Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moja (orobat monja g.er.) 1 iz erlijio ordena batean profesa egin duen emakumea. ik serora; lekaime.

Txinako Gobernuak bost erlijioso tibetar espetxeratu zituen atzo (hiru moja eta abade bat).  Berria - Kirola   2006-02-08

Mojatarako ibilia, komentutik atera eta komuna begetariano batean bizi izan zen bizpahiru urtez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Gero, erregina moja egin zela ikusirik, Lancelotek ermitau bihurtzea erabaki zuen, bere damaren bideari jarraitzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 127. orr.

Neskek moja bihurtzean hiru boto eman behar dituzte: pobrezia, kastitatea eta obedientzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Nire alabaren gutunak soil-soilik zioen moja sartzeko zuen bokazioari gogor eginen niolako beldurra izan zuela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 519. orr.

Abadesaren bedeinkapenerako edo ahizparen bat moja sagaratzeko edo beste zerbaitetarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1186. orr.

Gero, komunista eta sozialistek elizak erre, apaizak eta mojak giltzapetu, eta errukirik gabe hil zituzten tiroka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 50. orr.

Bortxatu duten moja gazte baten kasua erredentziorako bidea izango du.  Berria - Harian   2005-09-15

Aitak eta amak, Txilen, Atakamako basamortuan dagoen izeba mojari bidali zioten liburua.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 114. orr.

Mojen eskoletatik denak irteten gara putak edo eroak, edo biak batera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.

Ezin zuen jasan udalekuaren ardura zuten mojen diziplina itsua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 113. orr.

Neska ezin hobeto omen zegoen mojen egoitzan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.

Aire tentetxo bat, xotil, elizkoi eta menekoegia, Erruki Etxeko mojena bezalakoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.

2 (izenondoekin)

1439. urtean moja eskaleen etxe bat sortu zen Durangon.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Moja domingotar batek abesten zuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

moja karmeldar zaharraren hitza egiaztatzerik izan ez nuelako.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 169. orr.

Bere erregelaren arabera bizi nahi zuten moja klarisen komentuak zabaltzen zihoazen ordurako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.

Moja klaratarrek egindako pastak.  Berria - Kultura   2004-05-18

Ehunka eta ehunka fraide eta moja misiolarik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.

Argitara ematen da Inozentzio IV.ak "San Damiango Ordenako moja itxientzat" emandako erregela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

Mintzatokira pasarazi zuten, eta han Katalina eta moja lodi bat, ama nagusia, topatu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Moja zuzendariaren izena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Ama Bihotzekoan, sor Clotilde moja superiorari, autoa desegin zioten.  Berria - Kultura   2004-11-21

Bera komentuan sartu, eta han eduki nahi zutela moja txatxu haiek hemezortzi urte betetzen zituen arte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

· Gero ikusi genuenez, batere inbidiarik ez zien Frantziako XVIII. mendeko moja haragi-gose haiei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

", esan ohi du, "hemengoak moja hutsak dituk!".     «Bizia lo», 2003 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskola, moja-ikastetxe bat amak hala nahi zuelako, unibertso izugarri bat zen berarentzat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Moja eskolan idatzitako eguneroko baten itxura du horrek.Leku bitxi batean: batetik Londresko moja komentua izan zitekeena, baina Brasilgo hondartza eskerga baten erdian kokatua bestetik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.

Armadako kaporalak eta moja andanak ageri ziren aza mendien inguruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Moja plantak egin, eta errazagoa zitzaion nahi zuena egitea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Baina berak aspalditik zuen, aurpegieran, jokatzeko moduan, elizako posturan, edo etxean, moja airea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

Apenas ukitzen ninduen; bere eskuak, moja esku potoloak, ez ziren nire gorputzarekin jolasten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

Fernandok beti esaten du sister Gracek bete ziola bere fantasiarik handiena, egun batean, biluz-biluzik baina moja-burukoa kendu gabe, fellatio zoragarri bat egin zionean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

4 eskeko moja

Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren: ez zuten doterik behar, ez baitziren ohizko lekaime-etxeetara joaten, eta erlijioak emandako pozetatik eta eskean bildutako purtziletatik bizi ohi ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Alde batetik, norbaiten ohaide bihurtzea; bestetik, eskeko moja sartzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

5 moja etxe (orobat mojetxe g.er.)

Angelak, moja-etxetik atera berri, mundura orduantxe sartua beraz, Jainkoarenganako maitasunetik gizonenganakora irristatu zen emakumeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Ez zitzaien Juvenalia oztopo, Ariannak, amaorde-agintea baliaturik, Varsoviajo moja-etxean betiko uzteko asmoa baitzuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Batxilerra Donostiako mojetxe batean ikasten ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

6 moja-hiltzaile (corpusean mojahiltzaile soilik) izond mojak hiltzen dituena.

Moja bat hil eta mojahiltzaile bihurtuko zaituzte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

moja eta marinela (6); moja etxetik (4); moja etxetik atera (3); moja gazte (3); moja haiek (4); moja komentu (6); moja korearra (3); moja sartu (4); sor clotilde moja (4)

mojen ikastetxe batean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus