Otsailaren 11. Emakumearen eta Nesken Nazioarteko eguna Zientzian
Lehenengo argitaratze data: 2022/02/15
Pasa den otsailaren 11n Emakumearen eta Nesken Nazioarteko eguna Zientzian ospatu genuen, emakumeek ezagutzaren aurrerapenean egiten duten lana gogorarazteko eta ikusarazteko. Hemen dituzue ikuspegi orokorra ematen duten datu batzuk. Gainera, beste jolas-material interesgarri batzuk.
Aurten Achucarro Zentrotik jardunaldi online bat antolatu dute 5+1 neurozientzialari hobeto ezagutzeko. Emakume hauek garunaren ikerketaren hainbat arlotan lan egiten dute, hainbat eragile zientifiko-teknologikotan zein sanitariotan, eta beren lan bizia eta ekarpen zientifikoak amankomunean dituzte. Ezagutzen duzu horietakoren bat?