Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astero 1 adlag aste guztietan.

Astero ari dira bilerak egiten, akordioa zehazte aldera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Grebalarientzat janariz, arropaz betetako kamioiak iristen ziren astero.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 191. orr.

Halere, astero dozenaka lagun hiltzen dira eta ehunka zauritu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 44. orr.

Astero sartzen da inor Espainiatik kanpo.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 100. orr.

Zarautzen liburutegi publiko bakar bat zegoen orduan, fraideen komentukoa, eta hara bidaltzen ninduen amak astero, liburuak ekar niezazkion.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Eta, aurreraxeago: “Astero ordubetez Natura ikasten genuen”.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 180. orr.

Urtebete pasatxo zeraman amonak zaharrentzako ospitale hartan, eta ni oraindik bisitan joan gabe, ama astero joaten zela jakin arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.

Latina! Uztaritzen pasatzen genituen orenak, astero, borroka.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 52. orr.

-Astero idatziko dizut, eta dirua bidaliko dizut zuk ere niri idazteko, lasai egon.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 290. orr.

Lehen mustraka edo ikasketa saioak iazko irailean hasi zituzten, eta horretan dihardute astero, ostegunetan.  Berria - Kultura   2006-03-21

Bat-batean ari den bertsolari hori astero edo egunero ariko da adiskide edo kideekin, bat-batekoa izango dena lantzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Milioi laurdenetik gora bisita ditu astero.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.

-Astero etortzen al da Xantilli?     «Bizia lo», 2003 - 84. orr.

- Bolondres eske azaltzen zituan astero legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.

2 astero-astero (orobat aste-astero) adlag

Mendekuz, ordea, astero-astero eskutitz bat idazten zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 126. orr.

Astero-astero, ez dakit asteko zein egunetan, ikastetxetik ateratzen zen Montse eguerdian, bazkalondoan zehatzago esanda, mekanografia ikastera, handik ehun metro eskasera zegoen beste moja-eskola batean, Jesuitinetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 111. orr.

Astero-astero milaka eta milaka biztanle hiltzen da gerrek eta borrokek jota Afrikan edo Asian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Behin berriz, andreari eta bioi arnasa laburtzen hasi zitzaigun, aste-astero, larunbata hurbildu ahalean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

3 asteroko izlag

Asteroko soldata galdu egin zuen, eta Brightman's Attic bete-betean lanean eduki ezean, nekez edukiko zuen inolako diru-sarrerarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.

Asteroko kontua jakinik, eta berak ulertzen ez zituen gaiez hitz egiteko bero gehiegi zegoela-eta, ez zuten horretan gehiago jarraitu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 208. orr.

Garaziko trinketak ere hor ditugu beren asteroko partidekin eta ikusle jarraiki horiekin.  Herria   2001-09-06

Asteroko proba zen hura, tribukideak tribuko zirela frogatzekoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Zuen asteroko bi mila dolarreko soldata arriskuan jartzeko beldurra zenuten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 39. orr.

Halaber, garai hartan etxeko labeetan egiten baitzen asteroko ogia, alorretatik ere sartzen ziren bestalde ogi azauak, leatxunetan horiek ere.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Asteroko eskutitz hura, ordea, oso berezia zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

hori guztia, asteroko atseden-eguneko opariez gain eta nork bere borondatez edo botoren bat betetzeko Jaunari eskainitako opari eta sakrifizioez gain.  Elizen arteko biblia   Lb 23,38

Asteroko elkarretaratzea amaitu ostean ez dabil jende askorik herriko plazan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus