Eduki publikatzailea

MetaBotryTool: Consorcio Eurorregional Para La Reduccion Del Impacto De Hongos Patogenos (Botrytis Cinerea) En El Sector Vitivinicola

Programa espezifikoa: Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Mugaz Gaindiko Programa
UPV/EHU: Onuraduna
UPV/EHU IP: Iratxe Zarraonaindia Martinez
Proiektuaren hasiera: 2018/02/20
Proiektuaren amaiera: 2020/06/30

Deskribapen laburra: Nekazaritzaren jasangarritasunak produktibitatea eta kalitatea handitzea eskatzen du, ekonomia, gizarte eta ingurumen itzulkin handiagoak lortzeko. Ildo horretan, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak, nekazaritza jasangarriaren eta ingurumena gehiago errespetatuko duen nekazaritza baten alde lan egiten duenak, aurrerapen zientifiko eta teknologikoak behar ditu erantzukizun sozial korporatiboei (adibidez, tratamenduak mugatzeko erronkei) eta klima-aldaketak eragindako erronkei (patogenoen banaketaren aldaketak eta haiekiko sentikortasuna...) erantzuteko. Proiektu honen helburua partzuergo bat sortzea da, mahatsaren mikrobio-komunitatean eta uraren jardueraren balioan (Aw) oinarritutako tresna prediktibo bat garatzeko, botrytisaren adierazle gisa eta mahastien larritasunean oinarrituta, mahastizainarentzako galera ekonomikoak murrizteko, mahastizaintza gidatuago baten bidez.