Eduki publikatzailea

Ocean I3 - Euskal Itsasertz-Akitania Euroeskualdean Ekonomia Urdina Garatzeko Gaitasun Urdinak

Programa espezifikoa: Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetza Programa (Interreg POCTEFA)
UPV/EHU: Koordinatzailea
UPV/EHU IP: Maria Iciar Recalde Rodriguez
Proiektuaren hasiera: 2020/01/01
Proiektuaren amaiera: 2022/01/01

Deskribapen laburra: Proiektuaren helburu nagusia Akitaniako kostan ekonomia urdinaren garapen iraunkorrarekin konprometitutako pertsonak prestatzea eta heztea da.

Horren muina prestakuntza intentsiboko unibertsitate arteko ibilbidea eta "blue skills" erako enplegagarritasun-plana garatzea da. Biak daude ekonomia urdinari lotutako mugaz gaindiko enplegu-eremurako enplegagarritasuna, ekintzailetza eta balio erantsi handiko berrikuntza sustatzera bideratuta.

Komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak biltzen ditu, ikasleak eta herritarrak mugaz gaindiko ekonomia urdinaren benetako erronketara eta aukera profesionaletara hurbilduko dituztenak.

"Unibertsitate zibikoaren" ikuspegiaren bidez, Ocean i3k benetako lankidetza sustatzen du mugaz gaindiko lurralde-eragileekin.

Emaitza nagusiak honako hauek izango dira:

  • Gaitasun urdinak eta unibertsitate-ikasketen profilak, lurralde-eragileekin batera identifikatuak.
  • Mugaz gaindiko mugikortasun profesionala
  • Aholkularitza profesionalari eta lurraldeko ekonomia urdinaren erronkei buruzko sentsibilizazio-ekintzak
  • ENPLEGU-AE mugaz gaindiko atarira transferi daitekeen informazioa (praktiken poltsa, gaitasun urdinak, etab.)

Ocean i3 Burdeos-Euskampus Campusaren lehentasunezko ekintzen barruan dago. Bordeleko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko mugaz gaindiko ezagutzaren gizarterako aliantza estrategikoa da. Bere 4 erronketako bat Hezkuntza eta enplegagarritasuna da.

Ocean i3 proiektua (ikerketa+ ikaskuntza + iraunkortasuna/ikerkuntza+ikaskuntza+jasangarritasuna) 2015ean sortutako Ocean Experiences campusean kokatzen da, Euskal Herriko eta Akitaniako eragile ekonomiko eta sozialek eskatuta. Ozeanoko Campusak unibertsitateko gaitasunak mobilizatzearen aldeko apustua egin du prestakuntzan, ikerketan eta transferentzian, ozeanoen berreskurapenari eta iraunkortasunari begira, lurralde-, eskualde- eta nazioartekotze-estrategiekin koordinatuta.

Webgunea: https://oceani3.com

Beste webgune batzuk: www.poctefa.eu

ec.europa.eu/regional_policy /

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du proiektuaren % 65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2104-2020).