Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahaztu egin zaio Citroënaren azpialdea begiratzea, eta pentsatu gabe sartu da barrura. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 91. orr.
Zubiaren azpialdean, Campo Volantineko paseo luzea eta Guardia Zibilaren komandantzia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.
Zeren, sasoin hartan, azpialde kasik osoa gartzelatzat hartua izan baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.
Haizearen hats leunak alpapa-hosto meheak jiraka darabiltza, azpialde zurbilak bistaratuz, eta soroa goitik behera hotzikaratu da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.
Eta buru erraldoi karratuaren azpialdean, kokots kokotsean, ahoa ikaragarri handia eta haginez betea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.
Eta zuhaitz baten azpialdean tapiz bat zabaldu zuelarik, mutilari hurbiltzeko esan zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 258. orr.
Goi-goian, berriz, teilatuaren azpialdean, zortzi medailoi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 381. orr.
Gauean bera irteten zen egongelatik azkena, eta biharamun goizean lehenengo iristen zen liburutegira; betzuloak zituen, Lupinek bezalaxe, eta negar egiteko zorian zegoela ematen zuen beti. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.
Ispilu borobilak betzuloak erakutsi zizkion. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 121. orr.
Begitarte iluna, aurpegi zurbila eta betzulo handiak zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.
Betzulo handiak zituen, baita begi txiki, argi eta erneak, are larregi edaten zuenean ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 275. orr.
Martxa honetan bihar ere betzulo beltzak izango dituzu eta aho inguruko zimurrak inoiz baino sakonago. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 130. orr.
Asunek ez du ia lorik egin; buruko min itzela du, eta betzulo nabarmenak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 59. orr.
Ia ilerik gabe burua, urdindurik bibotea eta betzulo more sakonak izanagatik, behin Begoña gaztearen bihotzaz jabetu zen haren aztarnak igarri uste izan zituen inoizko senarrarengan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 239. orr.