Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aste 1 iz zazpi egun hurrenez hurrenekoren saila, igandetik larunbatera (ohiko erabileran astelehenetik igandera) doana.

Bizkitartean, Thomas kapitain gaixoak Hego Karolinarantz ihes egin zuen eta tristeki nabigatu oraindik aste batzuez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.

Autore batzuek, Munkek, adibidez, 'zazpi urterik behin' interpretatzen dute, baina beste batzuek, David Gonzalez Maesok, esaterako, 'zazpi egunik behin, astean behin' itzuli dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 248. orr.

Bi aste joan ziren, eta arduradunak ez zuen gu beste talde batera pasatzeko konturik atera berriz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 98. orr.

Horrengatik aste bete aitzinetik abiatzen nauzu, bertako giroa dastatzerat, denbora eta garai hauetako ospakizunetatik urrun.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 69. orr.

Aste hartako hurrengo egunetan, hutsik egon zen hezlearen barraka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Horrekin guztiarekin, aste batzuk baizik ez ziren igaro eta txabola zaharra bizitoki atsegin eta segurua bihurtuta zeukan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 86. orr.

Honetaraz gero -hala uste dut, eta oroitarazi egin didazu zure gutunean- bidaian nabilen hiru aste honetan, huts egin dut leihotikako paisaia igortzeko usaian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Haurrak bi aste egin zituen bataiatu gabe.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.

Eta hemengo beilariek funtsean bide hori dute gehien bat egiten lauzpabost astez.  Herria   2004-10-07

Ezkondu baino bi aste lehenago egin zuten agur-bidaia batean izan zen, eta kamelia loreek sortutako lilurapena bereziki indartsua izan zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

-Oraingoz ez dagoela ba etxean -bentariak erantzun- bukatu egin dira; baina nahikoa izango da datorren astean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 195. orr.

Hala egin zuen estreinako aldiaz pentsatu zuen, bi aste lehenago.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.

Alabaina, sei asteko lanaren ondotik eta sultanaren harribitxi guztiak erabili arren, bitxigileek eta urreginek etsi egin behar izan zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 225. orr.

Muga matxinatuena zela aurreko asteaz geroztik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.

2 iz jaieguna ez dena, laneguna. ik aste 11.

Baina, egunero hartu behar ziren datuak, aste, jai, igande nahiz oporraldi...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.

Zer dela-eta ontzigintzara behartua hainbeste jende, lan latz horretan jaia eta astea bereizi gabe?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Stanleyk ez dit aste-saririk ematen; berak ordaintzen ditu fakturak, baina gaur goizean hamar dolar eman dizkit gauzak leuntzeko.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 123. orr.

Aste-amaieretako ohizko txikiteoan berriketan aritu naiz literatur kontuetan zaletua den adiskide batekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amai ezazu Learen eztei-aste hau eta, gero, Rakel ere emango dizut beste zazpi urteko lanaren truke.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.

Hiria, ordea, alaitasunez borborka zegoen: inauteri-astea zen, eta kaleak zarataz eta jendez beterik zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 53. orr.

Takimekanografoen ugazabak irrikan zeuden larunbat goizetan lanean jarduteko, lan-astea laburtzea onartzen baldin bazuten galduko zituzten mozkinei eusteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

eta, hori juduei atsegin zitzaiela ikusirik, Pedro ere preso hartu zuen. Pazko-astea zen.  Elizen arteko biblia   Eg 12,3

Azterketa-astea hasi zen eta ezohiko isiltasuna iritsi zen gaztelura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 257. orr.

5 aste barru iz asteko lanegunek osatzen duten denbora-bitartea. ik astegun.

Aste barruko basamortuan, osteguna luxe et volupté-zko oasia bihurtu zaio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.

Aste barruan Aimar Olaizolak bere sasoiaren inguruan zalantzak zituela onartu zuen.  Berria - Kirola   2004-04-13

Aste barruko egunen batean ere elkartzeko egokiera aipatu nion batean, argitasun handirik gabeko aitzakiatan galdu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 319. orr.

6 aste barruan

Euskal Herrian, gero eta jende gehiago da, aste barruan herri-herrian bizi eta asteburuetan mendian edo itsas-.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 147. orr.

Gero, aste barruan, ez neukan haxe neure kontura atara eta praktikatea besterik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 79. orr.

Aste barruan frogak egiten ditugu, eta, beraz, hein batean espero nuen.  Berria - Kirola   2006-04-12

Urruti zegoen lantokia, eta bertara joan behar izan nuen bizitzera, aste barruan badarik ere, nire ezagunak eta etxekoak atzean utzita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.

Aste barruan gogor lan eginik, irabazten zuenak ematen zien etxean luxu handirik gabe baina kalean ongi bizi ahal izateko: neguan eski pistetan, uda partean modako hondartzetan eta asteburuetan han-hemenka olgetan ibiltzen ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.

Gainera, senideekin hilean behin dituen aurrez aurreko bisitak aste barruan egitera behartu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

1990. urtetik aurrera heriotza kopuruak behera egin arren, asteburuetan aste barruan baino haur gehiago hiltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-22

7 aste bukaera iz asteburua.

Aste bukaeran baizik ez diete jakinarazi ez zirela azalduko.  Berria - Harian   2005-01-15

Momentuz bataila zailenak aste bukaeretan biltzen ziren, Brezok behin eta berriz aspertzen ninduenean galdezka ea zer egin behar nuen larunbatean, ea zer egin behar nuen igandean, ea zer asmo berezi nuen hurrengo aste bukaerarako...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 52. orr.

Datorren aste bukaeran lehen kanporaketako azken saioa jokatuko da.  Berria - Kirola   2004-02-18

Itxurazko aste bukaera langile guztiek behar zuten zerbait zen, eta kapritxo hori bere buruari ezin emanik ez zeukan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 178. orr.

8 Aste Nagusi iz zenbait hiritako festa-astea.

Bilbon, Aste Nagusia bitartean, animalien aldeko elkarteek kanpaina egingo dute jai egitarautik zezenketak kentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

-Aste Nagusian Aneren lehengusu bat etorri zen lotara eta, oso oker ez banabil, berak eraman zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Baina, oker ez banago, abuztuan da Donostiako Aste Nagusia...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.

Aste Nagusian ere izango da antzerki eskaintzarik.  Berria - Kultura   2004-08-07

9 Aste Santu (orobat aste santu eta astesantu) iz

Izan ere, Aste Santua baliatuta, aiton-amonak Ekuadortik Iruñera etorri ziren lehengo astean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Denbora ere aurrera zihoan eta Aste Santuko oporren bezperan geunden.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

Ez dakit ondo dagoen federik gabe aste santua opor hartzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.

Martxoaren azken egunetan edo apirilaren lehenbizikoetan, hortxe-hortxe ibili ohi da zorioneko Aste Santu aspaldiko eta betikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.

Horregatik deituko zioten haizegorri hotz txorrotx horri, garizuma haizea eta astesantu haizea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.

10 Aste Zuri (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Aste Zuria da elurra nahikoa dagoenean; Aste Berdea da elurrik ez dagoenean, eta bietatik nahasketa bat da eguraldiak uzten duenean.  ETC-prentsa   Berria, 2003-10-09

Ez da ahaztu behar Aste Zuriarekin 720.000 euro inguru lortzen dela.  ETC-prentsa   Berria, 2004-05-11

Lehen hegoaldean Inauteri Astea zena, orain hegoaldean ere Aste Zuria da.  ETC-prentsa   Berria, 2004-02-26

Baina "Aste Zuria" deitzen duten horretan, haurrak berdin-berdin eramaten dituzte Erronkarira, elurra egon edo ez.  ETC-prentsa   Berria, 2007-12-21

Bihar Bartzelonara noa, aste zuria da han, eta alaba eraman behar dut Pirinioetara elurra ikustera.  ETC-prentsa   Berria, 2008-02-13

Eskola egutegiaren araberakoa da jatetxearen egutegia ere, eta, ondorioz, datozen bi asteetan ezin izango da bertan bazkaldu, aste zuria ospatuko dutelako.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2012-02-17

Aste Zuria izenarekin, Andaluzian, beste probintzia batzuetako jaiegunak konpentsatzeko ospatzen den eskolarik gabeko aste bat da, azoka feria astea abuztuan ospatzen baita, eskolarik gabeko hilabetea dena, Málaga Malaga eta Abuztuko Feriaren kasuan bezala. ETC-entziklopedia   Aste Zuria, Wikipedia

11 astean-astean adlag aste guztietan. ik astero 2.

Astean-astean, hizkuntza batetik bestera azkar pasatzen diren esaerak, moduak, hitzak heltzen zaizkio "zaletuari".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 109. orr.

Modu txarrean bidali ninditean handik, baina handik bi egunera hantxe itzuli ninduan ni Higiene Bulegoko medikuarekin; tira, larru-zurratzeko tinarik handiena astean-astean husten zuten, astelehenetik asteartera bitarteko gauean!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

12 astean asteko izlag aste guztietako. ik astero 3.

Astean asteko hitzorduak emanen ditugu hemen.  Herria   2003-07-10

Egunerokoaz gain, astean asteko batez bestekoa ateratzen genuen, hilean hilekoa eta lauhilekoan lauhilekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

13 jai eta aste adlag egun guztietan.

Amaitu berri nuenarekin aski nekaturik nengoen ordurako, eta berriro hasten zen niretzat udazkeneko aldapa pikoa, jai eta aste besteren liburuez arduraturik edukitzen nauena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 20. orr.

Diruak lanak ematen ditu, bere mugitu- eta korritu-behar zoroak harrapatu zuenetik; dirua gobernatu egin behar da, ganadua bezalaxe: jai eta aste eman egin behar zaio biziko bada eta emango badu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Eta hau guztia, lehenago esan bezala, buru hutsez egiten nuen, eskua zeharo geldirik utzia, jai eta aste, burua zafratuz eta estutuz, harik eta, halabeharrez, edo, hobeki esanda, beharraren beharrez, pixkanaka-pixkanaka hazia isurtzea lortzen nuen arte.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.

14 lan aste (orobat lanaste g.er.)

2001ean enpresarekin pixkanakako lanaldi murrizketa hitzartu zuten, 2006an 35 orduko lan astera iritsi arte.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Siemenseko presidenteak, bestalde, 40 orduko lan astera itzultzea proposatu zuen igaro astean.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

35 orduko lan astearen alde, Catelsa greban.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Ikerketa baten arabera, ez da ona haurdunaldian 24 ordutik gorako lan astea izatea.  Berria - Gaiak   2006-04-21

Opelek ere lan astea luzatu nahi du soldatak bere hartan utzita. Urteko lan egutegia, astelehenetik ostiralera bitarteko lan astea eta erretenak eta eszedentziak arautzea nahi dute medikuek.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 25 aldiz agertzen direnak)

aste barru (99); aste bat (186); aste bateko (28); aste baten (28); aste batez (67); aste batzuetara (39); aste batzuk (229); aste batzuk lehenago (34); aste berean (26); aste bete (47); aste bi (47); aste bukaeran (40); aste buru (64); aste buru huntan (28); aste buruan (38); aste geroago (27); aste gutxi (34); aste guzian (39); aste guziz (25); aste guztian (41); aste hartan (29); aste hasieran (37); aste hauetan (70); aste honen (26); aste honetako (92); aste honetan (1071); aste honetan bertan (121); aste horietan (49); aste horretan (27); aste hortan (93); aste huntako (46); aste huntan (367); aste lehenago (75); aste nagusia (39); aste nagusian (50); aste ondar (49); aste ondar huntan (26); aste ondarrean (49); aste oso (26); aste osoa (68); aste osoan (112); aste pare (91); aste pare bat (51); aste santuan (31); aste santuko (47); azken aste (126); azken aste hauetan (36); bi aste barru (67); bi aste lehenago (38); bizpahiru aste (34); dela bi aste (41); duela aste batzuk (62); duela bi aste (153); duela hiru aste (33); duela zenbait aste (29); handik aste batzuetara (30); helduden aste (39); iragan aste (45); joan den aste (69); joanden aste (54); orain aste batzuk (35); orain bi aste (55); pare bat aste (29); zenbait aste (72); zonbait aste (30)

aintzineko astean (35);astean behin (177); astean behin edo (30); astean bi (84); astean bitan (41); astean egin (39); astean hiru (49); astean zehar (125); astean zendu (88); astean zendu da (52); aurreko astean (223); azken astean (79); datorren astean (487); ganden astean (89); heldu den astean (85); helduden astean (144); heriotze ganden astean (65); heriotze joanden astean (44); hiltze iragan astean (61); hiru astean (30); hurrengo astean (114); iragan astean (524); iragan astean zendu (50); joan den astean (756); joan zen astean (166); joanden astean (279); lehen astean (50); lehengo astean (127); ondoko astean (33); pasa den astean (37); zen astean (172)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus