Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

balore 1 iz zerbait edo norbait aintzat hartzekoa bihurtzen duen tasuna edo tasun multzoa; gizartearentzat aintzat hartzekoa den gauza. ik balio.

Eta liburuan zehar hain xuxen balore horiek ditugu aurkitzen: maitasuna, fidantzia, eskubideak, barkamena, elkarlana...  Herria   2005-12-08

Nik maiteago ditut beste balore batzuk: justizia, askatasuna, adiskidantza, goxotasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 201. orr.

Aszetismoa, puritanismoa, lana, nekea, sakrifizioa eta horrelako baloreetan oinarritutako moral berri bat proposatuko du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Nahitaezkoa da gure pentsaera, gure baloreak, gure bizimodua eta gure kontsumo-portaerak aldatzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

Ez da liburuan euskalduntasunaz edo baloreez inongo diskurtso hanpaturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Baloreen erpinean baliagarritasuna jarririk, erpina lortzeak berak du munta eta ez aldapan gora zapaldu behar izan ditugun bidaideenganako arretak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 71. orr.

Kooperatibak erruz ari dira beren printzipio eta baloreen galera pairatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Kapitalismoak (eta hitz hau panfleteroegia zaizuen irakurleoi, nahi baduzue 'gure ekonomiaren garapenak' idatziko dut) hondatu du koherentziaren balorea gure artean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

Desberdintasunak aztertzerakoan lekuan lekuko balore eta kultura aldeen eragina aztertu izan da, hasi Max Weber-ek 1904an argitaratu zuen Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua obra handiarekin, eta geroago beste hainbat autoreren lanekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Haur eta gazte literatura baloreak sartzeko tresnatzat erabili al daiteke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 428. orr.

Ez noa halako ameskeriei balore edo baliotasun txikienik ere onartzera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Ezin uka nitzake bere lanaren balioa eta balorea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eraso terroristaren mehatxupean bizi diren alderdietako hainbat kide ere hantxe zeuden, manifestazioan -gutxi, baina zein ahalegin ederra beren aldetik, zein balio eta balore handikoa!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Lana balore sakratua da, lana eta lanaren bidez erdiets ditekeen dirua.  Berria - Kultura   2004-05-26

Familia, aberria, jabetza eskubidea, balore sakratuenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Niretzako balorerik handiena askatasuna da eta askatasun hori lortzeko, intsumisioa praktikatu dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

-Bizitza ez dun balore absolutu bat, Marta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.

Nik aldaketa hau nazionalista dela esango nuke, gure nortasuna galdu genuen egoera batetik baikatoz, gure balore nazionalak, autoktonoak, dirua, galdu egin ziren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.

Inork ez zuen batere zalantzarik haren moralari buruz, balore etiko eta kristau gorenen defendatzailea zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Erro-errotik eta gupidagabe jartzen ditu zalantzan gizarte burges garailearen balore moralak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Konstituzio europarra balore neoliberaletan oinarrituta dago.  Berria - Harian   2005-02-13

Modernitatearen balore legitimitzaileak -askatasuna, berdintasuna eta justizia- merkatu librearen jarduerarantz lerratzen ari direla ikusten dugu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Hormigoi, metal eta beiraz osatua, balore arkitektoniko handia zuen.  Berria - Mundua   2004-05-25

Sergio Sebastiani kardinala [...] harro zegoen "balore teknologikoen tranpan ez erortzeaz".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

Zuhurtzia delako benetako balorea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.

Enpresa transnazionalen jokabideak lekuan lekuko balore eta ohitura sozialen araberakoak izan beharko lukete.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.

Balore ez-materialetan oinarrituriko bizimodu sinpleagoaz mintzo da.  Berria - Harian   2006-02-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

kronologikoan jarritako gizarte-moten segidak aldi berean behetik gorako balore-ordena adierazten duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.

Balore eta ohitura aldaketek prozesu luzea behar dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Pentsalari batzuen ustez, ideia eta balore multzoak -ideologiak- oinarrizko papera du edozein giza taldetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.

Badakit edertasun oso bat dagoela zezenketei itsatsita, kultura oso bat, mitologia oso bat, balore-multzo oso bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Hain zuzen ere, berrikuste garai hauetan, antropologo eta soziologoak ere hausnarketan ari omen dira gizakiaren balore-sisteman kontsumoak duen garrantziari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte ehunaren erlaxazioa eta giza baloreen eta balore tradizionalen gainbehera sumatzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Eme-baloreekin jokatu politikan, ahularekin arduratu, bidegurutzeetan intuizioari jaramon egin.  Berria - Kultura   2006-04-25

5 neur daitekeen edo hainbat alde dituen tasuna. ik balio 5.

Gehienetako euri balore uztailekoa, 0 biribila dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

6 ekonomian, diru kopuru baten ordezko den banku billete, titulu edo zernahi dokumentu. ik balio 9; prezio.

Aditzera eman dutenez, merkatuan 55 milioi euroko balorea edukiko luke kokaina horrek guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Txeke oparo bat eman zion eta balore seguruko hainbat akzio.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.

Kutxen baloreen zaindari ere izan nahi du Norbolsak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Bereziki ezagunak, gainera, garai batean enpresa horien baloreek izan zuten hazkunde izugarriarengatik: inbertsore batek, 1990ean, azken enpresa horren 10.000 dolar erosi izan balitu, 2000. urtean 13,4 milioi dolar izango zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

Adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

Trintxa batekin baloreak eta paper garrantzizkoak zeuzkatenak ireki ditu, eta erabat hustu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.

Aurtengo lehen zortzi hilabeteetan esportazioak %8,4 egin du behera bolumenean eta %5,4 behera balorean.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire eskuetatik pasatzen diren balore-karterez, desgrabazio handiagoak lortzeko bezeroei egiten dizkiedan gomendioez, [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 120. orr.

Bidarteko enpresa horrek deliberatu du balore burtsan sartzea bere kapitalaren emendatzeko gisan.  Herria   2003-01-28

Itxura batera behintzat, salbu zegoen mundua, eta balore-merkatuak ez zuen zertan beldurtu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Google bilatzaileak gaur burtsara aterako ditu bere akzioak, AEBetako balore batzordeak baimentzen badu.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurra zoru bilakatzean merkatu balorea bilakatzen da soilik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

9 kemena, adorea.

Hura hain zuan bihotz onekoa, eta ez zian balorerik izan apaiz urdezikinari kontra egiten hasteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Ez duzu aurpegira begiratzeko balorerik?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Justu egunsentiaren aurretik egiten dute eraso, euren arrazaren trebetasunarekin; izan ere, badakite ordu horretan zurien balorea mailarik baxuenean dagoela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Balorea behar da Historia era horretan aldatzen ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

Balorea behar da gero!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

-Oraindik balorea daukak hori esateko... Zertarako huen hori?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 48. orr.

Amorrazioa aparte utzi, mesedez, euskaldun batek honelakoei aurrea ematen jakin behar du balorez eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus