unicitiES 2030 - Lan plana

Lan plana

Lan-planak fase ezberdinak ditu. Unibertsitatearen eta hiriaren arteko binomioa ezarri ondoren, Udalak, Unibertsitatearekin lankidetzan, hiriak aurre egin beharko dituen erronkak identifikatzen ditu. Erronka horiek titulazio-amaierako lanen bidez (GrAL/MAL) landuko dituzte ikasleek. Erronka horiek misioaren ardatzekin bat datoz: 1) ekonomia zirkularra, 2) energia berriztagarriak, 3) hiri-berroneratzea, 4) mugikortasuna, 5) azpiegitura berdea eta 6) datuen kudeaketa. Jarraian, kosorkuntza-saio batean, udal-teknikariek, irakasle-hautaketa batekin batera, lan akademiko bihurtu dituzte erronka horiek: Gradu Amaierako Lanak (GrAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL). Deialdi bat argitaratzen da parte hartuko duten ikasleek beren hautagaitza aurkez dezaten, eta ikasleak hautatzen dira. UnicitiES 2030 ikasleak unibertsitateko eta udaleko tutorearen aholkularitzarekin eta ikaskideekin elkarlanean garatzen du bere lan akademikoa. Azkenik, datorren ikasturterako emaitzak eta lan-ildo posibleak aurkezten dira.

Lan-planaren faseen diagrama