Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizia jaiotze bat, garatze bat eta amaitze bat izaten da askotan: egunsentia jaiotzearekin lotu dut, egunseti horretan gizakia jaio egiten da. Berria - Kultura 2004-12-16
Oscar Wilderen jaiotzearen 150. urtemugaren harira. Berria - Kultura 2004-10-17
Bere jaiotzeko mendemugan 1886-1986. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Gauzak zuengan jaiotze honek ahalmen guztiak, barrukoak eta kanpokoak, kutsatzen ditu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.
Jainkoaren handitasuna eta jaiotze amultsua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.
Ostiralean jaiotakoak ere lanak omen ditu: Ostiraleko jaiotzea, suerte txarrekoa! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.
Eta iraungitzearen mundu osoan, jaiotzearen kausak eta suntsitzearenak berberak dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.
Hainbertze inarrosi, non doi-doietarik ez bainuen jaiotzea hileta bilakatu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 79. orr.
Jaiotzeak eman zizkidan eskubide guztiak ostu zizkidaten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Haurrak [Indian] jaiotzetik ohitzen dira sugeekin bizitzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 159. orr.
Jaiotzetik heriotzaraino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.
Hormonek festan jarraitzen zuten, baina jaiotze-festaren ordez hileta-festa behar zuen izan. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 28. orr.
Bere jaiotze izenari aberriarena erantsi zion. Inork ez zekien Benicio zenbat urterekin hil zen, hark ere ez zuelako jaiotze agiririk. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.
Euren jaiotze-unea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 233. orr.
Jaiotze data eta tokia: 1891ko urtarrilaren 7an, Rosenheim-en (Bavaria). Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.
Hemen dago jaiotze-lekua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.
ik jaioleku.
Argazkia, izena, jaiotze-lekua; hitz batek estaltzen zuen orri guztia gorriz. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 70. orr.
Hara iritsiko da Peter Pan, bere jaiotze egunean etxetik ihes egin zuen mutikoa gurasoek heldua izango zenerako planak egiten zituztela entzun ondoren. ik jaiotegun. Berria - Kultura 2004-12-26
Joan Frantzisko Petriarenaren, Xenpelarren, jaiotze urtea. ik jaioturte. Berria - Kultura 2004-11-05
Bere jaioteguna eta jaiotze ordua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.
Hori da Kanten irudizko 'jaiotze lurra', gizakia bera. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.
Erregina Katalinaren senarrak gure aitatxiri egin jaiotze-opari berak egin zizkidan niri erregina Joanarenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.
Jaiotze tasa txikiagoa eta independentzia ekonomikoa handiagoa den herrialdeetan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.
Gerra garaietan-eta, jaiotze kopurua ikaragarri ugaritzen da. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 134. orr.
Jaiotzetiko gorren kasuan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.
Jaiotzetiko hiztun batentzat. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.
Ez diote adimenari jaiotzetiko egokitasunik ere onartu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.
Haren emaitza, izan, ongia bere izaeraren eskuzabaltasunagatik eta jaiotzetiko ontasunagatik egiten duen gizon ongile eta errukiorraren antzekoa da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.
Berezko edo jaiotzetiko beharrak -naturari edo organismoari dagozkionak- eta hartutako beharrak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.
Kasino-ekonomiaren sortzetiko eritasuna ez ezik, homo economicusaren jaiotzetiko eritasuna da espekulazioarena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.
Blasek ezin baitzuen sinetsi serbiar guztien jaiotzetiko gaiztakerian. Berria - Kultura 2004-12-29
Kutsadurarekin lotzen diren tumoreak (sarkoma, linfoma, jaiotzetiko anomaliak) %30 gehiago ziren Tarragonan Gipuzkoan baino. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Xabier, izan ere, mutu zen jaiotzez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 87. orr.
Kontu erdi-inkontzientea da, nik uste, jaiotzez programatua dago haien burmuinetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.
Kirol guztietan trebea zela, jaiotzez herrena izanda ere. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.
Prusiar jasanezin bat, nazia jaiotzez, alemaniar guztiak bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.
Kimikari lanbideak [...] inolaz ere ezinbesteko eta jaiotzezko ez diren zenbait higuin gainditzen irakasten digu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.
Ahalmenak, trebetasunak, garapen edo inboluzio mailak, inguruneari erantzuteko erak, izaera-motak, eskuratutakoak, jaiotzezkoak edo herentziazkoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.
jaiotze agiria (5); jaiotze agirian (3); jaiotze data (12); jaiotze lekua (3); jaiotze tasa (8); jaiotze tasak (4)