Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlijioso (orobat erlisios g.er., eta erlisioso g.er.) 1 izond erlijioari dagokiona, erlijiozkoa. ik erlijio 3.

Idazkiren bat, erlijiosoa edo arrunta, inon aurkitzen zuenean [...], bildu egiten zuen begirune handiz eta leku santuan edo egokian ipintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Indartsua zen emakumeen presentzia Frantziskoren garaiko gizartean eta bizitza erlijiosoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Etsenplu onen bidez beren profesio erlijiosoa usain gozoko bihurtzen dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Eukaristia [...]: teofagoen sekta erlijiosoaren ospakizun sakratua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.

Eskuineko Alderdi Erlijioso Nazionalak eta Batasun Nazionalak oposizioaren mozioen alde ez bozkatzeko agindu zieten beren ordezkariei.  Berria - Mundua   2004-02-17

Ikusten zuen jendeak mundu zaharra bizioen zikinez estalia zegoela eta Ordena erlijiosoek Apostoluen oinatzekiko sentiberatasuna galdua zutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 424. orr.

Talde erlijioso islamikoei laguntza ematea proposatu dute.  Berria - Harian   2005-03-09

Zenobita komunitate erlijiosoetako komentukidea da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Disidenteak, alderdi demokratikoetako kideak eta gutxiengo erlijiosoetako kideak zigortu egiten dituela Gobernuak salatu zuen atzo NBEko ordezkari Manfred Nowakek.  Berria - Mundua   2006-03-31

Beti ikasi nuen ikastetxe erlijiosoetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Erakunde erlijioso guztien historiografian gertatu ohi den bezala, San Frantzisko eta beronen idazkiak ingurune historikotik kanpo eta guztiz orijinalak balira bezala aztertu izan dira mendeetan zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Zibilizazio Helenikoak, horrelako krisalida erlijiosorik ez zuenez, gero eta erlijio-gose handiagoa zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

Botere erlijioso eta zibilen eskuetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Eredu ideologiko, erlijioso edo kulturalen eraginak itsututa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.

Lehen mailako eskola judu erlijiosoa, hiru urtetik aurrerako mutikoei hebreeraren, Torah-ren eta judutasunaren oinarriak irakasten zitzaiena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Paradoxa erlijiosoak harturik dagoen gizonaren hilketa ez da krimen arrunta.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Inspirazio erlijiosoko egitaraua eskainiko du Peñaflorida kaperak.  Berria - Kultura   2004-08-26

Barkamena esperientzia erlijiosoarekin lotzera ohituak gaude.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Erasmok pentsamendu laikoan, Kopernikok zientifikoan eta Luterok erlijiosoan eragindako triskantzak konpondu nahi ditu Axularrek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Dostoievskik mistizismo erlijioso sukartsu baten aldarean eman zituen azkeneko urteak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Gerra eta biolentzia erlijiosoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.

Zertaz hitz egin behar du anaia txikiak emakume batekin -esaten zuen-, hark modu erlijiosoan penitentzia santua edo bizitza hobetzeko aholkua eskatzen dionean ez bada?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Jainkoaren gizonari debozioz jarraitu zion lehena, izaera erlijioso eta xaloko Asisko gizon bat izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Hartmannentzat, ordea, batzuk besteekin elkartezinak dira balio erlijiosoak eta balio moralak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Biolentziaren aurka arrazoi etiko edo erlijiosoengatik egotea -"printzipioz" alegia-.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

Anai Nikolas, Aita santu jaunaren herritarra, gizon santu eta erlijiosoa, Kuria utzi eta haietara bildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1150. orr.

Buruzagi erlijioso nagusiek elkarrekin otoitz egiteko deia egin zieten irakiarrei.  Berria - Harian   2006-02-26

200 aditu eta buru erlijiosoren konferentzia.  Berria - Mundua   2004-04-22

Kardinal batek agindua zion eta pertsona erlijiosoek aholkatua isolamendu hura hauts zezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Hau da benetan gizon erlijioso eta santu hura; honen bidez altxatuko da Jainkoaren Eliza eta zutik iraungo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 521. orr.

Praxedes emakume erlijioso ospetsuenetakoa zen Erroman eta Erroma inguru guztietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Presio erlijioso eta ideologikoen ondorioz ukatzen dute politikariek begi bistakoa dena.  Berria - Gaiak   2004-07-15

Druidek beren errito erlijiosoak basoetan egiten zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.

Ez genituela ez arau erlijiosoak, ez politikoak, ez moralak errespetatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 384. orr.

Horren ondorio baino ez badira batzuen eta besteen erreakzioak, burua galtzerainokoak, baita jarraitzaileen erritu ia erlijiosoak ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.

Auzoko nire lagunen familietako giroa ez zen batere gauza hauen aldekoa, gehienak praktika erlijiosoa bazter utziak baitziren, ateoak, agnostikoak edo indiferenteak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 38. orr.

Debozio handiz abitu erlijiosoa eman zion, hau da, tunika eta soka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Lehenengo galderari metafisikak erantzun behar dio, bigarrenaz morala arduratzen da, hirugarrenean kezka erlijiosoa ageri da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Beste askok bezala, azidoa hartzeari utzi, eta, drogak ematen zion goi-punttua lortzeko, sukar erlijiosoa erabiltzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Liburua ez da ulertuko, ez bada ikuspegi erlijiosoaz irakurtzen eta esperientzia erlijiosoaren eremuan kokatzen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 15. orr.

Paradisua ikusten du Oteizak harrespilen espazio erlijiosoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Balioen krisia edo balioen errebindikazioa, diskurtso filosofikoan edo erlijiosoan baino gehiago, politikoan ikusten da gaur.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

Demokraziak gizartean indiferentzia espazioak maite ditu: indiferentzia ideologikoa edo neutraltasun erlijiosoa bereziki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.

Estatu-Nazioa erlijiosoa da errotik, sakraltasunaren erritu, bandera eta liturgia guztiekin; eta fedea eta debozioa exijitzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.

Israeldarren artean botere politikoa eta erlijiosoa erabat loturik ageri dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Bere lan berria aipatzen zuenean, halako hitz arraro batzuez, ia erlijiosoez, deskribatzen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Cromwelen familia oso erlijiozalea zen; oso erlijiosoa, baina Ingalaterrako elizaren defendatzaile sutsua, eta katolikoak bihotzaren gihar guztiekin gorrotatzen zituena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Idazkia, zalantzarik gabe, Santa Klararen erlijioso-bizitzako lehen urteetakoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 162. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Tradizio erlijioso-kulturalaren zama.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 30. orr.

Insistentzia horren arrazoia Frantziskoren garaiko testuinguru erlijioso-sozialean dago zalantzarik gabe, eta hori da Frantziskoren mugimenduaren ezaugarri nabarmenetako bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

Espainiaren salbazio erlijioso-moralaren mitologia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Gerra napoleonikoen ondoren lehia hau -eta izpiritu espainol jatorraren arazoa- biziki minberaz gain, katramila politiko-erlijioso-literario arras konplikatua bihurtu da: ideia liberalak, frantsesak ote?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

Geure antzinako euskal txilbor mitiko aratz parerik gabekoari mirespen erlijioso-folklorikoz begira beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Sinbolo nazional erlijioso-morala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 150. orr.

Einsteini berari ere ez zitzaion oso arrotza egiten hinduismoaren ikuspegi kosmiko-erlijiosoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

Arrazoi politikoak aipatu dira, arrazoi soziologikoak, arrazoi etiko-erlijiosoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

Santuaren erlikia buruan joango zen prozesio zibiko-erlijioso bat egiteko erabakia ere hartu zuten.  Askoren artean   «Rataplan» - 23. orr.

• 4 iz erlijio ordena batean profesa egin duen gizona. ik erlijiosa; fraide; lekaide.

Kristau guztiei: erlijioso, kleriko eta laiko, gizon eta emakume.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Jainko Jauna Eliza santu katoliko eta apostolikoaren baitan zerbitzatu nahi duten guztiei, maila guztietakoei: apaiz, diakono, subdiakono, akolito, exortzista, irakurle, atezain eta kleriko guztiei, erlijioso eta erlijiosa guztiei, donadu eta postulante guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Berak ezetz erantzuten zidan, abertzaleek ez zutela hiltzen; alderantziz, bizitza asko salbatutakoak zirela, batez ere gorriek garbitu nahi zituzten apaiz eta erlijiosoenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 413. orr.

Orduan ailegatu ziren mundua zabaltzen ari ziren deskubritzaileak, eta erlijiosoak, eta zientzialariak, eta militarrak, eta kolonoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Edonon eta edozein erlijioso nahiz sekularren aurrean zelarik, bere barrena harrokeria, handiuste edo beste grina txar batera tentatua sentitzen zuenean, berehala argi eta garbi aitortzen zuen haien aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 588. orr.

Ez dugu sekula erlijiosorik honela jantzita ikusi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

Eta zer obedientzia mespretxatzen duen erlijiosoa baino etsigarriagorik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 375. orr.

Erlijiosoak santutasun-ispilu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Garai hartan, erlijiosoek ez zuten EAJn afiliatzerik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Zorionekoa Jaunaren hitz eta egintza guztiz santuak bere zorion eta poz bakar dituen erlijiosoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Nik ere erlijiosoen ikastetxe batean ikasi nuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.

• 5 (izenondo eta izenlagunekin) iz

Txinako Gobernuak bost erlijioso tibetar espetxeratu ditu, Olinpiar Jokoen antolakuntza kritikatzeagatik.  Berria - Kirola   2006-02-08

Nobizio hura bere erabaki zintzoan sendotua geratu zen eta, Ordenan iraunez, erlijioso santu izatera iritsi zen. Maitasun berezia zien hegatxabal txoriei, erlijioso zintzoa irudikatzen zutelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.

Gizon hura, bere xalotasun eta bihotz garbiagatik, erlijioso ona izango zela iruditzen zitzaiolako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 673. orr.

Haur hori, aurrerago, Jainkoaren grazian eta San Frantziskorenganako debozioan gero eta gehiago hazten joan zen, eta Ordenan erlijioso ospetsu izatera iritsi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

Marshallen arabera, ordea, «ezinezkoa da» erlijioso homosexualak zeintzuk diren jakitea, hala izanda ere «ez baitute onartuko».  Berria - Gaiak   2004-02-21

Jakin zuen horren berri lehen hizpide izan dugun erlijioso jakintsu hark, behinola Frantziskorekin Idazki Santuaz jardun zuenak, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Irakiar erlijiosoen ordezkari batzuk mendietara joan ziren gure jeneralarekin biltzera, opari batekin: urrezko koran bat, Saddam Hussein-en agenteek TNTz betea, erlijiosoek ezer jakin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 47. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa)

Gizon hauek, erlijioso-abitua hartu zutenean, ez ziren giza izaera berriaz jantzi, baizik giza izaera zaharra estali besterik ez zuten egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Aukeratu duzuen erlijioso-bizitza oso goikoa da, gizakiaren eta bere ahalmenen gainetik dago, eta antzinakoen santutasuna distira handiagoz edertzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

Anaia batek bi alaba zituen monasterioan, erlijioso-biziera bikaina zeramatenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 408. orr.

Eta handik aurrera, ez zaio zilegi izango beste erlijioso-elkarte batera igarotzea, ezta obedientziatik kanpo hara-hona ibiltzea ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

· Edozein dela giza izaera, sexua, maila; nahiz apaiz, erlijioso-erlijiosa izan, eta berdin sekularra izanik ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintari erlijioso (6); al sadr erlijioso (3); alderdi erlijioso (15); alderdi erlijioso nazionalak (6); alderdi erlijioso nazionaleko (4); beste erlijioso (3); bi buruzagi erlijioso (3); buru erlijioso (3); buruzagi erlijioso (51); buruzagi erlijioso musulman (3); buruzagi erlijioso nagusiek (3); buruzagi erlijioso sunita (6); buruzagi erlijioso xiita (3); buruzagi erlijioso xiitak (5); buruzagi erlijioso xiitaren (7); erakunde erlijioso (6); erlijioso bat (12); erlijioso batean (4); erlijioso batek (9); erlijioso bateko (4); erlijioso baten (3); erlijioso bizitza (4); erlijioso bizitzaren (4); erlijioso edo (8); erlijioso eta (33); erlijioso eta beste (3); erlijioso gisa (4); erlijioso guztiak (6); erlijioso musulman (4); erlijioso nagusiek (3); erlijioso nahiz (5); erlijioso nazionalak (6); erlijioso nazionaleko (4); erlijioso ona (3); erlijioso sunita (7); erlijioso sunita hil (3); erlijioso suniten (3); erlijioso xiita (6); erlijioso xiitak (6); erlijioso xiitaren (9); erlijioso zein (3); eta buruzagi erlijioso (3); eta erlijioso (17); familia erlijioso (3); familia erlijioso eta (3); izeneko erlijioso (3); obra erlijioso (3); ordezkari erlijioso (3); politiko eta erlijioso (4); sadr buruzagi erlijioso (12); sadr erlijioso (3); sinesmen erlijioso (3); talde erlijioso (3); tradizio erlijioso (3); zeremonia erlijioso (4)

agintari erlijiosoek (5); beste erlijiosoei (3); beste erlijiosoei baino (3); bizitza erlijiosoaren (3); buruzagi erlijiosoak (7); buruzagi erlijiosoaren (3); den erlijiosoa (3); dituen erlijiosoa (3); erlijiosoa da (7); erlijiosoa ere (3); erlijiosoa eta (15); erlijiosoa ez (5); erlijiosoak ere (7); erlijiosoak eta (8); erlijiosoak ez (4); erlijiosoei baino (4); erlijiosoen arteko (6); eta erlijiosoa (18); eta erlijiosoak (13); eta erlijiosoekin (3); eta erlijiosoen (4); eta erlijiosotik (3); fundazio erlijiosoen (4); ikastetxe erlijiosoetan (4); kantu erlijiosoak (3); komunitate erlijiosoen (3); musika erlijiosoa (6); oso erlijiosoa (4); politikoa eta erlijiosoa (3); talde erlijiosoen (3); talde erlijiosoen arteko (3); xiita erlijiosoek (3); xiita erlijiosoen (6); zibiko erlijiosoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus