Eduki publikatzailea

POLYTE: Europako Industria Doktoregoa Litiozko Baterien Teknologietarako Polimero Berritzaileetan

POLYTE project on CORDIS

Programa espezifikoa: Marie Sklodowska-Curie Innovative Training Networks (ITN)
UPV/EHU: Koordinatzailea
UPV/EHU IP: David Mecerreyes
Proiektuaren hasiera: 2018/01/01
Proiektuaren amaiera: 2021/12/31

Deskribapen laburra: POLYTE-EID Europako Doktorego Industrialak aukera bikainak eskainiko dizkie hasierako fasean dauden 3 ikertzaileri energia elektrokimikoa biltegiratzeko polimeroen arloan. POLYTE-EIDek Toyota Motor Europe-ren (TME) automobilgintzarako baterietako esperientzia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen polimeroetako bikaintasun akademikoa konbinatzen ditu. Energiaren eta garraioaren arloan Europak izango dituen hurrengo erronketako batzuei aurre egin ahal izango dieten zientzialariak prestatzea da azken helburua. Proiektuaren proposamena materialen eta polimeroen oinarrizko zientziaren eta energia elektrokimikoa biltegiratzeko teknologietan aplikatutako ikerketaren arteko konbinazio orekatua da. Proiektuak material polimeriko berriak garatzea bilatuko du, egungo eta etorkizuneko baterien errendimendua eta segurtasuna handitzeko.