Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arropak frailea egiten duen bezala, funtzioak izaitea moldatzen du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.
Julian Alustiza Arantzazuko fraileak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 130. orr.
Aita Alphonse Arreguy, Germieta Garakotxeko semea, Beloken fraile zena. Herria 2003-02-13
Zaharreria nagusitu da hemengo fraileetan; akitu dira. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 110. orr.
Meza entzutera joateko ohitura zuen Jexuxek, fraileetara, urteak betetzen zituen bakoitzean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 145. orr.
Komentu hortako fraileak etziren orduan nornahi. Herria 2003-04-24
Anaidi bat, ehun bat fraile protestant daukana. Herria 2001-01-18
Aita Luis Arostegi, fraile euskaldun argi eta gartsua. Herria 2003-07-17
Aralar bidean zetozen fraile erromes batzuk. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.
Guk euskaldunok fraile eskaleak deituko genituzke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 198. orr.
· izond Kandido Izagirre fraile hitz-biltzaile finak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.
Frantsiskotar fraileak. Herria 2001-03-08
Aitak eskolara igorri zuen, frailetarat, hamalau urtetan sartu zen San Bernateko frailetan. Herria 2003-12-04
Nik uste euskararen "mikroba" atxemana zuen Hazparnen, orduko frailetan zen Elizanburu, Juduen eta errepublikaren kontrako errabiatua. Herria 2003-12-04
Anitz bidean hiltzen ere ziren, hortakotz mendez mende, fraile elkarte zenbaitek ospitaleak eta elizak eraiki zituzten, han hemenka bide luze horien bazterrean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 182. orr.
Halere gatazkak ukaiten ditu hiriarekin eta fraile ordena batzuekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 86. orr.
Apezgaiak gutitu dira, Serora eta Fraile etxeak hustu ondotik [...]. Herria 2005-02-24
Fraile jauntzitan beztiturik eta beren harmak gordez. Herria 2005-11-24
1903an, Errepublikak lege tzar bat bozkatzen du, honen arabera behar baitira eskolak hetsi eta fraile-serorak kanporatu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
arantzazuko fraileak (4); bi fraile (3); eta fraile (10); eta fraileak (4); fraile batzu (3); fraile eta (8); fraile eta seroren (3); fraileak eta (3)