Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euripidesen tragedia bat ikustera joan zèn egun batean, goiargiak joa sentitu zen Misiako errege Telefo hantxe agertu zenean, eskale-zarpaz jantzirik eta saski bat eskuan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Arrazoi du maisuak, benetan, goiargia iritsiko zait niri ere! Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.
Parmaraino jarraitu zion Dolcinok, eta dena ulertzeko goiargia etorri zitzaion han. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.
Hautsak sortua naiz, goi-argiari so. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 14. orr.
Goiargi nazazue. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.
Bere aspaldiko asmoaren eta nahiaren berrespena hiru bider goi-argiz azaldu eta egiaztatu ziolako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 510. orr.
Goi-argi jainkotiar bat dago atzean, Kratilo eta Ion elkarrizketetan ikus daitekeen moduan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.
Ene hitza ez dela, haien kasuan bezala, Jainkoak edo goiargiak ukitua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.
Egia da guretako Jesükristorekin ürrentzen dela "révélation" goiargi delakoa. Herria 2005-01-06
Lezioak emanez beti gazteak izutzen dabilen hainbat goiargik sekula santan lortuko ez duena baitario: grazia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 108. orr.
Zenbait goiargik Putzu-ren soiltasun formala mespretxuzko imintzio aristokratiko batez arbuiatzen du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.
goiargia iritsi (4); goiargia iritsi zaidak (3)