eta betierekotasunaren arteko atalasea igarotzea den jaiotza, ustekabean ere gerta daiteke, Hiru hots txiki haiek izadiko lehen lege matematikoaren jaiotza iragartzen zuten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.

1946: Kurdistaneko Alderdi Demokratikoaren sorrera, Errepublika Kurduaren jaiotza.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik jaio 11; jaio 13)

Jesu Kristo gure Jaunaren Jaiotza egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Izena eta jaiotza eguna.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 157. orr.

Faltsifikatzen zituen, esate baterako, presoen jaiotza-datak edo gurasoen izen-abizenak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 97. orr.

Nire jaiotza-agiria zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

-Izan ere Sinbad, jaiotza izenez Juan Duñabeitia, Bilbokoa zen eta.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 24. orr.

Patu hori zen hirietako langile-klase industrial berriaren jaiotza-marka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Izan ere, jaiotza-eskubideek ez dute ezertara behartzen, ez dute ezer sortzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 195. orr.

Amazonian, esaterako, haur indigenen erdia ez da jaiotza erroldetan agertzen.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Euskadin jaioak eta jaiotza tasak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 132. orr.

Beren jaiotza-kopurua ere erregulatu egin beharko zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Hona haien jaiotza ordena: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

Hasieratik, jaiotza-unetik hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Izen-abizenen azpian, haren jaiotza-heriotzaren datak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Emaitzari bost axola zaio hori guztia; ez zaizkio agerian sumatzen bere jaiotza-baldintzak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ea zein eguraldi jenerotan gertatzen ziren haur-jaiotza gehiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Gaur egun, asko nahastu dira arkume jaiotzak, ia urte osoan jaioarazten dituztenak ere badira-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.

Lagunok, gizakiak hemen barne-jaiotza goragoko bat jasotzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

5 Jesusen jaiotzaren irudikatzea, Belemgo estalpea eta Jesus Haurraren, San Jose eta Ama Birjinaren, asto eta idiaren etab.-en irudiak dituena, Eguberrietan, etxeetan eta, ipintzen dena. ik naximentu.

Eguberriak gertu zeuden eta azkar-azkar jaiotzako iruditxoak kaxetatik atera, garbitu, kolore-ukituak eman eta koskak konpondu behar zitzaizkien.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

Eta neguaren erdian eguberriak izaiten ziren, eta festaburu hartarako, amak hala manaturik, etxean jaiotza ipintzeko usantza hartu genuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 140. orr.

Harenak izaiten baitziren jaiotzan jartzen genituen iduri haiek guztiak: san Jose, Ama Birjina eta Jesus Haurra; artzainak eta ardiak, zaldiak eta astoak... baita hiru erregeak ere, errege egunez jartzen genituenak...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 140. orr.

Kolegioko artista ofiziala bihurtu zen Eguberriak iritsi eta bere eskuz egindako zurezko tailak ekarri zituenean: Jaiotzarako estalpe oso bat bere Haur, Guraso eta abereekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

6 jaiotzatik

Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen Jesusek.  Elizen arteko biblia   Jn 9,1

Zaldunak seme bakarra zuen, jaiotzatik elbarri zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 819. orr.

Sarreran, jaiotzatik herrena zen gizon bat zegoen.  Elizen arteko biblia   Eg 3,2

Gelatxorena arraza kontua da, jaiotzatik datorrena, sena, haiek baserritar baserritarrak ziren, eta giro berezia zen haiena, trikitiaren giroa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.

7 jaiotzatiko izlag jaiotzetikoa.

Gure baitan dauden jaiotzatiko ideiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Ongiari eta gaizkiari dagokienez, jaiotzatiko ideiak izateaz gain, lege naturalek naturan ohartzen diren asmo eta jokabideekiko lotura hertsia zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.

Jaiotzatiko katolikoak ziren Mallonaren emaztea eta alabak ere.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 219. orr.

· Jaiotzatiko berrogeita bosgarren urtean zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1102. orr.

8 jaiotzaz ik jaiotze 4; sortze 7.

Jaiotzaz itsua zen noble baten semea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Jaiotzaz apalak ziren pertsonak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 306. orr.

Lebitarra zen eta jaiotzaz ziprearra.  Elizen arteko biblia   Eg 4,36

Jaiotzaz aitoren seme ziren pertsiar mutil guztiak [...] enperadorearen gortean hezten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Gu judu gara jaiotzaz.  Elizen arteko biblia   Ga 2,15

Jaiotzaz noblea eta graziaz nobleagoa; gorputzez birjina eta gogoz guztiz garbia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

9 jaiotzazko izlag ik jaiotze 5.

Eguzkiaren argirik inoiz ikusi ez duten jaiotzazko itsuek gorputzak ukimenez ezagutzen badituzte, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Konfuziar filosofoak jaiotzazko aristokrazia militar zahar eta estuarekin zuten itunetik aldenarazi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus