Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaio, jaiotzen 1 da ad gizaki bat mundura etorri, amaren sabeletik irten. ik sortu1.

Beatrice Cenci Erroman jaio zen 1577. urtean, familia ospetsu eta aberats batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Nik hiru urte nituela jaio zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

1998an Espainian 361.930 haur jaio ziren, 1970ean sortutakoen erdiak bakarrik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 128. orr.

Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Ni ere euskal herrian jaioa naiz, euskal herri batean.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.

Ama, Jane, hemezortzi urteko andre gaztea zen John jaio zenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Jaiotzen denetik hil arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Jaio zinen egunean, ez zizuten zilborrestea ebaki, ez zintuzten uretan garbitu.  Elizen arteko biblia   Ez 16,4

Madarikatua jaio nintzen eguna!  Elizen arteko biblia   Jr 19,14

Garai hartan jaio zen Moises.  Elizen arteko biblia   Eg 7,20

Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako.  Elizen arteko biblia   Jn 3,7

ik jaioberritu.

Gu bikiak jaio gintunan, ni mutila, bestea neska.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Gogoratuz lehenik zertarako jaio den gizona, alegia, Jainko gure Jauna goresteko eta arima salbatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 111. orr.

Hitlerren alde hiltzeko jaio gara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Hobbit zintzo eta osoa izateko jaio hintzen eta horrelakoa izango haiz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 387. orr.

Larrua jotzea maite duela, larrutarako jaioa dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Alegia, emakumea ama izateko jaioa zela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 7. orr.

2 (zaio saileko adizkiekin)

Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu.  Elizen arteko biblia   Is 9,5

Madarikatua nire aitari albistea eman ziona, "Mutikoa jaio zaizu" esanez.  Elizen arteko biblia   Jr 19,15

Auzo-lagunek honela zioten: "Semea jaio zaio Noemiri".  Elizen arteko biblia   Rt 4,17

Isaak jaio zitzaionean, zortzigarren egunean erdaindu egin zuen Abrahamek.  Elizen arteko biblia   Eg 7,8

Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 3,5

Zazpi haur jaio zitzaizkien Joxemari eta Pakitari: bi, jaioberritan hil zitzaizkienak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.

3 (nondik, norgandik adieraziz)

Nondik jaio zen Adam hori?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.

Begira, hemendik jaio zinen zu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 42. orr.

Batzuek diote Eros maitasunaren jainkoaren irribarretik jaio zela, baina beste batzuen ustetan egunsentiaren jainkosaren, Auroraren, ile-adatsetatik jaioa da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 139. orr.

Giza jatorriz Daviden hazitik jaio zen; baina, hilen artetik piztu zenez gero, santu egiten duen Espirituaz Jainkoaren Seme ahaltsu egina izan da.  Elizen arteko biblia   Erm 1,3-4

Aitagandik Semea jaio da, jainkozko bigarren pertsona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.

-Muggleengandik jaioa zara?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.

Jainkoarengandik jaio den orok garaitu egiten baitu mundua.  Elizen arteko biblia   1 J 5,4

Jainkoaren nahia egiten duen oro harengandik jaioa dela.  Elizen arteko biblia   1 J 2,29

Ni zu bezalaxe jaio naiz, amaren sabeletik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 128. orr.

Santa Maria Birjina dohatsuarengandik jaio zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 89. orr.

Ostirale sainduz, Gurutzefikatuaren saihetsetik jaio zela Jesusen gorputz misteriozkoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

Jainko ezezagun baten eta prostituta baten elkartzetik jaio zen Ciril Tourner.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Bere baitatik jaio ginelako gaude beti itsasminez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.

Zuhaitz batetik jaio zen -mirraren zuhaitzetik, Adonisen ama mirra zuhaitz bihurtuta geratu baitzen-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 224. orr.

Baita bi alorrak hurbilekoak edo jakituriaren enbor beretik jaioak badira ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

4 (nola adieraziz)

-Hau al da zuen semea, itsu jaio zela diozuena?  Elizen arteko biblia   Jn 9,19

Hara, errudun jaio nintzen, bekatari sortu ninduen amak.  Elizen arteko biblia   Sal 51,7

Behar gorrian jaio, eta aberats okitu hil zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Hilda jaio banintz hobe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.

Nire ustez, Mendebaldea-Ekialdea sindromeak jota jaio da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 290. orr.

Begi bakarrarekin jaio zena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 263. orr.

Duela bi urte, aldiz, 112 izan ziren birusarekin jaio zirenak.  Berria - Gaiak   2004-04-09

Gizon guztiak libre jaio dira, denek dituzte eskubide berdinak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.

Hik kapitalista jaio beharko huen, ni bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 244. orr.

Arreba hilaur jaioaren akordu mingarria eragiten zidan niri izenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Ahalmen batzuekin jaiotzen gara, baina gero ikasi egin behar dugu ahalmen horiek erabiltzen eta zertzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.

5 (aditz laguntzailerik gabe)

Benjamin jaio eta Rakel hil.  Elizen arteko biblia   Has 35,16 tit

Hil zen Isabel Vidal eta jaio zen Sara Vidal, Isabelen nortasunaz jantzita jaio ere, jaiotza eta heriotza oso gertuko ekintzak baitira, hil behar jaiotzeko eta jaio behar hiltzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Giancarlo Pajetta, Turinen jaioa 1915eko urriaren 1ean, Livornon hila 1988ko abuztuaren 15ean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

Seme-alabak Australian jaio eta haziak, gainera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 197. orr.

Jaio aurreko bizitza bat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 56. orr.

Hil-ondoko bizia edo betierekoa, jaio-aurreko bizialdiak, bizi-bitarteko heriotzatxo behin-behinekoak.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Berdin-berdin gu ere: jaio orduko desagertu eta ez dugu atzean bertute-arrastorik ere utzi.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,13

Amaren aldeko gure aiton-amonak ni jaio baino lehen hil ziren biak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

'Itsasoan ito zen, zu jaio baino hiru hilabete lehenago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko.  Elizen arteko biblia   Ap 12,4

Jaio eta zortzi egunera erdaindu ninduten.  Elizen arteko biblia   Flp 3,5

Eritasunaren jaio aurretiko diagnostikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 154. orr.

Gero eta maizago jotzen dute gurasoek fetuei jaio aurreko diagnostikoak egitera.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Bera jaiotzean, hil zitzaiola ama.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

Gauza asko eman zaizkit jaiotzean: izaera zoriontsua, poza eta indarra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 294. orr.

ik jaiotze.

-Badakin, jaiotzeak hiltzea zor.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 71. orr.

Hobe da gorra edo elbarria jaiotzea horrelako ahalmenak edukitzea baino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

6 (animaliak)

Hartz jaio hintzen ala bazter-herri honetako bizimoduak, galsoroek eta nekazariekiko harremanek bihurtu haute hartz?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Halaber, anatomia genitala aldatu zuten, kumeak sabel barruan zaindu ahal izateko jaio artean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.

Belgradon hiru tigrekume jaio ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

San Jose inguruan jaio diren arkume jostarinak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Baldar eta trakets jaio zen ahatetxoa, bere senide guztiak baino itsusiago eta moldagaitzago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 116. orr.

Tximeleta nakaratuak krisalidetatik jaio eta hil arte aritzen ziren leihoko kristala jotzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Izokin bati amuarrain baten enbrioia txertatu, eta amuarrain bat jaio da.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Izoztutako hazitik munduko lehenengo arrano beltza jaio da, Erresuma Batuan.  Berria - Gaiak   2004-05-27

7 (landareak)

Barbara Allenen hilobian, herriko hilerrian, txilar bat jaio zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.

Bioletak jaio ziren eta baita nartzisoak ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.

Lau burdin hesiren artean landareak jaio daitezen utzi dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.

· Jaio dira berriro loreak eta fruituak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

8 (gauza fisikoak)

Gauzak sortu egiten dira: jaio, etorri, agertu, jaulki, irten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Aizgorri barrenean jaio eta Zumaiako partean bere burua itsasora botatzen duen ur-lasterrari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Mendiak jaio baino lehen, lurra eta mundua sortu baino lehen, Jainko zara zu betidanik eta betiko.  Elizen arteko biblia   Sal 90,2

Mendi horiek Ozeano Artikoaren itsasbazterrean jaio eta itsaso kaspiarreko ertzetaraino doaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Ikusi, ikusi: aurreneko hortza jaio zaio!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Elenaren etxea altzariz populatu da eta paretetan afixa eta argazkiak jaio dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 158. orr.

Grisa jaio zen eguna, errautsez egin izan balute bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Beste poema bat jaio baino lehen hila; beste poema aborto bat.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 107. orr.

Karta jokoan hasi ziren, eta jokoarekin batera istiluak jaio ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Poeta iaio bat jaio da!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 84. orr.

Hollywoodi buruz irakurtzen den guztian beti kontatzen da neska zerbitzari bat proba batetik airoso atera eta aktoresa ospetsu bihurtzen dela, Izar bat jaio da filmean bezala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 98. orr.

9 (gauza abstraktuak)

-Aljebra ez zen Grezian jaio! Ikurrak solasgai harturik, + eta - ikurrak merkataritza-aritmetikako tratatu batean jaio zirela kontatu zion Jonathanek Léari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 219. orr.

Maroniten kristautasun monotelita eta drusoen xiismoa, Hakim gurtzen duena, Erdialdeko Sirian jaio ziren biak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Azken mende eta erdi honetan esan daiteke jaio dela meteorologia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Eliza jaio baino dozena bat mende lehenagotikoa da Pazkoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.

Bilbon jaio zen ETA orain mende erdi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

1870ean Unión Artesana jaio zen, eta hura izan zen, urte askoan, Danborradaren historiaren protagonista.  Askoren artean   «Rataplan» - 55. orr.

Latinez, colere aditzetik jaio den forma supinoa cultum da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Hori esan bezain laster, berebiziko ideia bat jaio zitzaion burura Txitxikovi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 434. orr.

Madarikatua bien arteko maitasuna jaio zen eguna!  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 49. orr.

Eguna geldi geratzea, jaio gabe, argirik gabe, eguna itsasoan hondoratzen diren gorpuak bezala geratzea, azalera ezin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

ik jaiogabe.

Kazetaritzako lan horietan ari zela jaio zitzaiola bere bizitzako obsesio nagusia: edozein garai, leku eta egoeratan idatziko zuen luma nahi zuen, behar zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Kristautasunaren barruko Mistika ez zela alemaniar Mistikarekin jaio, zerutik eroritako meteorito bat bailitzan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Etsipenetik jaio zen ausarkeria hura.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 116. orr.

• 10 du ad gizaki bat mundura etorri.

Zergatik jaio hinduen amak hain utzia?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 27. orr.

Larogeita hamabosteko udan, beroa zela eta hiru ume hilik jaio zituen gure txerramak!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

Guk jaiotzen ditugu, eta jaioaraztea ez da "jaio da" huts batekin argitzen, ez zaio merezi duen garrantzia ematen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 33. orr.

11 (jaio hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik beherago 13)

Esker bihotz-bihotzetikoak, bada, gure irundar unibertsal horri, eta bihoa nire hau beraren jaio-lurraren aitorpen xume modura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.

12 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Higidura zirkularra -erran nahi baitut zeruko esferaren mugimendua-, ez da jaioa eta ezin da akzidente jaioen artean sailkatu. Jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

Sortua baldin bada, zalantzarik gabe sortzailea du, oinarrizko nozioa baita jaioak ez duela bere burua jaioarazi, baina bera ez bezalako batek jaioarazi duela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 187. orr.

13 jaiot (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik gorago 11)

Horrexegatik inguratzen dute armadunek ama handia, edo beharbada esan nahi dutelako jainkosak agintzen duela jaiot-lurra armaz eta kemenez defendatu behar dela eta gurasoei babes eta ohore egin behar zaiela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.

ik jaioterri.

14 jaiotzear

Bere emazteari erdiminak etorri eta maiorazkoa jaiotzear zela ikustean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 203. orr.

Txitatxoa jaiotzear denean, hildako arrautza zapuztuak maiz ikusi ditugu txorien habietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Eta goibeltasunarekin batera artegatasuna dator, jaiotzear dagoen guztiak nolabaiteko ezinegona eragiten duelako.  Berria - Kultura   2004-04-18

KLMrekin batera, Europako aire garraioaren erraldoia jaiotzear da.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

16 jaiotzeko iz

Jaiotzekoen arimak eta izpirituak, eta Guztiz Santuak (gorets bedi!) hilak bizteko erabiliko duen ihintza  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 179. orr.

17 jaio-leku ik jaioleku.
18 hanaika ikusteko jaio

-Hamaika ikusteko jaio ginen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Bai, izan ere, hamaika ikusteko jaioak gara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 198. orr.

-Hamaika ikusteko jaioak gara, horratik -iragarri zuen Matson andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 239. orr.

Hamaika ikusteko jaioak dira venezuelarrak ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 66. orr.

Hamaika ikusteko jaioak, harginari ikasi dion legez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 70. orr.

19 lehen-jaio iz

Egiptoko lehen-seme guztiak hilarazi nituenean, niretzat sagaratu nituen Israelgo lehen-jaio guztiak, gizaki nahiz abereak.  Elizen arteko biblia   Zen 3,13

20 mundura jaio

1887ko apirilaren 6an jaio zen mundura, sortzez eta bizitzez aranoarrak ziren guraso Joxebenardo eta Joanengraxi Iparragirregandik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 199. orr.

Etxe horretantxe jaio zen mundura -esan digu- orain dela lau bat mende, Maria Azpilkueta eta Aznar anderea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 143. orr.

Gaurko egunez, oso aspaldiko abuztu batek hogei egun zituela, mundura jaio zenari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Olatx mundura jaio zen egun berean arnasarik hartu ezinez ito zen umeari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 11. orr.

Handik astebetera ezkondu ziren Maria eta Patxi, hilaren 14an, eta uztailaren 2an jaio zen mundura nire ama.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 59. orr.

21 ondo/ongi jaioa egon

Ondo jaioa nago!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Ongi jaioak gaude.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 271. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus