Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpijan 1 iz azpijokoa.

Orain garbi ikusten zen zergatik egin zien azpijana hara itzultzeko aukera guztiei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.

Guztiok entzuna dugu Mexikoko poliziek gutxi irabazten dutela eta, diru pixka bat eskuratzeko, azpijanera jotzen dutela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

2 azpijana egin azpijokoa egin.

Ikustun-nortasuna ukatu, edo hari azpijana egiten zion, eta Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Orduan enperadorea indarrez sartu zen Aita santuaren lurraldeetan eta, azpijana eginez, erromatar herria matxinatzera bultzatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

3 azpijanean adlag azpijokoa egiten.

Pertsona maltzurra, makurra, gaiztoa, azpijanean ari bada, sugearen antzekoa dela esaten dugu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Bapo aritu da azpijanean Grosrouvre BERE matematikan ni murgilarazteko!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus