Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaiogabe (orobat jaio gabe) 1 izond jaio ez dena.

Eta gurpilen artean, gure haur jaio gabeek negar eta oihu egiten dute.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 63. orr.

Arima jaiogabearen antzera, gorputza falta zaion arimaren antzera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

Euren seme-alaba jaio gabeen izenak asmatzen dabilen bikotea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 177. orr.

Izenberriturik ez ezik, meheturik ere egin du jauzi orduko "Akabaila" jaiogabe hartatik oraingo "Atertzean" jaioberri honetara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

2 (izan aditzarekin)

Ni artean jaio gabe nintzela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 141. orr.

Ni jaio gabea nintzen garaian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Makiabelo, artean, jaiogabea zelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

3 jaiogabeko izlag jaiogabekoa.

Larrukiak egiteko antxumearen larruak erabili ohi ziren maiz, eta zenbaitetan jaio gabeko antxumearenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

Jaio gabeko plan honi buruz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Nik diot, antzirudiko izateak eta batasunetik sortua izateak Jainkoagana jasotzen dutela arima, jaiogabeko Batasunean bat den Jainkoagana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus