Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

balioko izond balioa duena.

Ahari akasgabea eramango dio apaizari Jaunarentzat ordain-opari gisa, beste ordain-oparietarako erabilien baliokoa.  Elizen arteko biblia   Lb 5,25

Ikusi beharko da ea une horretan zerk emango duen sos-erdi gehiago Holandan, jenerotan emandako diruak ala dirutza horren balioko letra batek Holandaren gainean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Kerkorianek 661 milioi dolar balioko 7,6 milioi akzio saldu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Petrolioaren krisiek balioko trukeen egituran izan zuten eraginaren ondorioz, egonkortu egin zen ehuneko hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Balioko gauzak kontatu zizkion Romanek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.

Davidek Israelgo buruzagi guztiak bilarazi zituen Jerusalemen: leinuburuak, erregearen zerbitzura zeuden gudari-taldeen buruzagiak [...] jauregiko funtzionarioak, gudari adoretsuak eta balioko gizonak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,1

Lehen argudioa izan zen hamabi arrosaren eta bi arrosaren arteko diferentzia aritmetikoa dela, eta ez baliokoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Museoei zuzendutako dirulaguntza da Gobernu Kontseiluak onartu duen azkena, 530.000 euroko baliokoa.  Berria - Kultura   2006-03-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus