Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkataritzan jardun ahal izateko, diruak prezio bat izan behar du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.
Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta; hau da: letra eta numero gizenez idaztea pertsona baten izana, balioa eta prezioa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Ahaztu al zaizue anpolaiek zer prezio egin zuten? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.
-Zein da zure azken prezioa? -esan zuen Sobakevitxek azkenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.
-Zeuk jarri prezioa -esan nuen-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.
Zuek esan zenbat kobratu nahi duzuen zerbitzuaren truke, eta ondoren ikusiko dugu prezioa adostu ahal dugun. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.
Jaki bakarra eskatu ohi zuen, eta, platera husteaz gain, gehiago nahi izaten zuen beti, baina, hori bai, prezio berean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.
Bi sektore horietan, ahalmen berriak abian jartzeak prezioen gorakada gauza iraunkortzat hartzea dakar. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Hamaiketan, prezioak beheratu eta azken salgaiak saltzen ditu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.
Espainian 2002ko urtarrilean, prezioek %0,1 egin omen zuten behera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.
Katearen zuzendariak prezioak merkarazi zizkidan eta, enpresa ez kaltetzearren, murriztu ere egin behar izan nuen neure portzentajea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.
Enpresa gotorrek, prezioak hautsiz, kalitu nahi baitzituzten ttiki guztiak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.
Prezioen beheraldiak ez du eragin bizkorgarririk izaten ia azken kontsumoan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.
Ondasunek edo zerbitzuek prezio bat dute, eta prezio horren osagaien kostuek gora egiten dutenean sortzen da kostu-inflazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.
Merkatari erromatarra [...] gai zen guztiz Mediterraneoko hirien artean zeuden prezioen aldeaz baliatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Prezio horretatik gora ingelesei ez zaie komeni portugaldar ardoa inportatzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.
Prezio doblean saldu beharko dinat! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.
Maizenik, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) bilakaerarekin neurtzen da inflazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.
Lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen Yom Kippur-eko gerraren ondoren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Hainbat merkatu espekulatibotan [...] gertaturiko aktiboen prezioen erorikoak, banku-balantzen hondamenaren handitasuna agertu dute. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
Produktuaren prezioak behera egiten badu, ceteris paribus [...] produktu horretatik erositako zenbatekoak gora egingo du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.
Ondasun baten prezioa ehuneko bat jaisten denean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
[Nazioarteko merkataritzaren] bolumeneko hazkundea erdira jaitsi zen 1998an, eta lehengaien prezioak lur jota geratu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
Oso prezio onean saldu diagu herritik eramandako guztia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.
Prezio onak egiten dituzte erromesentzat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.
Jabeek hunkiko dituzten laguntzak handiagoak izanen dira gero prezio merkean errentatuko dituztela izenpetzen baldin badute. Herria 2001-02-08
Bazkaria, prezio finkoa: 8 franko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.
Borgoinako barraskiloek prezio gehigarria dute. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.
-Prezio berezia egingo dizut, nahi baduzu -esan zuen-. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 26. orr.
Erdi Aroko Europa kristauko teologoek osatu zuten "prezio zuzen" haren bertsio gaurkotua baizik ez da prezio egonkor eta ondo ordaindu hori. Prezio errealaren nozioa, hemen, lehengaien prezio erlatiboari dagokio. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.
Lan-eskuaren prezio merkeaz baliatzeko asmoz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.
Ez zen errentagarria gertatzen aleko prezio altuak zituzten ondasunen ekoizpena.1970eko hamarraldian HPEEren prezio jasoen politikak eskaintza lehiakor bat gararazi zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.
Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia [...] etengabea izan zen aldi horretan guztian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Kalte edo irainen bat jasotzen zuenak hartu beharreko ordainari bidezko prezioa jartzen arduratu ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.
Halako faboreak kitatzeko gutieneko prezioa iturrien aipamena izaten ohi da gure lanbidean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Arrazoizko prezioa egiten zidatek egunero bazkari-afariengatik, eta tratua etxekoa bezalakoa duk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Konkurrentziak jartzen die bidezko prezioa salerosgaiei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.
Norbaitek hamarren horietatik zerbait berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du. Elizen arteko biblia Lb 27,31
Baina bakardadea ordaindutako prezioaren zati bat baizik ez da izan, prezio osoaren ehuneko hogei edo hogeita bost gehienera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.
Erromatar bakearen prezioa askatasun helenikoa galtzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Kapitalismoak pertsonaren duintasuna trukerako balio bihurtu du; hain prezio handitan lortutako askatasunak, merkatalgorako askatasun bakar eta nahi eta nahi ezkoak bilakarazi ditu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
Ez hori bakarrik: baita, prezio berean, euskarazko literatura idatzia eta euskarazko kultura bere osotasunean ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 138. orr.
Oso larria baita lortu nahi diren zenbait helburu oso garesti ateratzea, baina are larriagoa izan daiteke, prezio berean, helburu gisa jarritakoa bera ere ez lortzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.
Atsegina helburu, prezioak prezio. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.
Atetik zintzilik zegoen prezio zerrendari kasurik egiteke. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 207. orr.
Autopistaren baliatzaileak loriatzen dira prezio apaltze hunekin. Herria 2003-06-12
Nehork uste baino prezio goratze handiagoa. Herria 2001-07-26
Hemen ere arrangura batekin: Postak bost urte huntan, urtetik urtera, jasanarazten daukun prezio-emendatze gaitza. Herria 2001-04-05
Prezio-tasatzaile judu baten begiez begiratzen zien lurreko ondasunei. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.
Gaur goizean Beethovenstraat-eko prezio-finkatzailea etorri da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 284. orr.
Herrialde batek, beraz, gehiago irabaziko du trukean zenbat eta sendoagoa izan inportazio-eskariaren prezio-elastikotasuna, eta zenbat eta ahulagoa izan esportazio-eskaintzaren prezio-elastikotasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
· Indexazio-mekanismoek eragindako prezio-soldaten espiralak, inflazioaren gorakada izugarria ekarri zuen herrialde industrializatuetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Ez dira ondasun ekonomikoak; bestela esanda, merkatu-prezioa zero dute, ekonomia ortodoxoaren arabera nahi adina daudenez, ez baitira mugatu behar. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.
Legeak zerbait finkatuta utzi behar duenean, saihestu egin behar da, ahal den neurrian, diru-prezioa ezartzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.
Merkatu zoladura-prezioa baino are apalago saltzen zuten axurikia, dumping eginez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.
Estatu Batuek, beren aldetik, beren energia mendekotasuna murrizteko konpromisoa hartu zuten, petrolioaren barne-prezioa igoz horretarako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.
Arrakastaz erasokorra den zibilizazio batek ordaindu behar duen gizarte-prezioa zera da: atzerriko biktimen kultura sartzen zaiola bere bizi-lasterrean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.
Kontua da nik eta nirekin bizi den batek baino gehiagok ordenagailu bana erosi genuela erdi prezioan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 63. orr.
Gizonak esnea, arrautzak, lekariak, erosi zizkion auzoko nekazari bati, erdi prezioan, hirian azalera handiko saltokietan jaki haiek balio zutenaren aldean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 47. orr.
Txorizo eta lukainka ederrak ekartzen zizkigun bere herritik, zerria hiltzen zutenean, eta ardo beltz lodia ere bai, gero erdi prezioan saltzen zizkigunak, mauka! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.
Kanpoko garraiolariek, merkantziak portura ekarri eta etxerako bueltan, erdi prezioan betetzen dute kamioia. Berria - Ekonomia 2004-02-28
erregaiaren prezio (7); lehengaien prezio (8); merkatuko prezio (4); petrolioaren prezio (17); petrolioaren prezio garestiak (5)
; prezio altua (4); prezio apalean (4); prezio apaletan (4); prezio bera (6); prezio berean (22); prezio berezia (6); prezio berriak (5); prezio bikoitza (4); prezio egokia (5); prezio elastikotasuna (4); prezio errealen (4); prezio garestia (4); prezio garestiak (12); prezio garestiek (4); prezio hazkuntza (5); prezio igoera (14); prezio igoerak (12); prezio jaitsiera (5); prezio jakin (5); prezio merkean (5); prezio onean (39); prezio onean saldu (5); prezio politikoa (10); prezio politikorik (29); prezio politikorik ordaindu (7)
prezioak prezio (4); truke prezio (4)
aebetako petrolioaren prezioa (4); altzairuaren prezioa (4); azken prezioa (5); azukrearen prezioa (5); batez besteko prezioa (12); behi esnearen prezioa (4); diruaren prezioa (19); dolarreko prezioa (4)
egungo prezioa (4); energiaren prezioa (4); erregaiaren prezioa (18); esnearen prezioa (12); etxebizitzaren prezioa (6); etxebizitzen prezioa (6); euroko prezioa (7); ezarritako prezioa (9); ezarritako prezioa eta (5); gasaren prezioa (5); gasolinaren prezioa (9); gasolioaren prezioa (12); gauzen prezioa (4); gehienezko prezioa (5); gutxieneko prezioa (4); hasierako prezioa (4)
lehengaien prezioa (4); lurraren prezioa (5); lurren prezioa (4)
ordaindu beharreko prezioa (17); petrolio upelaren prezioa (9); petrolioaren prezioa (50)
prezioa garestia (6); prezioa gora (4); prezioa igo (16); prezioa igotzea (8); prezioa igotzen (7); prezioa izan (4); prezioa jaitsi (13); prezioa jaitsiko (4); prezioa jakin (5); prezioa jarri (5); prezioa ordaindu (10); prezioa ordaintzeko (8)
sarreraren prezioa (4); sarreren prezioa (5); tabakoaren prezioa (4); txartelen prezioa (4)
upelaren prezioa (24); uraren prezioa (8); urre beltzaren prezioa (4)
akzioen prezioak (5); egungo prezioak (7); erregaiaren prezioak (8); erregaien prezioak (6); etxebizitzen prezioak (18); garestitu ziren prezioak (5); garraioaren prezioak (5); igo dira prezioak (6); kontsumo prezioak (4); petrolio upelaren prezioak (5); petrolioaren prezioak (38)
prezioak behera (11); prezioak behera egin (6); prezioak gora egin (12); prezioak gora egiten (5); prezioak igo (14); prezioak igoko (4); prezioak igotzea (6); prezioak igotzeko (6); prezioak igotzen (4); prezioak jaisten (4); prezioak jaitsi (7); prezioak jaitsiko (5); prezioak prezio (4)
produktuen prezioak (6); tabakoaren prezioak (4); upelaren prezioak (10); zerbitzuen prezioak (4)
erdi prezioan (9); erositako prezioan (9); prezioan saldu (5); prezioan salduko (7); prezioan saltzen (10); urrearen prezioan (6); urteko prezioan (4)
diruaren prezioaren (4); esnearen prezioaren (7); petrolioaren prezioaren (30); prezioaren espekulazioa (4); prezioaren etengabeko (4); prezioaren gaineko (4); prezioaren igoera (4)
prezioek behera egin (10); prezioek beherantz (5); prezioek gora egin (11)
etxebizitzen prezioen (4); kontsumo prezioen (33); kontsumo prezioen indizea (17); kontsumo prezioen indizeak (6); kontsumo prezioen indizearen (5); lehengaien prezioen (6); petrolioaren prezioen (9)
prezioen arabera (7); prezioen bilakaera (6); prezioen egonkortasuna (16); prezioen egonkortasunaren (5); prezioen etengabeko (4); prezioen garestitzea (5); prezioen gorabeherak (4); prezioen gorakada (15); prezioen gorakadak (7); prezioen hazkuntza (4); prezioen igoera (36); prezioen igoerak (6); prezioen igoeraren (8); prezioen indizea (20); prezioen indizeak (7); prezioen indizearen (6); prezioen maila (9)
inoizko preziorik garestienera (7); preziorik garestiena (6); preziorik garestienean (5); preziorik garestienera (10); preziorik garestienera iritsi (9)
edozein preziotan (13)