Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Kolonbiako enbera eta nasa lagunekin - Andoni Barreñaren kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/12

Garabiden idatzitako kronika batean, Andoni Barreñak 2024ko apirilean Colonbian egindako egonaldiaren berri eman digu, lehenik Chocón eta gero Caucan.

Lehenengo egunetan Quibdó hiriburuko Universidad Tecnológica del Chocón egon zen hizkuntzak biziberritzeko estrategiei buruz hitz egiteko. Eremu horretan enbera hitz egiten da, 100.000 lagun baino gehiagok osatzen duten komunitatean.

Hurrengo egunetan Caucan egon zen Andoni. Garabidetik aspaldi ari dira lanean Nasa  komunitatearekin, nasa yuwe hizkuntza biziberritzeko metodologietan lanean. Oraingoan gramatika naturalaren inguruan hausnartzeko laguntza eskatu zioten katedrakideari.

Iturria: Garabide

Esteka: https://www.garabide.eus/euskara/albisteak/kolonbiako-enbera-eta-nasa-lagunekin-andoni-barrenaren-kronika

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook