Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antze hori ez litzateke, alabaina, azpijokoetan nahasten den gizonaren hezibidean irakatsi behar? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.
Instituzio demokratikoak izan ziren Erdi Aroan, baina ez puruak, bazeuden trikimailuak, amarruak, azpilanak, azpijokoak, satorrak; eta kontrapuntu hori eman gura izan dut eleberrian: Sebastian bat-batean konturatzen da kofradiaren ekanduak ez direla berak uste moduan betetzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.
Biharamunean printzea esnatu, eta neska desagertu zela ikusi zuelarik, aita azpijokoan ibili zitzaiola pentsatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.
Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak, bortxaz edo azpijokoz egindako salerosketak, bahiketak... Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.
Baina hara non Nizamen kontra azpijokoan hasi zen Hassam, etengabeko makurkerian hari bere lekua kentzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.
Zakur sabel-zuri horrek gutitarik ez zidan azpijoko egin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.
Zakur sabel-zuri horrek gutitarik ez zidan azpijoko egin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.
Ikastola sare publikoan sartzearen aldekoen eta kontrakoen eztabaidak ika-mika bihurtu ziren aurrena, azpijoko gero. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.
Zure azpijokoa ez nuela ikusten uste al duzu? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.
azpijoko bat (9); azpijoko politikoa (4)
azpijokoa egin (6); azpijokoa salatu (4)
azpijokoan ari (8)
azpijokoren bat (5)