Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goialdean burdina goriaren antzeko eguzkiak etxeak etengabe galdarazten ditu eta etxeetatik ibairaino, harrizko mailadietan behera, haize kiskal-garriak uhinetan bezala galarazten digu arnasa. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 193. orr.
Musika hori, jotako momentuan, jan egiten zuten entzuleek, barruraino irentsi, eta haien gorputzean, arnasak birikak betetzen dituen bezala musikak elikatzen zuen haien bizipoza. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 27. orr.
Egon gaitezke ziur Murad Bey, kontrako indar mamelukoen agintariak, sekula ez zuela bere arnasarik gastatu halako mezurik zuzentzen jakin-minik ez zuten bere arma-lagunei. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.
Puntuazio egokia zein den jakiteko komeni da, behin testua idatzi ondoren, hura arnasa kontrolatuz irakurtzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Zen saioa beti bezalakoa izan zen: arnasarena gero eta hobeto kontrolatzen ikasten ari bazen ere, azkenean pareta zuriaren aurrean lokartu egiten zen Arantxa, maisuaren txaloak denbora berrezarri eta esnatzen zuen arte. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 189. orr.
Pausotxo penagarri bat eman nuen aurrera, eta arnasari eutsi nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.
Bere arnasa sakonagatik ez bazen, hiltzat joko zuen Olivier. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 73. orr.
260 Bigarrena da erritmozko otoitzean gehiago egon nahi duenak esan ditzakeela lehen aipaturiko otoitz guztiak edo haietako batzuk, arnasazko erritmoko ordena bera edukirik, esan den bezala. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 147. orr.
Gero oso borbor ozena entzun zen, arnasa ez zena. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.
Arnasa laburtu zitzaidan, berriz, begiak gure kaskamotxetan tinkatu zituelarik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.
Belaunen eta eskuen gainera erori zen akiturik, baina, arnasa bere onera ekarri zuenean, itsas jainkosak emaniko zapia askatu eta ibaira bota zuen; uhin handi batek hartu zuen, eta Inoren eskuetaraino eraman. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.
Arnasa ahitzerainoko eztabaidan jardun arren haren jatorriaz, aho batez aitortzen dute etnologoek unibertsala dela intzestuaren debekua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.
Hegoaldeko haizeak ematen zion arnasa, arbolak erotzen hasiak; ni beldur nintzen (esperantza nuen) aterperik gabeko toki batean harrapatuko ote gintuen euriak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Emakumea da gizonon musa, geriza, talaia, arnasa, argia, jomuga eta galmendia; emakumea da biziaren sortzailea, fruitu arbola, lorea eta haizea, begiez ikus dezakeguna oro. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.
Iruñeko erdigunea ipar haize zitalak, freskoak, astintzen zuen egunean euskal txirrindularitza profesionalari arnasa, haize freskoa eman nahi dion ekimena aurkeztu zuen Kaiku esneki enpresak. Berria - Kirola 2004-11-10
Euskararen ametsa, orain arnasarik ez duen herrietan bizirik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.
Irudimenaren arnasa, irudi berrien sortzailea maitari izatea da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 34. orr.
Han sartzen ditu Jainkoaren arnasa orain eta betierean hartzeko gai diren guztiak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.
Aukera ematen du, gainera, gaur bertako artegintzaren arnasa belarri ondoan sentitzeko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 31. orr.
Oro har, arnas erritmoa nabarmen jaisten da eta arnasaldien maiztasuna gutxitu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.
Diskurtso politikoek eskola-patioko umeen kasketa eta xextren antz handiegia hartu duten garaiotan, arnas burbuilak dira Bixente Serrano Izkoren Bakezale gerlari horiek eta antzeko liburuak. Berria - Kultura 2004-10-23
Bere katu nazkagarriarekin lotzen bide zuen ahalmen misteriotsuak leku hartara erakarrita, bat-batean han agertu zen Argus Filch Harryren eskuinaldeko tapizean zehar, arnas hotsarekin eta eroa bezala arau-hauslearen bila. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.
Veronica mamu bat zen, ilunpeko arnas erritmo soil, hirugarren hats, izara huts, haize rafaga batek une batez puzten duen balkoietako izara lehortzen jarria. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.
Arnas hotsa besterik ez zen nabari telefono haritik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 123. orr.
Ez zatekeen arrazoi aski argigarria izango hezkuntza eta gogoeta bereziki mistiko baten jaiotza eta garapenerako, mistiko-espekulatiboarena areago, baldin eta Mistika ordurako aura eta arnas giro bat izan ez balitz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Isiltasuna gelan, zakurraren hatsa ere aditzen zen, asmatiko-arnasa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.
Arnasa uzkurduren arteko uneetan soilik har nezakeen ozta-ozta, eta haiek ez ziren amaitzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.
Ondo jantzitako bi gizonezko ziren, sendokoteak eta buru-iritziak, eta oparotasun-arnasa bat ekarri zuten lagunarte hartara. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.
Haren lo-arnasa lasaia Egutxirena baino zertxobait mantsoagoa zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.
Zaldi-arnasa iruditu zitzaion albo batean, eta harantz hartu zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.
Arnas aparatuko gaitzen kontra egin nahi du OMEk . Berria - Gaiak 2006-03-29
Kontuan hartu behar dugu lo gaudenean gure arnas aparatuak gutxiago aireztatzen duela, eta bakterioak bertan ugaltzeko aukerak handiagoak direla. Berria - Harian 2005-08-06
Apneak arnas hartze behartu bati jarraikion arnasketaren etenaldi iragankorra dituztenek ezin dute lo sakon egin. Berria - Gaiak 2004-12-29
Baina txikiagoa nahiago eta beste bat bilatu zuen; hau esku bakar batez atxiki zezakeen, eta arrainaren saihetsek eskua zabaltzen zioten pixka bat, arnas hartze bakoitzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.
Tabernako neskak eskutik eskura eman zion dena arrain saltzaile ederrari, tabernariaren madrigal bat arnasa batean errezitatzen ziola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.
Hirsch andrea -gorteko eta auzitegiko abokatuaren emaztea-, arnasa berotuta sartu zen senarraren Essling kaleko bulegora. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 119. orr.
Arnasa berritzera geratu beharra izan zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.
Gortariri ere ondo etorriko zitzaion bidaia, lasaitzeko, arnasa berritzeko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 174. orr.
Gehienak presaka pasatzen ziren nire aurretik; bakan batzuk, berriz, markesinaren azpian babesten ziren ni bezala, baina arnasa berritzeko bakarrik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.
Arnasa bete ezinik gelditu zen tsarraren mandataria. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.
-Zure plana oso ona da, baina gaueko eginbeharrak utzi nire kontu, bizpahiru lagun baditut-eta, teatro hori ezin hobeto egin dezaketenak: 'azpil-nahaspil' bikaina, bai horixe! -eta, arnasa betean hartzen zuela, segitu zuen-. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 73. orr.
Lurrean etzanda eta arnasa betean oihuka egon zen zaindariak bertaratu ziren arte. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
Bereak balitu, noiznahi ikusiko genuke anuntzioa, kartel handietan: Bodegas Anastasio! -eta, arnasa betean hartzen zuela, bere ondorio enpresarialak atera zituen-: Eskerrak Insalus-koak ez direla sermoian azaldu, bestela...! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 21. orr.
Harengana hurbildu, uniformetik bularraren parean heldu nioan, eta lurretik altxatu nian; aurpegian elkarri arnasa botaz, bekoz beko begiratu genioan elkarri. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.
Snapek guztiak urduri jartzen zituen, kokotera arnasa botatzen baitzien Edabe Ahazgarri bat nola egin gogoratu nahian ari ziren bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.
Idi bat hurbildu da, gelditu, arnasa bota eta ziztu bizian alde egin du; haren apatxen hotsa zeruraino zabaldu eta desagertu da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.
Behera jaitsita ikusi zituen neskak lo, utzitako leku berean, baina orain elkarri bizkar emanda, bakoitza tapa-tapa eginda mantetan, burkorantz arnasa egiten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 247. orr.
Andaluziako autore batek Sareptako emakumearen semeari buruz esan zuen hark arnasa egiteari utzi ziola, harengan hatsik ez nabarmendu arte, batzuetan apoplexia edo itomen histerikoen kasuan gertatzen den bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 105. orr.
Galdetu beharra dago: arima deritzon izate hura, lehen ez zena, ezerezetik sortu al zuen, bere hatsa bailitzan, azpiko substantziaren batetik ez baina erabateko hutsetik egina, Jaungoikoak arnasa egin nahi izan zuenean? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 294. orr.
-Alex -esan zidan, eta nire biriketatik arnasa egiten hasi zen, hamargarren solairuko sutetik salbatu dutenaren indarrarekin. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.
Arnasa eman zion taldeari bere gelduekin, eta Rocasek eta Garraldak biribildu zuten lana. Berria - Kirola 2004-02-26
Arnasa emango dio izenez eta adjetiboz zamatuxea zegoen bertsoari. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 128. orr.
Dendak sekulako arnasa eman zion etxeari. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 30. orr.
Hainbat aldiz jo dut zuregana, hilzorian eta itotzear, eta zuk, gogo zabalez, arnasa eman, eta salbatu egin nauzu beti! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.
Baina, behean, sotoko haize beltzak arnasa estutu zion urdai saltzaile ederrari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.
Gero eta azkarrago ibiltzen zara eta erabat ergel sentitu zara arnasa estutzen ari zaizula konturatzean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 145. orr.
Eta denak aritzen dira arnasa estuturik harriak garraiatzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.
Greba, ordea, arnasa galtzen joan zen luzatu ahala, enpresako zuzendaritzak ez zuela amore ematen ikusita. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 191. orr.
Haurra negar-zotin urrikalgarriak egiten hasi zen; lau edo bost segundo arnasa galdurik egon eta berriro hasten zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.
Baina berak ere arnasa galdu du, balantza egin, ahituta, eta lurrera jausi da, etzanda, musua muturraren kontra, bi begiak begi bakarrean katigatuta. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.
Apirilean, hain zuzen, soldadu estatubatuarrek torturatutako preso irakiar bat hil zela zehazten zuen The New York Times-ek, «bularrean jasotako kope baten eta arnasa galtzea eragin zion posturen ondorioz». Berria - Mundua 2004-05-27
Arnasa galtzen ari bainaiz. Zuk ezagutzen duzu nire ibilbidea, Jauna; badakizu, nabilen bidean tranpa jarri didatela. Elizen arteko biblia Sal 142,4
Arnasa galtzen legez doa gure makina eta aldarri batean gure lagun berlindarrak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.
Ahoa lehor-lehorra zeukan eta arnasa hartzea bere burua labana izoztu batekin erdibitzea bezalakoa zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 77. orr.
Albenizkoak muturreko handi samarra hartu zuen Giroan (Araba), eta bizitza normala egiteko ondo osatu bada ere, arnasa hartzeko gaitasuna murriztu izanak goi mailako kirol jarduna uztera behartu du arabarra. Berria - Kirola 2006-01-04
Kontuak kontu, errazago eusten diegu, arnasa hartzen baina airea guk neurtuta. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 103. orr.
Izerdia xukatu zuen eskuin eskuaz; arnasa hartu zuen sakon. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.
Ukuiluan mugitzen eta arnasa hartzen zuten abereen hotsak, eta baratzeko txoriren baten txioak entzuten ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 227. orr.
Anoetan izango du arnasa hartzeko lehen aukera. Berria - Kirola 2006-01-22
Desafio berri baten aurrean gauden sentsazioa izaten dugu asteburu bakoitzean, eta arnasa hartzen dugu etxera itzultzean, froga gainditua... datorren astera arte eginez geure baitan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 158. orr.
Arnasa hartzeagatik, lasaitzeagatik, hutsunea egiteagatik... Bat-batean, ikasmahaiko graffitiak ikusi nituen neure sudur puntan bertan. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.
Bazekien orain halabeharra eta arrisku guztiak puntu batean biltzen zirela: biharamuna giltzarria izango zen, azken ahaleginaren ala hondamendiaren eguna, azken arnasarena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 268. orr.
Ene maiteok, ilunabar horretan, neure gorputz honi su emanen diot, ea behingoz argi pixka bat ematen duen, eta gero, hego-haizearen eskuak barreia eta sakabana ditzala nire errautsak eta maitasun-keak Azpilgo zoko-moko guztietan, ene herriaren azken arnasarekin nahas daitezen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.
Orduan hizkuntza, bere azken arnasetaraino kuxkurturik, sinbolo huts bihurtua geneukake: bandera baten edo egunkari baten pare bihurtua; hots, oihala, papera: merchandising nazional hutsa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.
Egun batzuk hil edo biziko lehia gogorrean aritu eta Herioren aurpegi herbala azazkal luzeez zauritu ondoren, berak ere azken arnasa eman zuen azkenik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.
Azken arnasa eman zuenean, Adeodato haurrak negarrari ekin zion marruka eta guk aginduta isildu zen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 239. orr.
-Libyako nomadek, heleniarren arabera lurperatzen dituzte hildakoak, nasamonek izan ezik; hauek eserita lurperatzen dituzte, azken arnasa ematean eserrarazi eta ahoz gora hil ez daitezen zainduz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.
Eta azken arnasa eman zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 137. orr.
azken arnasan nago! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.
Eguna joan eguna etorri, barrena janik azken arnasetan nago ni. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Berak ere badaki azken arnasetan dagoela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 178. orr.
Lehorrean bizi-arnasa zuen oro hil zen. Elizen arteko biblia Has 7,22
Hemen bizi-arnasa haginkatu egin daiteke, haragizkoa baita airea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.
Halako neskato batek bizi-arnasa ematen zion hirurogeita zazpi urteko agureari. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 107. orr.
Yave eta Adan besoak luzatuta agertzen ziren posterrean, munduaren sorreran, Jainkoak gizonari biziaren txinparta edo goi arnasa edo dena delakoa ematen zion unea irudikatuz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 173. orr.
Goi arnas handiagoa emana zion Galiziako pattar hark. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 179. orr.
Ezkontzak inoizkorik askeenean direnean; berdintasun politikoak baldintzen desberdintasun muturrekoena desagerrarazi duenean, hau da, ezkontideek izadiaren goi arnas gozoei men egin eta harrokeriazko aurreiritzien aurka borrokatu behar ez duten une horretan bertan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.
Goiarnasak basoan zabiltzala jo bazaitu, Bitoriano Gandiagarena egin dezakezu: adar mardul bat hartu, eta lurrean idatzi, ahal duzun bezain laster hara itzuliko zaren esperantzan, paper eta guzti. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 94. orr.
Felixek azaldu zuen, noizbait, bien arteko lotura "mentala" zela: gogo, asmo eta helburu komunek lotutako espirituak zituztela, pentsamolde eta goi-arnasa berberak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.
Arnas alkalosi akutu desorekatua (adib.: buxadura akutua, opiazeoengatiko intoxikazioa); Arnas alkalosi kroniko orekatua (ohiz kanpokoa: estatus asmatiko luzea ote?); Arnas alkalosi akutu desorekatua (adib.: buxadura akutua, opiazeoengatiko intoxikazioa); Arnas alkalosi kroniko orekatua (ohiz kanpokoa: estatus asmatiko luzea ote?) ETC-zientzia, zuzenbidea Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008
Gizaki batek presioaren jaitsieraren bat jasaten badu altuera handietara igo izanagatik, hainbat mekanismo fisiologiko garatzen ditu kondizio atmosferikoak konpentsatzeko: arnas bidezko alkalosia, biriken zabalketa, bihotzaren taupadak azkartzea, etab. ETC-entziklopedia Arnas alkalosi, Wikipedia
Talde honetan giza-patogeno batzuk daude, besteak beste elgorriaren birusa, hazizurriarena eta arnas birus sintzitiala (arnas traktuko infekzioak garatzen dituena). ETC-entziklopedia Paramixobirus, Wikipedia
Jakinarazi dute gripearen birusarekin batera helduengan pneumonia kasuek gora egin dutela, eta umeen artean, arnas birus sintzitialak? umeengan ohiko gaixotasuna da? ETC-prentsa Berria, 2014-01-03
Etapa erregina, karnet tamainako argazkia, kakatzen zara, kreditu txartelaren arnas botatze eguna, eraikin bateko lehenengo landarera igo, odol erauzketa, zuringoa daramazu, zuen disposaketan geratzen gara, Bloody Mary azpikogona.... Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 169. orr.
Arnas fisioterapia arnasaren arazoen prebentzioa, tratamendua eta egonkortzera zuzendutako fisioterapiaren atala da. ETC-entziklopedia Arnas fisioterapia, Wikipedia
Arnas fisioterapia jarraitzen ari da, baina horrek ez digu ziurtasunik ematen". ETC-prentsa Egunkaria, 2002-03-19
Bere kontrako tratamenduan arnas fisioterapia, antibiotikoak eta ariketa fisikoa konbinatzen dira, birikak gorputzean sortzen den muki likatsu horretatik ahalik eta garbien mantentzeko. ETC-prentsa Argia, 2001-06-03
Arnas fisioterapia, adibidez, botikak bezain garrantzitsua dela adierazi du, baina hainbatetan egiteko hori zaila dela nabarmendu du. ETC-prentsa Berria, 2010-02-13
Elkartearen hainbat material zituzten salgai: "Dirua gure umeek egunerokoan behar duten arnas fisioterapiako tratamenduetarako baliatzen dugu". ETC-prentsa Berria, 2016-09-26
Eguneroko arnas fisioterapiako zerbitzu publiko baten alde borrokatzen ari da Arnasa elkartea. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-11-07
Tratamenduan gure zutabeak antibiotikoak, nutrizioa eta arnas fisioterapia dira. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-11-01
Arnas gaixotasuna arnas aparatuari kalte egiten dion eritasuna da. ETC-entziklopedia Arnas gaixotasun, Wikipedia
Bestetik, garaion erruz jazotzen diren arnas-gaixotasunen eta infekzioen eraginez, odol emaile asko eta asko donazioa atzeratu beharrean egoten dira. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-01-09
Mundu osoan, Danimarkan dute emakumeen minbizi tasarik handiena, eta Japoniak du kutsadura tasarik handiena; horrek, jakina, eragina du arnas gaixotasunetan eta tumoreetan. ETC-prentsa Berria, 2004-09-15
Baina ez da ahaztu behar hirietako airean presente dauden kutsatzaile horiek larriagotu egiten dituztela bai arnas gaixotasunak -asma, bronkitisa, alergiak... -, eta baita gaitz kardiobaskularrak ere. ETC-prentsa Berria, 2007-05-29
Save the Children erakundeak jakinarazi du 400.000 ume kaltetuta daudela, eta horien artean askok beherakoa eta arnas gaixotasunak dituztela. ETC-prentsa Berria, 2010-08-03
Horrela, jarraian, arnas gaixotasunak agertzen dira (% 9), neoplasiak edo tumore gaiztoak (% 8,9) eta haurdunaldiaren, erditzearen eta erdiberriaroaren konplikazioak (% 8,8). ETC-prentsa Argia, 2005-05-29
Eta lanbro honek eguzki izpien bidea oztopatu ez ezik, euri azidoa eta arnas gaixotasunak sortzen ditu. ETC-prentsa Argia, 2006-03-05
Asma da arnas gaixotasun ohikoenetarik bat. ETC-prentsa Argia, 2007-06-24
Debagoieneko ospitalean, A gripea izan duen pertsona bakarra egon da ospitaleratuta orain arte; arnas gaixotasun kronikoa duen pertsona gaztea. ETC-prentsa Goienkaria, 2009-09-04
Alde batetik, adina kontuan hartu barik arnas gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak daude; beste alde batetik, haurdun dauden emakumeak; eta, azkenik, 2 urtetik beherako umeak. ETC-prentsa Goienkaria, 2009-10-09
Fibrosi kistikoa ondoretasunez jasotako ohiko arnas gaixotasuna da. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
65 urtetik gorakoen artean, arnas gaixotasun ohikoenak dira tuberkulosia, bronkioetako pneumonia eta biriketako infekzioa. ETC-zientzia, zuzenbidea Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan, Izarne Lizaso Elgarresta, UEU, 2014
Oso garrantzitsua da pazienteak dituen gaixotasunen berri izatea, farmakoen erantzuna aldez aurretik jakin ahal izateko: diabetesa, bihotz-gaixotasunak, arnas gaixotasunak, giltzurrun- edo gibel-gutxiegitasuna, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017
Hipoxia beraz, arnas gutxiagotasunaren ondorio bat dela kontuan hartuz, esan behar da oxigenoaren urritasunarekin guztiz erlazionaturik dagoela. ETC-entziklopedia Hipoxia, Wikipedia
Arnas gutxiegitasuna oxigeno maila baxuegia agertzen den egoera klinikoa da, irizpide proba analitiko analitikoek definitzen dutena. ETC-entziklopedia Arnas gutxiegitasun, Wikipedia
Agian, beste zerbaitegatik hil ziren: arnas gutxiegitasuna, itoak beren goitikoekin... ETC-literatura, saiakera Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014
Eta horiek etengabeko arnas gutxiegitasuna eragiten diote umeari. ETC-prentsa Berria, 2008-02-19
Arnasketa mekanikoaren makinara lotu zuten, baina okerrera egin zuen pneumoniak, eta "arnas gutxiegitasunaren" ondorioz hil zela azaldu du Maravik. ETC-prentsa Berria, 2009-11-17
Dena den, gripe bat harrapatzen duen adineko pertsona batek gaixotasuna konplikatzeko arrisku handi samarra dauka, eta konplikazio horrek arnas gutxiegitasun larria eragin diezaioke. ETC-prentsa Argia, 2001-10-28
Asteartean larri-larri zegoen Chavez; asteazkenean, larri; ostegunean, hobeto, laster etxera bueltatzeko moduan; atzo, aldiz, arnas gutxiegitasuna zuen agintariak. ETC-prentsa Berria, 2013-01-05
Biriketako bideari dagokionez, arnas gutxiegitasuna da, zalantzarik gabe, aerosolen bidezko terapiaren aurrean ondoen erantzuten duen gaixotasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Azkenean, diafragma-giharraren eta saihetsarteko giharren endekapenak arnas gutxiegitasuna eragiten du. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Kasu larrienetan bronkoespasmoak eta arnas gutxiegitasuna gerta daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
Porfiria edo arnas gutxiegitasun larria duten gaixoetan kontraindikatuta dago. ETC-zientzia, zuzenbidea Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Arnas hodia hodi formako gailu bat da, norbaiti arnasa hartzeko airea emateko balio duena, batez ere urpekaritzan erabiltzen diren arnasketa-hodiei dagokienez. ETC-entziklopedia Arnas hodi, Wikipedia
Gorputzeko ehun konjuntiboak dira kartilagoak, soinaren atal batzuen giltzaduretan -belarria, sudurra, arnas hodiak...- ezinbestekoak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-01
Terapia intentsiboan zegoen eta koma egoeran sartu da, baina bihotz eta arnas hodietako bizkortzea egin diogu eta suspertu da. ETC-prentsa Berria, 2005-04-22
Arnasik hartu gabe egiten denean, maskara egokia, hegalak, arnas hodiak (snorkel-ak), lasta eta jantzi termo-isolatzaileak erabiltzen dira normalean. ETC-prentsa Berria, 2009-07-21
Bizilagunak kexu dira, buruko mina, goragalea eta arnas hodiak urratuta dauzkatelako. ETC-prentsa Berria, 2016-01-22
Haien buruak periskopioak, arnas-hodiak eta matxardak baino ez ziren. ETC-literatura, saiakera Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000
Kanpoarekin kontaktu zuzena duten gorputzeko ataletan aurkitu ohi da mikroorganismo gehien (larruazalean, ahoan, arnas hodian, digestio-hodian eta aparatu genitourinarioan). ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Erdian, arnas hodi baten zeharkako ebakidura ikusten da. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Erriketsiek arnas-kate osoa dute, zitokromo eta guzti, eta gai dira elektroi-garraioaren bidezko fosforilazioa egiteko, NADH elektroi-emaile dela. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Adibidez, zitokromoetan, hots, arnas katean agertzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007
Gure metabolismoak glukosa oxidatzen duenean (glukolisia, Krebs zikloa eta arnas katearen bidez) energia kimiko ugari (ATP) sortzen da. ETC-entziklopedia 1. motako diabetes mellitus, Wikipedia
Zelula eukariotoetan arnasketa zelularra zitoplasma eta mitokondrioetan burutzen da, hiru etapetan: glukolisia, Krebs zikloa eta arnas katea eta fosforilazio oxidatiboa. ETC-entziklopedia Arnasketa zelular, Wikipedia
Ezagunenak kinonak dira, plastokinona eta ubikinona, arnas katean parte hartzen dute elektroiak garraiatuz. ETC-entziklopedia Politerpeno, Wikipedia
Politerpenoak (lau terpenotik gorakoak): Ezagunenak kinonak dira, plastokinona eta ubikinona, arnas katean parte hartzen dute elektroiak garraiatuz. ETC-entziklopedia Terpeno, Wikipedia
Arnas sindrome akutu larria (ASAL euskaraz, "SARS" ingelesez) koronabirus batek sortutako arnas-aparatuko gaixotasun larria da, 2002an Txinan agertu zena. ETC-entziklopedia Arnas sindrome akutu larria, Wikipedia
ASAL (Arnas Sindrome Akutu Larria) delako asiar pneumoniak bazterrak asaldatu ditu mundu guztian barrena. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 136 zbk., 2003 - maiatza-ekaina
Ahots-organoak bazituen, antza, arnas sistema nagusiari lotuak; baina artean argitu ezineko anomaliak agertzen zituen. ETC-literatura, saiakera Eromenaren mendietan, H.P. Lovecraft (Ainhara Ruiz), Alberdania-Elkar, 2010
Arnas sistema eta zirkulazio sistemak dira gizakiaren organismoaren oinarriak. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-04-14
Mineral horren zuntzekin luzaro harremana izanez gero, atzeraezineko ondorioak uzten ditu arnas sisteman. ETC-prentsa Argia, 2008-06-01
Analeptiko gisa eta zirkulazio eta arnas sistemen estimulatzaile gisa erabil zitekeela uste zuen. ETC-prentsa Argia, 2008-12-21
Produktu kimiko hauek lotura zuzena dute zenbait gaixotasunekin: arnas sistema eta azalaren narritadura, legionella, antzutasuna, eta dirudienez minbizi mota ezberdinekin. ETC-prentsa Goienkaria, 2002-05-31
Ingurune horretan, desnutrizioak, malariak, arnas-sistemako infekzioek eta beherakoek heriotzen %45 eragiten dituzte", dio txostenak. ETC-prentsa Berria, 2003-12-19
Aditu batzuek diote fosforo munizioak arma kimikotzat jo behar direla, sortzen dituzten erredura motengatik eta arnas sistemari erasateagatik. ETC-prentsa Berria, 2006-10-24
Infekzioa dutenen hamarretatik bakarrak soilik garatzen baitu gaixotasuna, infekzioak arnas sisteman eragiten duenetan bakarrik. ETC-prentsa Berria, 2006-09-01
Azterketaren emaitzen arabera, cannabis-ak arnas-sistemako goiko hodiak eta biriketako hodi txikiak hondatzen ditu. ETC-prentsa Berria, 2007-08-08
Mukosan depositatutako partikula handiak arnas sistematik kanpora, eztarrira, garraiatzen dira, non txuarekin batera irentsiak diren. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Arnas sistemak mugitzen duen airearen bibrazioa eta aho, sudur eta eztarriko elementuek egiten diote aireari traba edo erresonantzia. ETC-entziklopedia Ahoskera, Wikipedia
Gaixotasun honen diagnostikorako nerbio sistema, arnas sistema, bihotz eta muskuluen azterketa sakona egiten da. ETC-entziklopedia Duchenne-ren muskulu-distrofia, Wikipedia
Arnasa bete ezinik gelditu zen tsarraren mandataria. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.
Faltak arnasa itzularazi zion Olaizolari, eta huts trukatze urduri baten ondoren, Goizuetakoak, ezkerrez lau t'erditik jota, tanto bikaina egin zuen aurreko eskuineko puntan. ETC-prentsa Berria, 2009-07-08
Oso zehatza zen helburua: zapaldurik eta zigorturik zegoen euskarari bizinahiaren arnasa itzultzea. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 135 zbk., 2003 - martxoa-apirila
Lehenengo hitza, maman, denetarako hitza, ikararen hitza, arnasa itzuliko zidan hitza, eta babesean egongo nintzen. ETC-literatura, saiakera Tom hil da, Marie Darrieusecq (Karlos Zabala), Alberdania, 2008
Mattia atzetik jarraitu zitzaion egongelatik barrena eta gero kanpoan, gaueko aire freskoa zain zutela, haiei arnasa itzultzeko. ETC-literatura, saiakera Zenbaki lehenen bakardadea, Paolo Giordano (Koldo Biguri), Alberdania, 2009
Eskailera-mailan eseri zen, eskudelari oratuz, harik eta arnasa itzuli, titarekada bat aldiro, eta eskailerek sigi-saga ibiltzeari utzi zioten arte. ETC-literatura, saiakera Ez da erraza gizon on bat aurkitzea, Flannery O'Connor (Itziar Otegi), Elkar, 2009
Arnasa itzuli zitzaionean, kordeletik tira egin zuen eta etxe barruan jostailuzkoa zirudien txirrina jo. ETC-literatura, saiakera Maigret, Georges Simenon (Juan Mari Mendizabal), Igela, 2010
Barkamena eskatu dio ondoko surflariari, arnasa itzuli baino lehenago. ETC-literatura, saiakera Etxekalte, Harkaitz Zubiri, Susa, 2012
Arnasa itzuli arte itxaron, eta zera esan du, burlazko ingeles azentu bat erabiliz: ETC-literatura, saiakera Mrs. Hemingway, Naomi Wood (Garazi Goia), Txalaparta, 2016
Presiopean azkenean, arkume brotxetak seinalatu dizkiot, eta ez dakit zergatik baina erabakitze hutsak arnasa itzuli dit istant batez, nahiz eta gosea pasa zaidan. ETC-literatura, saiakera Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner, Elkar, 2017
Eta baita irakasle ona ere: gehiegizko poza mugatu, euroari arnasa itzuli eta Brent upela abendu hasierako prezioetara joatea nahikoa izan zuen, Ibex-35 9.000 puntuz azpitik kokatzeko. ETC-prentsa Berria, 2005-01-12
Epaiak ez baitie eurei arnasa itzuliko. ETC-prentsa Berria, 2016-11-01
Arnasa izango dudan bitartean, Jainkoaren hatsa nire sudurretan,. Elizen arteko biblia Jb 27,3
Arnasa laburtu zitzaion Norari, eta izerdi hotza sentitu zuen garondoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.
Zurbil-zurbil segitzen zuen Norak, ahoa hauspo eta birikak arnasaz bete ezinik, eta aitak aurrerapenaren alde esaten zituen arrazoi berak Willemen ahotan ere entzuteak areagotu egin zion oinazea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.
Gure ostalaria bere bizitzako nahigabeak husten ari zaigu, baina nagoen lekuan pozik nago, ezin sinesteko moduan, eroso neure gorputzaren baitan, mahai gainean dauden gauzei begira, nire birikak arnasaz bete eta hustuz, bizirik nagoelako egitate soila gozatuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.
Egizue otoitz, Kiribilaren izpirituak gure buruzagi bedeinkatua zorionaren goi arnasaz bete dezan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.
"Hasieran esan dudana errepikatuz amaitu behar dut", dio Agirrek bere hitzaldi luzearen azken arnasetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.
Ume-umetako erreflexuak izaten dira, gaitzaren azken arnasetan ere ohikoak. Berria - Gaiak 2006-01-21
Gero berriz, Historiaren azken arnasetan, suge-larru onaz zeharo atzendu eta Latex izeneko jainkoaizunaren lagun egin du merkatuak emakumea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.
Eguna joan eguna etorri, barrena janik azken arnasetan nago ni. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Berak ere badaki azken arnasetan dagoela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 178. orr.
Jaioberriaren arnas distresaren sindromea edo mintz hialinoen gaixotasuna, ume goiztiarretan surfaktante ekoizpen gutxiegitasuna eta birika biriken heldutasunik eza dela eta sorturiko sindromea da. ETC-entziklopedia Jaioberriaren arnas distresaren sindrome, Wikipedia
arnasa bat (7); arnasa bere (10); arnasa berreskuratu (8); arnasa eman (51); arnasa eman zion (8); arnasa eman zuen (9); arnasa emateko (8); arnasa ematen (20); arnasa entzun (7); arnasa estutu (8); arnasa eten (12); arnasa gabe (7); arnasa har (10); arnasa hartu (226); arnasa hartu ahal (9); arnasa hartu behar (8); arnasa hartu du (15); arnasa hartu eta (33); arnasa hartu ezinik (13); arnasa hartu nuen (15); arnasa hartu zuen (55); arnasa hartuz (13); arnasa hartzea (31); arnasa hartzean (12); arnasa hartzeko (177); arnasa hartzeko arazo (14); arnasa hartzeko arazoak (19); arnasa hartzeko ere (7); arnasa hartzeko zailtasunak (9); arnasa hartzen (113); arnasa hartzen du (12); arnasa hartzera (12); arnasa lasai (9); arnasa nekez (7); arnasa pixka bat (11); arnasa sakon (85); arnasa sakon hartu (50); arnasa sakon hartuz (7); azken arnasa (45); azken arnasa eman (17); bizi arnasa (34); goi arnasa (8); haren arnasa (13); hartu arnasa (8); hartu du arnasa (8); hartu nuen arnasa (7); hartu zuen arnasa (28); hartzen zuen arnasa (32); nire arnasa (7); nuen arnasa (16); sakon arnasa (10)
arnas aparatuko (17); arnas estua (7); arnas estuka (9); arnas pixka (10); arnas pixka bat (10)