Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaioleku (orobat jaio-leku g.er.) iz jaiotze lekua.

Obaba nire jaiolekua eta bertako nire lagunak, eta batez ere Lubis, Stonehametik gogoratu behar nituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 56. orr.

Ur-lasterraren jaioleku diren leize edo kobazuloren batzuetako ur ederretik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.

Jaiolekuari buruz, ordea, ezin da ziurtasun osoz esan Xenpelar Errenterian sortu zela.  Berria - Kultura   2004-11-05

Apriorizko adigaien ahalgarritasuna ikertzeko, hauek adimenean soilik bilatuz, beren jaio-lekua den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 59. orr.

Jaiolekua: Sao Luis (Brasil, 1978-11-18).  Berria - Kirola   2004-05-07

Jaiolekua jaioleku, garbi dago Alfontso Italiara joan zela bere aitarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus