Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Osasuntsu eta sendo garenotatik inork ez du garizumakoak beste janaririk jan behar astegun edo jaietan, egunero barau eginez, Felixiana, astegun buruzurian, eskaileretan behera atzez jaisten zela belaunak ondo ez zituelako; igandeetan, ordea, beti frentez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.
Asteguna zein astebukaera izan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 19. orr.
Bazen gehiagorendako lekua, baina, astegunetan, ez omen zuten afari gehiagorik zerbitzatzen gaueko hamaiketatik goiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Bazen gehiagorendako lekua, baina, astegunetan, ez omen zuten afari gehiagorik zerbitzatzen gaueko hamaiketatik goiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Aitatxik igandeetan erraten zizkidanak astegunetan ez berritzera ikasi nuen bederen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.
"Taldea" astero biltzen zen, astegunez beti, arrats aldera, kideen etxeak txandakatuz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Edozein astegunetako bederatzietan -igandean izan ezik-, hiriko kaleak, egia da, jendez gainezka egoten dira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.
Hemen aurkituko nauzu astegunetan, ordu honetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.
Eta horrela, astegunetarako sandaliak eta igandeetarako tenisak erosi zituen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 91. orr.
Astegun zuria izanagatik, ostatua aski beterik zegoen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 252. orr.
Astegun goizero joan beharra zuen erradioterapia saioetara. Elizaren egutegian, astegunak, igandea ez gainerakoak, denak feria ziren, festabako, astegun gorri edo astegun buruzuri. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 62. orr.
Izateko eran serioa da astegun buruzurian, baina zirikatzaile petoa asteburuetan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.
-Astegun buruzurian zinera? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.
Horren beltza izan ez balitz aurpegira barre egingo genion, ziurrenik: diskoteka bat, arratsaldeko bost eta erdietan, astegun buruzuri batean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 127. orr.
Harritu egin da, gutxitan joaten bainaiz etxera, are gutxiago astegun buruzuri batean, baina ez dit zergatia galdetu, eta eskertzen diot, neronek ere ez bainuke jakingo. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 119. orr.
Elizaren egutegian, astegunak, igandea ez gainerakoak, denak feria ziren, festabako, astegun gorri edo astegun buruzuri. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.
Urtarrileko eta otsaileko bi astegun buruzuritan jokatu ziren aipatutako partidak. Berria - Kirola 2006-05-06
Zineman nuen ikusia antzeko zerbait, Werner Herzogen film batzuetan, baina ez nuen uste inoiz horrelakorik benetan begien aurrean ikusiko nuenik, are gutxiago astegun buruzuri batez Orexako plazan eta Lauaxetaren aldamenean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 83. orr.
-Ez nuen uste astegun gorrian Bilborako hainbesteko mugimendua zegoenik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.
Elizaren egutegian, astegunak, igandea ez gainerakoak, denak feria ziren, festabako, astegun gorri edo astegun buruzuri. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.
astegun buruzuri batean (3); astegun buruzurian (4); astegun zuria (3)
astegunetan ez (4)