Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sortze 1 iz izatea edo bizia hartzea edo ematea; (artean ez zen zerbait) egitea.

"Paraplasmo" batez ari gara, betiko forma baten aldean erantsiriko forma bat ezartzeaz, hau da, sortze bati buruz azken batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 204. orr.

1970 inguruan humanismoan subjektu "zentratu" bat sor zedin (eta, horrenbestez, sortze horrek berorrek osoki determinatua), ezin hobeto egokitzen zen sistema bat bezala ikusi nahi izan zen perspektiba.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Izarretan energia eratzearen eta gure galaxiaren baitan izarrak oldeka sortze eta galtzearen albo-emaitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Zerbait gertatzen denean, sortze soila da azterketaren gaia bere baitan, sortzen den hori zer izango ote den alde batera utziz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.

Sortze hori substantziaren egoerari dagokio, eta ez substantzia berari (izan ere, hau ez da sortzen).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.

Izan ere, sortze etengabean egon behar du hizkuntzak bizirik iraungo badu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 132. orr.

Ezustean, berezko sortze baten modura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordenantza hori bailien sortze-legetzat hartu izan da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Horien agortze erritmoa alternatiba berriztagarrien sortze erritmora mugatu behar da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Eboluzio biokimikoak sortze-lanetik daukan partea ez da hutsetik egina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Ea arima sortze bidez beste arima sortzaile batengandik datorren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 167. orr.

Ez, ezin zen ametitu munduari buruzko kanpotasun hura, ezin zen ametitu [...] sortze prozesuari buruz esaten zuten hainbat faltsukeria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Udalbiltzaren sortze eguneko adierazpena eta Euskal Herriaren eskubideen karta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Euskal Pen Klubaren sortze bilera egin zen atzo arratsaldean, Donostian.  Berria - Kultura   2004-04-24

Atenasera itzultzean, Akademian jarraitu zuen irakaskuntzan, idatzi metafisikoen sortze-lanetan ziharduen bitartean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.

Sortze lanak horrelako gauzak zituen: hitz batek obsesionatzen zintuen eta paralizaturik geratzen zinen, aurrera jarraitzeko ezgai, ahalegin guztiak eginda ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Enpresa eta enplegu sortze gehienak zerbitzuetan izan dira.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Fenomeno nagusiari ekingo diogu, atzerriko hizkuntza baten ekartze eta literatura hizkuntza sortze orotatik at.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

5 amaren sabelean izatea hartzea.

Gero Antipater ikasiak hartu zion segida, eta baita Atenodorok ere, zeinak jaiotzako datan ez baizik eta sortze-datan oinarritutako genetlialogiaren metodoak utzi baitzizkigun esplikatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.

Gerta zitekeen segundo batzuen aurrerapenak edo atzerapenak Jose Carlosen sortze-uneko geneen konbinazio zehatza posible ez egitea eta, ondorioz, Jose Carlos Iriarterik ez jaiotzea inoiz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.

6 jaiotzea.

Sortze honek eman ote dio aita pilotariari xapelgoko buruz-burukako partidak airez-aire irabazteko kemena?  Herria   2005-02-03

Orotara, Oztibarren izan dira 18 sortze, 24 heriotze eta 9 ezkontza 2004eko urtean.  Herria   2005-02-27

Hamar urte horietan beraz, Euskal-Herri osoari behatuz, hamar mila jenderentzat, 81 sortze izan dira Euskal-Herrian.  Herria   2002-12-12

Hiltze baino 211.000 sortze gehiago izan dira iragan urtean.  Herria   2005-08-11

Migel Mailuren sortze sasikoaz xehetasun guztiak jakinen nituen luze gabe, haren ahotik entzunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.

Gipuzkoako agintariek Ama Birjinaren "Sortze Orbangabearen misterioa" dogmatzat hartzea erabaki zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 43. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

bakoitzaren sortze eta heriotza datekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Helburua, bada, txekiar zientzialaririk handienetariko bat ohoratzea da, eta, bide batez, genetikaren sortze-agiritzat jotzen dena ospatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Hor ageri da sortze-emendatze horren inportantzia ezin preziatuzkoa.  Herria   2005-08-11

Sortze tasa 0,8 da, eta belaunaldi aldaketak 2,1 eskatzen du gutxienez, 1981etik iristen ez den tasa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 129. orr.

8 sortzez jatorriz; jaiotzez.

Genesiaren arabera, gizona eta emakumea desberdinak dira sortzez.  Berria - Gaiak   2004-08-01

Marraskiloa sortzez asiarra omen da, gizakiaren aurreneko jaki izana, eta lurraldeotara koaternario aroan iritsia gizakiarekin batera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Hitz hori akasduna da sortzez eta bere izatez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Armada hark sortzez zekarren akatsaz orduan ohartu ziren, artean haren jakitun ez zirenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 156. orr.

Zuri-zuriak eta beltz-beltzak, solariumetan beltzarandurikoak eta sortzez beltzaranak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Jaiotza horretan Jainkoa da Aita, jainkozko sortzez izan ere, eta ez beste inolakoz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Nolatan eutsiko diogu, halako eguneroko nabarmenkerien aurrean, gizakia sortzez ona delako usteari?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

Akisgranen jaio zen eta alemana da sortzez; Napoleonek frantses egin zuen (Napoleonek eskualde aleman hura guztia Frantziari anexatu zion, alegia), Inperioak soldadu, eta frantsesez hitz egiten du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.

Entzuna nuen Robert Capa, sortzez hungariarra eta erlijioz judua, André Friedmann izana zela.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 117. orr.

Kohn poloniar herri txiki bateko hasidim familia batetik zetorren sortzez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.

Emaztea, sortzez Dihurçubéhère, arras eskolatua zen literatur mailan eta arte ederretan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.

Gaurko gure gomita, Ezterenzubikoa dugu sortzez, Seaskako presidenta, Jean-Louis Maitia. Sortzez leitzarra, Marilesakeneko semea, eta apeztuz geroztik Aranoko elizako benefiziodun.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 43. orr.

Zestoa gainekoa da sortzez, eta asko ibilia da inguruetan, baso lanean-eta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Nire begiek ez baitute aurreko oroitzapenik, sortzez naiz-eta itsu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

9 sortzezko izlag

Ez zidaten utzi sortzezko nire izena berriro erabiltzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

Izena, abizena (emazte ezkonduen kasuan, sortzezko abizena) eta bozkatzeko tokia ezarri behar dira izenpedurari loturik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Kontakizun osoan zehar Franz deitu ziola nire sortzezko aitari; eta aita hitza erabili zuen bakanetan, zure aita formula baliatu zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 141. orr.

Autorearen misoginia ia sortzezkoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Eritasun hura, esan zuen, familiako sortzezko gaitza omen zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

10 eguzki sortze iz sortaldea.

Bi zati ditu Etiopiak, eguzki sortzea eta eguzki sartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Mihi murritz honen eguzki sortzeko alderdiak gaurko Pointe au Mal eta Fox Island Riverren aldera ematen du; eguzki sartzetik berriz, mihi luzearen gainean diren Tea Cove, Lourdes, Winterhouse, Brook, Black Duck eta Long Pointen aldera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Bi erreinu ditu, bat eguzki sortzetik Turkestaneko inguruetan hasten dena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 70. orr.

Hortik landa, hamar eguneko bidaian beti eguzki sortzera Khan Handiaren erresuma gurutzatuz baldin bazoaz, haren bertze probintzia batera helduko zara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 83. orr.

Jakin ezazu hortik eguzki sortzera joanez lurraren itzulia egin daitekeela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 85. orr.

11 Sortzez Garbi

Abenduaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunez ospatzen zuten Irratiaren eguna Xorroxindarrek.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 124. orr.

Bihotz berokoak, gure Ama Sortzez Garbiari loreak ekarri dizkion umea bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Ikusi ere gauza desberdinak ikustera jarri ziren azkenerako Ezkioko ikusleak: batzuek Ama Doloreetakoa ikusten omen zuten, beste batzuek Sortzez Garbia ezpata eskuan zeukala edo bihotza alderen alde zulatzen ziola.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Artozkiko bestak, berez, Sortzez Garbiaren egunarekin ziren, Sortzez Garbiaren dogma.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 135. orr.

Yolok ez du Sortzez Garbi igeltsuzkoa beste amarik ezagutu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Azarora arte aurreko urteetan ezbeharrak gutxituz joateko zegoen joerari eutsi zitzaion arren, Sortzez Garbiaren zubian izan ziren 14 hildakoek aldatu egin zuten joera hori.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus