Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpikeria iz ezkutuko edo isileko egite edo jardun makurra. ik azpijoko; azpijan; azpilan.

Baina geldiro-geldiro, maltzurki, azpikeriaz, sudurra piztu zitzaion.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 28. orr.

Azpikeria agerian geratu zenean, gerra abian zen eta hildakoak hamarna milaka kontatzen ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Elizara galanki joan, baina gero azpikeriaz hiltzen dute.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 53. orr.

Velenok azpikeriaz jokatuz iletik tira egin nahi zidan, baina nik gogor estutu eta hormaren kontra bultzatu nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

-Blackhead laguna, uste dut, hiritarra naizen aldetik, udala eroskeriatik, ustelkeriatik eta azpikeriatik garbitzen lagundu behar dudala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.

Zuen betebeharrak zerrendatzen ditu, etsaiaren borroka-bide eta azpikeriak nahiz ahuleziak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 71. orr.

Zertarako erantzun ze ordu den galdetuko dizunari, zertarako lagundu eroritako agureari zutitzen, zertarako azaldu inori estaziora nola heldu, azpikeria bat izan daiteke, tranpa bat, Tome Coca Cola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 423. orr.

Gainera, azpikeriak eta trapukeriak erabiliz guretarrak bota berriak zituzten udaletxetik, eta etsaiarentzat kristoren mauka izango zen istilu haren berri zabaldu izan balitz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 102. orr.

Amarru eta azpikerietan iaioa, eta zalantzarik gabe gezurtia ere bai, edonongo nekazariak bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Maitale sutsu eta irudimen handikoek irentsi egiten dute ahoan isuritako hazia, eta horrela samurki gozatzen dute elkarren likore zoragarri horiek barneratzeak emandako atsegin likitsaz, isurkin horiek ohiko helmugetatik azpikeriaz desbideratu ondoren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Eta buruzagien artean antzematen nuen hanka-traben eta azpikerien ziztrinkeriak azkartu egiten zuen ene mesfidantza hazkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpikeria salatu (3)

azpikeriaren bat (3)

azpikeriaz eta ankerkeriaz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus