Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasgora iz arnasa hartzea.

Lo dagoen ikaslea, loaldiko arnasgora sakonetan tabako guztia sudurretik irentsita, bat-batean esnatu eta jauzi batez altxatzen da ohetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Tenperaturaren oreka lortu arte jarraitzen du prozesu horrek, hau da, arnasgorako aireak eta sudur-mukosak 30-32 gradu inguru iritsi arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Arnasgorako aireak hartu duen beroaren % 25 inguru kanporako arnasan itzultzen da; gainerakoa galdu egiten da, arnasan botatako airea atmosferan nahastean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Biriketan oxigenoa eta karbono dioxidoa behar bezala trukatzeko, odolak hurbil egon behar du arnasgoran harturiko airea igarotzen den gainazaletatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Odolak, bada, kapilar deritzen hodi txiki-txiki batzuetatik igaro behar du biriketan barrena, arnasgoran harturiko airetik ahalik hurbilen egon dadin odol guztia trukea egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus