Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zubipe 1 iz zubiaren azpialdea. ik zubi 12.

Erietxe bat zela behar zuen lekua, eta ez zubipea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Ibai bazterreko zubipe horietan lasterrago iluntzen zuen kaietan eta zubi gainetan baino.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 8. orr.

Zubipe hartako farola bakanetako baten argi eskasaren azpian.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 13. orr.

Zubipe ilun batetik irten eta oihu egiten zigun: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

Hotz haundietan aurkitzen dira karrika, zubipe edo hegatz azpi batzuetan dauden etxe edo egoitza gabeak.  Herria   2005-02-03

Aurkituko zuela orduan txokoren bat zubiperen batean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Zortzi egun lehenago kendua zuen bizarra, nolanahi xamar, jakina, bere zubipe-lagun haietako batek kendua.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 17. orr.

Senako zubipeetan lo egiten duten alkoholikoek.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 49. orr.

Urumean itsasgora eta beheren arrastoei erreparan, ibaia zubipeetatik nola itsasorantz bideratzen zen ikusten egunero.     «Kuskue tanden», 2004 - 65. orr.

Marinelek kanpoko arrain horien tripak botatzen dituzte bertara, eta horregatik hazi eta gizendu dira izugarri zubipeetako arrainak, lupinak eta korrokoiak batez ere, haragijale baitira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Emakume bat zubipean lotara bilduta zegoena, ur palastak eraman zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

San Anton eliza eta Abastos merkatuaren artean [...] errepide zatitxoa dago, zubipean, jonkiek erositako merkantzia probatzen duten lekuan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 201. orr.

Williamsburgeko zubiaren ondo-ondoan bizi dira, ia-ia zubipean geratzen den eraikin batean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Idazlea topatu nuen zubipera joatea proposatu nion Öchlerri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Mirafloresko zubipetik igarotzean berpiztu zitzaion txipitasun sentsazioa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.

2 (ontzietakoa)

Horretan ari nintzela kareletik dindilizka, izardunen arteko hitzaspertua atzeman nuen estiborreko erdialdean, zubipean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus