Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpilan iz azpijokoa, inoren aurkako jardun isilekoa.

Nire aurka marmarrean eta azpilanean ari dira etengabe etsaiak.  Elizen arteko biblia   Nk 3,62

Joan den urtean, nor ari ote zitzaion sutara bulkatzeko azpilanean?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.

Hark ere alaba ikusi nahi izan zuen, eta haren harridurak goia jo zuen Budurrek azpilanetan ibili izana leporatu zionean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 134. orr.

Ez zekien eta ez zuen sekula jakingo Nikolairen azpilana zein zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 277. orr.

Egin ere, sotanapean egin izandu baita azpilan eta hilketa ilun asko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Edo jaunak uste ote zuen amarru edo azpilan edo trikimailu bereziak erabili behar zirela ogiaren eta lukainkaren jabe egiteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 26. orr.

-Kaskoa lanean ari ez bazaio, orduan atzealdea ari zaio azpilanean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpilana egin zuten (3); azpilana egiten (3); kontra azpilana (3)

azpilanean ari (5); azpilanean aritu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus