Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eroetxe (107 agerraldi, 45 liburu eta 12 artikulutan; orobat ero-etxe 10 agerraldi, 6 liburutan) iz zoroan zaintzeko etxea. ik zoroetxe.

Eroetxeko zuzendariek eta emakume zaintzaileek neska gaixoei arropa eta jana ebasten zizkieten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Bere historia etengabe errepikatzeagatik edo, gaixotzen hasi zen Edgar, eta horrexegatik sartu zuen Marchepiedek eroetxe batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.

Errusiar funtzionarioak beldur ziren istiluak sortuko ote zituen, eta eroetxera bidali zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Gein eroetxera eraman zuten eta bere egauzak errematean salduak izan ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 54. orr.

Inori kontatuko banio, eroetxean sartzeko moduan nagoela pentsatuko luke.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 116. orr.

Artean ez genekien jadanik eroetxean zegoenik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Ez dut Juanek bezala eroetxean bukatu nahi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 173. orr.

Gauzak ondo zeuden zeuden horretan: idazlea bere zerraldoan eta hiltzailea eroetxean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Eroetxe batetik ihes egin nuenetik bizi naiz kalean!  Berria - Kultura   2006-01-17

Begira piztien gizona, eroetxetik irtenda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Eroetxean hil zen neska errusiar baten pasaportea lortu zuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 27. orr.

Egoera ezin tamalgarriagoan topatu zuten eta, kontatuaren arabera, eroetxea baino areago infernua zirudien leku lohi eta beldurgarri batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 124. orr.

Sarri askotan autonomia faltarekin lotu izan dira guztiz buruko gaitzak, eroetxeekin.  Berria - Harian   2005-07-03

Batzuetan pentsatzen dut Alemania eroetxe bihurtu dela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.

Gogoan hartzen du bertan Benito Pérez Galdós-ek XIX. mende bukaeran Madrileko eroetxe eredugarri delakoaz idatzi zuena: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 14. orr.

Donatien Sade, Sadeko Markesa, Parisen jaio zen 1740an, feudoa Proventzan zuen familia noble batean, eta Charentongo kartzela-eroetxean hil 1814an.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eroetxe batean (10); eroetxe batetik (4); eroetxea da (4); eroetxea da hau (3); eroetxean hil (5); eroetxean hil zen (3); eroetxera eraman (3); eroetxetik atera (5); eroetxetik atera berri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus