INTERREG V
INTERREG V lurraldeen arteko Lankidetzako Programa da, Europako Batasunaren Kohesio-politikaren 2007-2013 aldirako 3. helburuaren barruan dago eta FEDER egitura-funtsak bermatzen du haren finantzazioa. Hiru adar ditu: mugaz-gaindiko lankidetza (Interreg A), nazioarteko lankidetza (Interreg B) eta eskualdeen arteko lankidetza.
Berrikuntza barneratua dago programa eragile bakoitzaren baitan, eta Ikerkuntza-Garapena arloetako lehentasun estrategikoen esparruan dauden programa eragile guztiek osatzen dute ikerkuntza. Programaren xedea ez da oinarrizko ikerkuntza finantzatzea, ikerkuntza aplikatua finantzatzea, harremanak edo enpresekin sinergiak sortzen laguntzea eta lankidetzarako sareak garatzea baizik.
Euskal Herriaren baitan honako hauek dira INTERREG EUROPE esparruko programa eragileak: Interreg A POCTEFA (Frantzia-Espainia-Andorrako eskualdeen mugaz-gaindiko lankidetza), Interreg B SUDOE (Europa hego-mendebaldeko eskualdeen nazioarteko lankidetza), Interreg B Arku atlantikoa (Arku Atlantiko eskualdeen nazioarteko lankidetza) eta Interreg Europe (Suitza, Norvegia eta Europako Batasuneko 28 herrialdeetako eskualdeen arteko lankidetza).
INTERREG POCTEFA
POCTEFA programak Frantzia, Espainia eta Andorra mugaz-gaindiko gunearen integrazio sozio-ekonomikoa du helburu eta honako 5 ardatz estrategikoetan antolatzen da:
1. ardatza: berrikuntza eta lehiakortasuna
2. ardatza: klima aldaketa eta arrisku-prebentzioa
3. ardatza: baliabide lokalen babesa, erabilera eta balorizazioa
4. ardatza: ondare eta pertsonen mugikortasuna
5. ardatza: konpetentzien promozioa eta lurraldeen barneratzea
Programa horren geografia eremuak ondorengo eskualdeak barneratzen ditu:
Espainia: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Lleida, Girona, Bartzelona eta Tarragona.
Frantzia: Pyrénées-Atlantiques, Ariège, Haute-Garonne, Hautes Pyrénées, Pyrénées-Orientales
Andorra: lurralde osoa
Informazio gehiago: https://www.poctefa.eu
DEIALDIAK | ARDATZAK | IREKIERA ETA ITXIERA DATA |
---|---|---|
1. deialdia | 1) 3) 4) 5) | 10/09/2015-10/11/2015 |
2. deialdia | 1) 2) 3) 4) 5) | Lehengo fasea: 10/11/2016-16/12/2016; bigarren fasea: 20/04/2017-31/05/2017 |
3. deialdia |
|
07/02/2019-15/05/2019 |
INTERREG SUDOE
Interreg SUDOE nazioarteko lankidetza sustatzen du SUDOE eskualdeen arteko ohiko gaiak lantzeko ondorengo ardatzen inguruan:
1. ardatza: ikerketa eta berrikuntza
2. ardatza: Enpresa erdi eta ertainen lehiakortasuna
3. ardatza: karbono-isuri baxuan oinarritutako ekonomia
4. ardatza: klima-aldaketa
5. ardatza: ingurugiroa eta baliabideen eraginkortasuna
Programa horren geografia eremuak ondorengo eskualdeak barneratzen ditu:
Espainiako Komunitate Autonomo Guztiak (Kanaria irlak izan ezik)
Frantziaren hego-mendebaldeko eskualdeak (Auvergne, Occitanie y Nouvelle Aquitaine)
Portugaleko eskualde kontinentalak
Gibraltar
Andorra
Informazio gehiago: https://www.interreg-sudoe.eu/
DEIALDIAK | ARDATZAK | IREKIERA ETA ITXIERA DATA |
---|---|---|
1. deialdia | 1) 2) 3) 4) 5) | Lehengo fasea: 21/09/2015-06/11/2015; bigarren fasea: 29/02/2016-29/04/2016 |
2. deialdia | 1) 5) | Lehengo fasea: 13-31/03/2017; bigarren fasea: 12/07/2017-31/10/2017 |
3. deialdia | 2) 3) 4) | Lehengo fasea: 03-21/09/2018; bigarren fasea: martxoa - maiatz 2019 |
4. deialdia | 1) 5) | Lehengo fasea: 07-25/10/2019; bigarren fasea: martxoa - maiatz 2020 |
5. deialdia | 1) 5) | 2020 urte hasieran |
INTERREG ARKU ATLANTIKOA
INTERREG Arku atlantiko programak 36 eskualde atlantikoen arteko nazioarteko lankidetza sustatzen du ondorengo ardatzen inguruan:
1. ardatza: berrikuntza eta lehiakortasuna
2. ardatza: baliabideen eraginkortasuna
3. ardatza: giza, natura, zein kliman oinarria duten arriskuen kudeaketa
4. Ardatza: biodibertsitatea eta aktibo natural eta kulturalak
Programa horren geografia-eremuak ondorengo eskualdeak barneratzen ditu:
Frantzia: Haute-Normandie; Basse Normandie; Pays-de-la Loire; Bretagne; Poitou-Charentes; Aquitaine
Irlanda: Border, Midland and Western; Southern and Eastern
Portugal: Norte; Algarve; Centro; Lisboa; Alentejo; Açores; Madeira
Espainia: Galizia; Asturias; Kantabria; Nafarroa; Euskal Herria; Andaluzia (Huelva, Cádiz eta Sevilla); kanariar irlak
Erresuma Batua: Cumbria; Cheshire; Greater Manchester; Lancashire; Merseyside; Gloucestershire, Wiltshire and Bristol/Bath area; Dorset and Somerset; Cornwall and Isles of Scilly; Devon; West Wales and The Valleys; East Walles; South Western Scotland; Highlands and Islands; Northern Ireland.
Informazio gehiago: https://www.atlanticarea.eu
CONVOCATORIA | EJES ABIERTOS | FECHA APERTURA Y CIERRE |
---|---|---|
1. deialdia | 1) 2) 3) 4) | 01/04/2016-31/05/2016 |
2. deialdia | 1) 2) 3) 4) | 15/03/2018-01/06/2018 |
INTERREG EUROPE
Interreg Europe programak nagusiki finantziatzen ditu toki-administrazioak zuzendutako proiektuak, politika publikoen ingurukoak. Agentziak, ikerketa-institutuak edo irabazi-asmorik gabeko entitateek ez dira programa horren helburu. Dena den parte har dezakete lankidetza aukerak eta lehentasunak identifikatzen administrazio publikoekin batera.
Programa horren lehentasunezko ardatza honako hauek dira:
1. ardatza: berrikuntza eta lehiakortasuna
2. ardatza: Enpresa Erdi eta ertainen lehiakortasuna
3. ardatza: karbono-isuri baxuan oinarritutako ekonomia
4. ardatza: ingurumena eta baliabideen eraginkortasuna
Europako Batasunean nahiz eta Suitza eta Norvegian kokatuak dauden edozein entitatek parte har dezake programa horretan.
Informazio gehiago: https://www.interregeurope.eu
DEIALDIAK | ARDATZAK | IREKIERA ETA ITXIERA DATA |
---|---|---|
1. deialdia | 1) 2) 3) 4) | 22/06/2012 - 31/06/2015 |
2. deialdia | 1) 2) 3) 4) | 05/04/2016 - 13/05/2016 |
3. deialdia | 1) 2) 3) 4) | 01/03/2017 - 30/06/2017 |
4. deialdia | 1) 2) 3) 4) | 07/05/2018 - 22/06/2018 |