Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dakit oso ongi balioak zer diren, nondik etortzen diren, nora joaten diren, ez zeinentzako eta zertarako diren inportanteak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.
Balio denak erlatiboak direla esanez, inork ez du esaten edozer gauzak berdin diola. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.
Balioak ugariak dira, alabaina desberdinak beren artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.
Horrela, "balioak galdu dira" edo "gazteek ez dituzte ezagutzen balioak" esanez, gizartea estu-estu lotzen zuen "betiko" ordena zahar hura galdu egin dela, deitoratzen da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.
Nork erabaki beharko lituzke eskola publikoetan nahiz pribatuetan irakatsi beharreko balioak? Berria - Gaiak 2004-02-18
Heriotza ez dator bat gizarte honetako balioekin. Berria - Gaiak 2004-06-09
Esanahia, balio gisa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.
Unibertsitateak beste balio batzuk ditu, hain epe laburrekoak ez direnak eta luzera begira daudenak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.
Oso urruti nengoen balio haietatik eta, gainera, gorrotagarria gertatzen zitzaidan erlijio katolikoak historiaren prozesuan jokatu zuen paper erreakzionarioa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 68. orr.
Sexualitatea balio horien erdi-erdian dago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.
Oparia eskaini duenak opariko haragitik hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango, eta haren oparia balio gabe geldituko litzateke. Elizen arteko biblia Lb 7,18
Biziaren balioa. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 42. orr.
Horien guzien helburua: euskararen balioa gure kulturan, gure bizian, erakustea, gorestea. Herria 2001-11-08
Mirenek gora begiratzen zuen, ez zen lanpostu duin batekin konformatzen, ez horixe, bere balioaz jabetzen baitzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.
Horra hor andereño xarmangarri bat, eta inoiz baino hobeki sumatzen dut harengan zure ontasunen balioa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.
Bat-bateko bertsoaren balioa ukatzea baldin bada kontua, Matias Mujika dugu txapeldun. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 136. orr.
Kuhnen liburuaren balioa gaur egun hiru eremutan bana daiteke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.
Gorputzeko nahiz etxeetako garbitasunari ere behar duen balioa eman zaionean.Sintagma batean kokaturik, termino batek aurrean zein atzean doanarekin -edo aldi berean biekin- buruz buru dagoelako hartzen du bere balioa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.
Epistemologian, teoria eta ekintza, ezagutza eta balioak nahastuz joan dira; eta ontologian, subjektua eta objektua gero eta hurbilagoak dira, beren berezitasunak galtzeke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.
Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du. Elizen arteko biblia Mt 23,16
Zihauren artean egin baduzue izendatze hori, ez diot den gutieneko baliorik ezagutzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.
Lehen hurbilketa honek balio handia du gaia argitzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.
Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da. Elizen arteko biblia 1 P 2,7
Balio berriak behar genituen guk, modernoak, gure garaiari egokituak, gure nortasuna eraikitzen lagunduko zigutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.
Horrek adierazten diguna da autoreak diru zikina hartzen duela lotsagarriro pertsonaren balio garbien neurri gisa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Legezko konponbideren bat bilatu beharko litzateke... konpromiso idatzi bat, legezko balioa izango duen idazki bat. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.
Balio paregabeko idazki-bildumaren aurrean gaude. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.
Liburuetan Jaunaren Hitza bilatu behar dela irakasten zuen eta ez balio materiala, espirituaren eraikuntza eta ez apaintasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 319. orr.
Jasotako eta oinarrizko ikasketetan landutako balio moral kristau eta frantses abertzaleen kutsua. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.
Ez zuen balio ofizialik, titulazio hori ez baitzen existitzen Ministerioaren titulu zerrenda ofizialean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 236. orr.
Balio magikoa duten objektuak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 156. orr.
Hitzak balio jakin bat du, eta horren araberakoa da denotatzen edo adierazten duena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.
Balio absolutuen teoria goitik behera botako diozu, baina gorde zaitez orduan zaplastadatik, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
Paper idatziari errespetua izaten zaio, eta mundu guztiak daki idazlearentzat balio subjektibo handikoa izan daitekeela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Giza sentimenduak gero eta balio hutsalagokoak ziren berarentzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.
Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik. Elizen arteko biblia Erm 13,11
Harribitxi bat; balio literario jakinez gain, mundu zahar baten osoko erakusketa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.
Hitz honen irudiak, beraz, balio ideografikoa hartzen du guretzat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.
Egin diren esperimentuetan aiseago atzematen, ezagutzen eta izendatzen da, aiseago lotzen da balio semantikoekin, estetikoekin eta emoziozkoekin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.
Hori oso ondo ikusten da, balio konkretu batzuen zer erabilera egiten den begiratuta: tolerantziarena, adibidez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.
Nofuturek berebiziko balioa izan behar zuen, nolanahi ere, Arkakuso Merkatuko morroi haiek handik sei hilabetera haren bila jarraitu eta hura berreskuratzera etorriak izateko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.
Adiskide zintzoak ez du preziorik, balio neurtezina du. Elizen arteko biblia Si 6,15
Ikusten badugu balioek elkar ukatzen dutela, edo kultura bateko balio-sistemak beste batekoa ukatzen duela. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.
Bertsolariak eta entzuleek partekatzen dituzten balio eta erreferentzien multzo hori, aldakorra da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.
Hain zuzen ere, zenbait gizarte-zientzialarirentzat, positibistentzat, gizarte-zientzietan ez da balio-iritzirik eman behar, eta erabateko neutraltasuna lortu behar da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.
Justifikatu gabeko balio-judizioak ahal bezala ekidin behar dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.
Badira beste sinbolismo asko ere, baina ez dute guztiek horien balio-eremu berbera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.
Ez al dizkigute botere-klaseek beren balio-taulak inposatzen gaurko gerrarien gizarte moderno honetan? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.
Letra larriz idazten den Artetik urrun, balio-arauen eskalan oso apal, at ia, merke saltzeko egindako purtzileria haietan enplegatzen zuen bere sormena. «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.
Antitetikoak eta elkarren etsai ote dira espiritu- eta gizarte-balioak? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.
Argazkia izadiaren arrasto bat baizik ez da, zeren kolore-balio oro, eta baita espazio-sakontasuna ere, (mekanikoki) egitura formal bihurtzea baita. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.
Irudien emozio-balioa, berriz, oso gutxi aztertzen da, eta estetikaren alorrean geratzen da ia beti. komunikazio-balioa lehenesten dion korrontea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.
Lehen lana ez da, jada, izango bera interpretatzea, ezta ebaztea ere ea egia dioen edo zein den bere adierazpen balioa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.
Eleberriaren literatur balioa ukatzen dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.
Pozik ekingo lioke hain kultur balio handia duen lana argitaratzeari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.
Figura "gastatuek", klixe bihurtuek, eguneroko hizkuntzan sartzeko joera izaten dute, beren figura-balioa galdurik. hango inguruen turismo-balioen propaganda egin dezaten. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.
Baina zein da perpaus oso baten erreferentzia? Horren egia-balioa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.
Gure seinaleeri giza-balioa eman behar zaiote, eta gure elkarrekilako bizitzeari buruz gidatu, gure libertatea hobeki balia dezagun. Herria 2003-12-25
Errepide-mapa bat, irudizko postal bat, jokorako karta bat, banka-txartel bat, irudiak dira denak, baina ez dute informazio-balio berbera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.
Sinbolo-balioa: irudi sinbolikoa gauza abstraktuak irudikatzen dituena da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.
Zeinu-balioa: Arnheimen iritzian, dagokion edukiaren ezaugarriak ikusteko moduan islatzen ez dituenean balio du irudi batek ikur gisa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.
Irudikapen-balioa: adierazpenezko irudiak gauza konkretuak irudikatzen ditu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.
Segur aski oso ondo ikasi dituzte publizitate horretan agertzen ziren tratu txarra ahalbidetzen duten genero-balioak. Berria - Euskal Herria 2006-01-25
Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Argi-intentsitatearen araberakoa da maiztasun kritiko horren balioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Neska gazte batek lortu zuen lehenik emaitza orokor bat, ez berretzailearen balio baterako soilik, mota bateko zenbaki lehenen kategoria oso baterako baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.
1981/82 ikasturtean 32.423 ikasle eta 1.741 irakasle zeuden (irakasleko 18'6 ikasle) eta joan den hamarkadaren azken urtetara arte, balio horren inguruan mantendu da zatidura hori. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.
Inoiz baino argiago ageri da desberdinak -beste edozein espezietako arrak eta emeak bezala-, baina baliokideak garena, hau da, balio bera daukaguna. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 53. orr.
Algarrobaren leka barruko garaua arabiar farmazialarien pisuetan azaltzen da, eta lau garagar aleren balioa du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.
Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta; hau da: letra eta numero gizenez idaztea pertsona baten izana, balioa eta prezioa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Aldea zirkuluaren diametroa bider 8/9 zuen karratu bat hartzea proposatu zuen; hurbileko balio bat baizik ez zen hori. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.
Ez da Europako balio apalera ere iristen, Europar Batasuneko enpresek BPGren %1'26 gastatzen baitute IG sustatzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 134. orr.
Lehenik, bihotz-maiztasuna asko igotzen da, minutuko 180 edo 200 taupadaraino, balio normala halako hiru gutxi gorabehera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.
Horretarako berdin dio zeintzuk diren luminantzia horien balio absolutuak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Prebiotikoen antzera, probiotikoek ere badute balio nutritibo bat. Berria - Gaiak 2004-08-29
Funtzio batek tarte batean duen aldaketa ezagutzea erraza da; baina aldagaiaren balio jakin batena ezagutzea? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 363. orr.
Balio sinple ezagun batzuetatik abiatuta, taula trigonometrikoak behar bezala osatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.
Zenbat eta gorago egon gizartean, orduan eta balio handiagoa; eskala hierarkikoan gora egin beharra dago, arrakasta izan nahi ezkero bizitzan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.
Frantziskok oso gogoko du hitz eta esapideen balio etimologikoa argitara ekartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.
Tratatu honetan balio anitzeko hitzez ari garenean gure xedea ez da berba horren adiera guztiak agortzea [...]: geure helbururako behar ditugun adierak aipatzen ditugu soilki, besterik ez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.
Herri kontsultak ez lukeela «balio juridikorik» izanen, baina bai, ordea, «politikoa». Berria - Harian 2005-01-14
Izan zaitezte bihotzeko begiekin bakarrik ikusten diren oinarrizko balioen lekuko. Berria - Gaiak 2004-08-17
Hala ere, et juntagailua ez da beti kopulatibo hutsa, bestelako balioak ere baditu: esateko, balio adbersatiboa, esaldiak batzen dituenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.
Aurkitzen duen atomo bakoitzaren balio positibo zein negatiboak eta haien konbinazioen zer-nolakoak gizaki zehatzaren zerbitzura katalogatzeko saio etengabean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.
Gure gizartean egon daitezkeen gizon eta emakumezkoen arteko desberdintasun agerikoak (balio-eskaletan gerta daitezkeenak esate baterako). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.
Kaltegilea jatorriz zorduna da: aurreneko giza jarduera trukea eta salerosketa izan baitzen, gizakiak bere burua balio-emaile, tasatzaile eta tratularitzat zuen harro, ordaingarri bilakatzen zuen guztia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.
Iraganean bizitzeari halako garrantzia eta indarra emateak nolabaiteko pobretzea eta balio-galtzea ekarri dizkio hemen-eta-orainari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.
Hotsa irristaritzat hartzen da, formanteen maiztasun-balioak eten gabe aldatzen direnean denboran zehar, eta bokaltzat, formanteak egonkor direnean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.
Grisaren eskalako ñabardura-balioen arabera baizik ez zitzakeela sailka. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Balioa hogoi Euro. Herria 2004-04-08
Nazioarteko merkataritzan, herrialde bakoitzeko diruaren balioa munduko gainerako herrialdeetako diruen balioaren aldean adierazi behar da, hau da, truke-tasa izenekoak definitu behar dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.
Yuanaren balioa ez bada handitzen Txinako inportazioei %27,5eko zerga ezartzea proposatu dute AEBetako bi senatarik. Berria - Ekonomia 2006-04-23
Kreditu berriak, 22.000 milioi dolarreko balioaz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Adierazi zuenez bere liburutegian uzten zituen, 35.500$00tako ustezko balioarekin, zoritxarreko hondamendi haren gaineko 23 liburu, 146 egunkari zati gordetzen zituen karpeta bat eta gudu-zelaian bertan egindako 4 erreportaje liburu. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.
Dolarrak %30eko balioa galdu zuen markoari buruz, eta %36ra yenari buruz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.
Nazioarteko merkatuan, eta edozein lan egunetan, batez beste 1,5 bilioi dolarreko balioa duten dibisak aldatzen dira eskuz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.
Markoaren balioaren gehitzeak, bestalde, Bundesbank-en politikaren inflazioaren kontrako joera indartzen zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.
Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.
Urtebetean kobrearen balioa bikoiztea eragin dute. Berria - Harian 2006-04-19
Ingalaterrak esportazioen balioaren maila handiago batez orekatuko du bere truke-baldintzen beheratzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Merkataritza mota hori, garraioaren kostuak ikaragarrizkoak ziren garai batean, ondasun horien aleko balioa oso handia zelako zabaldu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
BPGaren balioak ez digu kasuan kasuko herrialdeko herritarren artean errenta banatzen den moduari buruzko ezer adierazten. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.
Balioei dagokionez, haien bilakaera desberdinak dira inbertsiogileen zalantzen erakusle. Berria - Ekonomia 2004-03-25
Balio gordin batetik balio garbi batera igarotzean, produkzio prozesuan gastatzen den kapital-stockaren zatia hartzen da kontuan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.
Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea eta balio erantsi materiagabea duten informazioaren industriak ugaltzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Gai horiei balio merkantil bat eman beharko zaie eta merkatuan sartu, bai zergen bidez bai saleros daitezkeen kutsadura baimenen bidez. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.
Bilete horien balio numerarioa izugarria balitz akzioen balio numerario izugarriari erantzuteko (horra Law-en Sistema), orduan zera gertatuko litzateke: akzio eta bilete horiek ezereztu egingo liratekeela sortu bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.
Zer maitaturik ez daukan Euskalgintzak, bere produkzio eta fakturaziotik bizi den Euskalgintzak, euskara saltzeko dauka, hain zuzen ere: merkatuan balio erantsi gisa saltzeko, berek diotenez; atxikimendu deklaratu eta fakturatu bat da euskararen balio erantzia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.
Mundu egipziako, babiloniko, siriako eta helenikoan metal preziatuen erabilera balio-neurri gisa, egoki pisa zitezkeen barra-unitateetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.
Erabilerak makinerian, ekipoan edota beste kapital-ondasunen batean eragiten duen balio galera. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.
Merkataritza trukearen aukeran -ekonomilariek balio-katea deitzen dioten horretan- sartzen denak onera egiten du, kanpoan geratzen denak berriz txarrera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.
Metalezko balio-unitate horien gaia gobernuen monopolio bihurtzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.
Japoniako nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte garrantzitsu bat, 1985 ondoren, yenaren balio-igoeraren ondorio bide da, bai dolarrari buruz, bai europar diruei buruz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.
Elastikotasunaren balioa bat bada, Portugalek, balio-gastu berarekin, oihal kopuru handiagoa eskuratuko du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Munduan zehar lanak dituen ordain desberdinen ondorioz sortzen diren balio-transferentziak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat, hau da, truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara. Barne Produktu Gordina herrialde jakin batean bertako nahiz atzerriko produkzio faktoreek ekoitziriko ondasun eta zerbitzuen merkatu balioa da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.
Markoak oso goizetik izan zuen, bada, koadroaren merkatu-balio hori agerian adierazteko eginkizuna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.
Paperaren ordain-balioa jaitsi egin zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Nor ikusi dudan kontatu diot Mikeli, 22.000 euro balio dituen furgona batean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 21. orr.
Amerikar dolar batek bi errublo balio zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.
Rupiak, berriz, lau bat pezeta balio ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 27. orr.
Gure droga txokolatea zuan, garai hartan mila pezeta balio zuten talegoak, xapal-xapalak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.
Ehiza-zakur batek, ona bada, mila euro baino askoz gehiago balio lezake. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.
Orain, aldiz, joan-etorriak 1.000 dolar balio du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.
Bere eskuek milioi bat dolar balio zutela. Bi piramidek, bi hileta-mezek, bakar batek baino bi aldiz gehiago balio dute. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.
Maiz joaten naiz Arkakuso Merkatura, eta ondotxo dakit zenbat balio duten halako liburuek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 380. orr.
Oso garesti ez zen batek zenbat balio ote zuen galdetzeko eskaera egin zidan gajoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.
Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino! Elizen arteko biblia Lk 12,24
Ikuskari baten bidez erakutsi zion zenbat balio zuten Frantziskoren egintzek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.
Adiskidetasunak asko balio dik, egiozue estimazioa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.
Abuztuko beroak asko balio dio zahar eskastuari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.
Bai motel, urreak adina balio dik horrelako emakume batek denda batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da Berez, ez zuten zenbait ekuazio partikularretarako baizik balio. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.
Itsasoa gehiegi mugitzen zenean, mugitu egiten zen itsasorratza ere, eta ez zuen, orduan, ezertarako balio izaten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Hortik aurrera gure gizarteari ahozko kulturak ez dio balio izango bere burua ezagutzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 289. orr.
Baina hauek mailakaturik joanen dira, batak bestea prestatzeko balioko du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.
Tira, esadazu, zertarako balio dute? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Iragazi, egosi minutu batzuetan, eta, gorritzean, kotoia tindatzeko balio zizun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Errusiako gurdizainak beren sen onaz baliatzen dira ikusmenak ezertarako balio ez dienean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.
Deus ez da gelditzen, oroitzea balio ez duen deus. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 153. orr.
Deus ez da gelditzen, oroitzea balio ez duen deus. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 153. orr.
Egunaren egunerokotasunari nortasuna emateko balio lezakeen paper gaineko izkribua erditzea, zerbait sortzea egunez egun, gauez gau. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 7. orr.
Lanak izango ditut igoal, baina saiatzeak berak ere balio du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.
Ez dakit aipatzeak balio duenentz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.
· Ikusmenaren mekanismo batzuk agerian jartzeko balio behar zuen aztergai guztiz interesgarria zelakoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.
adierazteko balio (13); adina balio (27); ainitz balio (10); argitzeko balio (12); asko balio (47); asko balio du (16); askorik balio (14); askotarako balio (14); askoz gehiago balio (8); ateratzeko balio (8); aurre egiteko balio (9); azaltzeko balio (8)
baina balio (20); baina zertarako balio (9); baino balio ez (9); baino balio handiagoa (8); baino gehiago balio (81); baino gutxiago balio (11); bakarrik balio (38); bakarrik balio du (8)
balio absolutu (11); balio absolutuak (8); balio absolutuen (8); balio anitzeko (25); balio badu (33); balio baitu (36); balio bat (41); balio batzuk (24); balio behar (79); balio behar du (24); balio behar duela (14); balio beharko (20); balio bera (34); balio berbera (8); balio berezia (12); balio bezala (265); balio dezake (42); balio dezakeela (32); balio dezakeen (12); balio dezakete (12); balio die (10); balio digu (27); balio digute (9); balio dik (19); balio dio (18); balio dit (15); balio ditu (34); balio dizu (8); balio du (576); balio du horrek (8); balio duela (133); balio duelako (9); balio duen (195); balio duena (69); balio duenak (9); balio duenik (15); balio dut (8); balio dute (145); balio dutela (48); balio duten (97); balio dutenak (25)
balio edo (15); balio erantsi (28); balio erantsia (20); balio erantsiaren (20); balio erantsiaren gaineko (11); balio eta (74); balio ez duela (10); balio ez duen (30); balio ez duena (12); balio ez dutela (8); balio ez duten (20); balio ez zuen (10); balio ez zuten (8); balio gabe (20); balio gabeko (9); balio gehiago (13); balio handia (42); balio handia du (14); balio handiagoa (22); balio handiko (61); balio handikoa (23); balio handikoak (14); balio handirik (13); balio hori (16); balio horiek (29)
balio izan (470); balio izan dio (16); balio izan dit (8); balio izan du (51); balio izan duela (21); balio izan dute (17); balio izan duten (18); balio izan zidan (10); balio izan zion (22); balio izan zuen (63); balio izan zuten (19); balio izanen (12); balio izango (78); balio izango du (14); balio izatea (17); balio izaten (30); balio jakin (8); balio lezake (20); balio luke (14); balio merkatuen (9)
balio ofiziala (10); balio ote (23); balio ote zuen (9); balio sinboliko (9); balio sinbolikoa (11); balio sistema (25)
balio zezakeen (21); balio zituen (17); balio zuela (44); balio zuen (174); balio zuena (22); balio zutela (13); balio zuten (45); balio zutenak (9)
bat balio (22); batek balio (11); batere balio (16); berak balio (10); berdin balio (58); berdin balio du (17); berdin berdin balio (8); bere balio (24); bereizteko balio (16); beren balio (10); berresteko balio (8); beste balio (32); beti balio (8); bezala balio (12); bi balio (8)
da balio (26); da balio duena (12); denak balio du (8); deus balio (35); deusetarako balio (15); dolar balio (35); dolar balio zituen (8); dolarraren balio (11)
edo balio (15); egin balio (14); egin balio bezala (8); egin izan balio (15); egingo balio (15); egingo balio bezala (8); egiteko balio (64); eman balio (17); eman balio bezala (12); eman izan balio (17); emango balio (33); emango balio bezala (16); emateko balio (30); erdia balio (8); euro balio (80); euro balio ditu (13); euro balio du (29); euro balio zuen (14); euro inguru balio (11); ez baitu balio (15); ez balio bezala (25); ez digu balio (10); ez dik balio (16); ez du balio (244); ez duela balio (69); ez dute balio (77); ez dutela balio (30); ez zuela balio (22); ez zuen balio (37); ez zuten balio (12); ezagutzeko balio (12); ezartzeko balio (14); ezartzeko balio izan (14); ezer balio (24); ezer gutxirako balio (37); ezertarako balio (311); ezertarako balio ez (48); ezertarako balio izan (44); ezertarako balio izango (9)
fitsik balio (8)
gainditzeko balio (8); gehiago balio (145); gehiago balio du (39); gehiago balio duela (17); gehiago balio dute (10); gehiago balio dutela (8); gisa balio (29); guti balio (10); gutxi balio (22); gutxiago balio (23); gutxirako balio (41); gutxirako balio du (9); gutxirako balio izan (19); guztiek balio (10); guztietarako balio (8)
hainbat balio (12); hainbeste balio (8); hartzeko balio (16); hartzeko balio izan (8); hobetzeko balio (9); honen balio (8); horretarako balio (23)
ikasteko balio (13); indartzeko balio (15); inguru balio (12); inolako balio (10); izateko balio (10)
jartzeko balio (13)
konpainia ezartzeko balio (13); konpontzeko balio (11)
libera balio (8); lortzeko balio (8)
milioi euro balio (11); modura balio (8)
oso balio (9)
pezeta balio (9)
saihesteko balio (8); soilik balio (19); sortzeko balio (13
urrea balio (16); utziko balio (8)
zein balio (8); zenbat balio (60); zenbat balio du (15); zenbat balio duen (23); zer balio (83); zer balio du (22); zer balio duen (11); zerbait balio (13); zerbaiterako balio (19); zerbaitetarako balio (31); zerbaitetarako balio izan (9); zertarako balio (123); zertarako balio du (34); zertarako balio duen (12); zertarako balio dute (11); zertarako balio zuen (10); zinez balio (10); zuela balio (22); zuen balio (46); zuen balio izan (10); zuen ezertarako balio (23); zuten balio (14); zuten ezertarako balio (8)
balioa azpimarratu (16); balioa dauka (9); balioa du (34); balioa duela (9); balioa dute (10); balioa duten (14); balioa eman (20); balioa ematen (19); balioa erakusteko (8); balioa erakutsi (11); balioa eta (27); balioa galdu (9); balioa galtzen (9); balioa izan (19); balioa izango (16); balioa zalantzan (8); baten balioa (28); benetako balioa (17); bere balioa (62); beren balioa (14); berezko balioa (8); diruaren balioa (17); dolarraren balioa (8); dolarreko balioa (13); duen balioa (22); egia balioa (8); eta balioa (22); euroaren balioa (9); euroko balioa (25); inguruko balioa (9); lanaren balioa (10); milioi euroko balioa (12); nire balioa (8); urrearen balioa (14)
balioak eta (12)
balioaz eta (9)
eta balioen (10)
balioko digu (11); balioko dio (8); balioko dizu (9); balioko du (155); balioko duela (41); balioko duela uste (8); balioko duen (27); balioko duena (12); balioko dute (33); balioko duten (8); balioko luke (23); balioko lukeen (10); balioko ote (9); balioko zuela (11); balioko zuen (18); du balioko (11); du ezertarako balioko (9); dute balioko (9); egiteko balioko (13); ere balioko (32); ere balioko du (14); euro balioko (21); ez du balioko (11); ez dute balioko (9); ezertarako balioko (31); gehiago balioko (11); zerbaitetarako balioko (10); zertarako balioko (15)
baliorik ematen (9); baliorik ez (45); baliorik ez duela (12); baliorik gabe (48); baliorik gabe utzi (12); baliorik gabeko (22); baliorik handiena (16); baliorik handienera (8); baliorik izan (10); baliorik izango (9); ez du baliorik (15); ez dute baliorik (11); inoizko baliorik (13); inolako baliorik (22)